Mendi kirolak
2019/04/21 - 21:33
Garaipena lortu du Azkorbebeitiak Japoniako Mt. Awa Skyraceko kilometro bertikalean
Euskal Selekzioak Munduko Kopako proba honetan eman duen maila oso ona izan da. Emaitza onak lortu ditu, eta azpimarratzekoa da Oihana Azkorbebeitiaren garaipena kilometro bertikalean.
2019/04/09 - 21:46
Pou anaiak, izoztutako ur-jauziak eskalatzen Norvegian
Norvegiako Rjukan zonaldean sortzen diren izotzezko formazioak eskalatzen aritu dira Eneko eta Iker. Prestaketa gisa hartu dute, aurrerantzean egingo dituzten erronka handiagoetarako.
2019/03/17 - 13:10
Txikonek amore eman du eta K2 mendiak neguan igo barik jarraituko du
Behe kanpamendura "onik" iritsi dira gaua 7.000 metrotan pasa eta bertatik jaitsi ostean. Haizeak aurrera egitea galarazi die.
2019/03/11 - 21:45
Alex Txikoni agortzen ari zaio K2 mendia neguan igotzeko aukera
Lemoako alpinistak K2a neguan igotzeko helburua du, baina denbora agortzen ari zaio, negua martxoaren 21ean baita.
2019/02/19 - 10:28
Elurrezko gotorlekua egin behar izan du Txikonek
Datozen egunetarako ehun kilometro orduko haize ufadak iragarri dituzte eta 30 metroko elurrezko horma eraiki dute, haize izoztutik babesteko.
2019/02/04 - 18:28
Pou anaiek 'Haizea' bidea ireki dute Patagonian
Ikerrek eta Enekok, Pou anaiek, "Haizea" izeneko bidea zabaldu dute. 7b mailako zailtasuna, eta 550 metroko luzera du.
2019/01/29 - 17:03
Txikonek bigarren kanpamendua atondu du 6.700 metroan
Alex Txikonek K2 mendia igotzea du helburu, neguan eta bide klasikotik. Bi egunetan atondu du bigarren kanpamendua.
2019/01/22 - 01:33
Alex Txikon alpinistak igluak eraiki ditu K2ko Behe Kanpalekuan
Munduko bigarren mendirik garaiena neguan igotzeko saiakerari ekin nahi dio lemoztarrak, eta horretarako, igluek eskaintzen dioten erosotasun eta atsedena ditu hizpide, proiektu aitzindari honetan.
2019/01/07 - 23:02
Zegama-Aizkorri mendi-maratoiaren 38. edizioa aurkeztu dute
Astelehen honetan aurkeztu dute 2019ko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa. Ekainaren 2an egingo da, eta parte hartzaileen artean lasterkari onenbak egongo dira.
2018/12/20 - 00:43
'Artaburu', Iker Pouk inoiz egin duen biderik zailena
Iker Pou gasteiztarrak "Artaburu" izena jarri dion bidea kateatu du Tarragonan. 9a+ zailtasunetik gorako 15-20 metro bitarteko inklinazioa duen pareta da.
2018/12/14 - 18:57
Alpinista baten prestakuntza, neguko espedizio bati aurre egiteko
Alex Txikon bizkaitarrak K2 mendia negu gorrian igotzeko saiakera egingo du negu honetan, inork inoiz lortu ez duena,eta tankera horretako espedizio baterako egiten duen prestaketaren berri eman digu.
2018/12/11 - 15:24
David Lama, luxuzko protagonista
Bilboko Nazioarteko Mendi eta Abentura zinemaldian da 'The search for the wooo' pelikulari buruz hitz egiteko.
2018/10/30 - 21:01
Pou anaiek bi bide berri zabaldu dituzte Mallorcan
Iker eta Eneko Pouk 'Kolpez Kolpe' eta 'Babe Magnet' izenak jarri dizkiete Tramuntana Mendilerroan irekitako bi bide berriei. Biak ala biak 8. graduko zailtasunera iristen dira.
2018/10/18 - 13:07
Hiru Haundiak ultratraila, ate joka
Ostiral honetan izango du hasiera festak, gaueko 00:00ean 1700 mendizale baino gehiago Gorbea, Anboto eta Aizkorri mendi historikoak gurutzatzeko 101 kilometroko ultratrailean murgilduko baitira.
2018/10/09 - 21:48
1.711 korrikalarik egingo diote aurre Hiru Haundiak lasterketaren erronkari
Ultrairaupeneko mendi-lasterketaren XXI. ekitaldia urriaren 20an jokatuko da 101,6 kilometroko ibilbidean zehar.
2018/10/09 - 18:04
Hiru Haundiak mendi-lasterketaren 21. edizioa aurkeztu dute
Urriaren 20an egingo da Hiru Handiak mendi-lasterketa eta aurkezpena egin dute jada. Bideo honetan duzu ikusgai lasterketaren promoa.
2018/07/31 - 19:13
'Abentura itzela izan da'
'The North Face lau elementu' proiektuko lau etapetatik hirugarrena amaitu berri dute Pou anaiek, Afrikako Sao Tomé eta Principe irlan. Bertan Cao Grande mendia igo dute.
2018/07/22 - 22:09
Andrzej Bargiel poloniarrak eskiekin jaitsi du K2 mitikoa
Bargielek zortzi ordutan egin du tontorrerainoko bideoa, eta ondoren eskiak jarri era 3.600 metroko jaitsiera egin du, behe kanpamendura arte.
2018/07/22 - 21:29
K2 mendia eskiatzen jaitsi du Bargiel poloniarrak
Poloniarrak zortzi ordu behar izan ditu laugarren kanpamendutik gailurrera oinez iristeko. Ondoren 3.600 metroko jaitsiera egin du eskiekin, behe kanpamendura arte.
2018/07/17 - 17:57
'Hiru Handiak' mendi proba urrira atzeratuko dute 2016an
2016an izango da hurrengoa, baina aldaketa handi bat izango du: urrira atzeratu dute. Arduradunek esan digutenez, ingurumenari eta, batez ere, babestutako hegazti bati kalterik ez egiteko.