Mendi kirolak
2020/01/13 - 10:40
Himalaiako emakumeen errealitatea erakutsi zuen Edurne Pasabanek Mendi Film jaialdian
Chhaupadi izeneko dokumentala aurkeztu zuen abenduan BBK Mendi Film-en. Inguru haietako hainbat emakumerekin egindako espedizio baten aitzakian, hango kultura eta bizimodua erakusten du.
2019/12/23 - 21:33
Hiru Handiak proba urtero egingo da 2020tik aurrera
Proba bi urterik behin egin da orain arte, baina aldizkakotasuna aldatuko du, Manuel Iradier Elkartearen eta Ascentium enpresaren arteko akordioaren ostean.
2019/12/17 - 19:39
Pou anaien 2019ko momentu onenak
Iker eta Eneko Pouk bideo honetan bildu zituzte 2019an zehar egindako espedizioen momenturik esanguratsuenak.
2019/12/10 - 17:09
Siebe Vanhee, abentura eskalatzailea
'Mendifilm' jaialdian 'Sense Retorn' filma aurkeztuko du Siebe Vanhee eskalatzaileak eta ETBri elkarrizketa eskaini dio bere abenturei eta filmari buruz hitz egiteko.
2019/12/09 - 17:36
Txikon berriz saiatuko da Everest neguan igotzen
Alex Txikonek proiektu berria aurkeztu du. Negu honetan Antartidara joango da lehenengo, bertan bide berriak irekitzeko. Ondoren, Himalayara abiatuko da Ama Dabla eta Everest igotzeko helburuekin.
2019/10/29 - 15:38
14 zortzimilakoak, 190 egunetan
Nirmal "Nims" Purja mendizaleak marka berria ezarri du. Jerzy Kukuczka lehenengoa izan zen erronka hau lortzen 1983. urtean, eta, horretarako, zazpi urte behar izan zituen.
2019/10/27 - 12:50
Ainhoa Sanz urretxuarrak krosetik mendi lasterketen gailurrera egin du salto
Ainhoa Sanz Urretxuko mendi korrikalariak krosetik mendi lasterketetarako jauzia eman du, eta bikain gainera. Emandako urratsaz eta etorkizuneko erronkez aritu da Irimon "Helmuga" saioaren lantaldearekin.
2019/10/20 - 14:00
Dani Arnold eskalatzaileak Cima Grande Di Lavaredo eskalatu du 'free solo' eran
Dani Arnold suitzarrak Cima Grande Di Lavaredo eskalatu du 'free solo' eran, hau da, sokarik gabe, esku eta oinen laguntzarekin soilik paretarekin aurrez aurre.
2019/10/16 - 14:22
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioak bost korrikalari izango ditu Italian
Oihana Azkorbebeitia, Maria Zorroza, Mayi Mujika, Ander Iñarra eta Julen Martinez de Estibariz izango dira urriaren 19an jokatuko den lasterketan.
2019/10/06 - 14:05
Jurek Ziemkiewicz, 'Gorbeia Suzien' mendi lasterketako zuzendaria
Jurek Ziemkiewicz zeanuritarra 'Gorbeia Suzien' mendi lasterketako zuzendaria da eta ororen gainetik, abentura zalea: mendi eskia, kayak-a... Dena du gustoko, bai hemen zein munduko edozein txokotan.
2019/10/01 - 19:10
Pou anaiak Himalayara bueltatu dira
Iker eta Eneko Himalayara abiatu dira nazioarteko espedizio batekin. Helburua da, Kinnaur bailarako mendiak igotzea eta esploratzea.
2019/09/30 - 18:15
Indarberrituta itzuli da Gorbeia Suzien mendi-lasterketa
Urtebeteko geldialdiaren ostean, 7. edizioa egin zen igandean. Gizonezkoen mailan Aritz Egea izan zen irabazlea, eta Yngvild Kasperesenek lortu zuen garaipena emakumezkoen mailan.
2019/09/22 - 13:52
Maite Maiora: 'Lasterketa luzeetan ez naiz ni bakarrik, talde bat gara'
UTMB mendi lasterketa entzutetsuan hirugarren egin duen mendaroarrak berriki, bere helburua 'helmugan egotea' zela aitortu duen arren.
2019/09/18 - 16:38
Leire Fernandez: 'Helburua urte askotan kirola egitea da'
Mendi korrikalariak etenalditxo bat egin beharko du bere kirol jarduera oparoan. Ebakuntza egingo diote obario batean duen tumorea kentzeko, baina beti bezain irriabartsu segitzen du.
2019/08/06 - 19:59
Pou anaiek laugarren bide bat irekita eman dute amaitutzat Peruko espedizioa
Iker eta Eneko Pou Perun izan dira, eta laugarren bide bat ireki dute 4.000 metroko altueran dagoen Llaca paretan, Huaraz hirian. 'Aupa Gasteiz!' izena jarri diote bideari.
2019/07/07 - 15:53
Aritz Egeak marka berria ezarri du Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidean
Aritz Egeak Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidean Iñaki Maiorak zeukan marka ontzea lortu zuen 41 urteren ostean. Urretxuarrak minutu bat eta 19 segundotan hobetu du errekorra.
2019/06/24 - 22:40
Ariznabarreta eta Kortazar, nagusi Zumaian
Oier Ariznabarretak irabazi du Zumaia Flysh lasterketa gizonezkoen mailan. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar nagusitu da.
2019/06/01 - 21:16
Badator Zegama-Aizkorri lasterketa
2019 urteko Zegama-Aizkorri maratoiko lasterketa osoa ikusgai igandean, zuzenean, 10:45etatik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en.
2019/05/31 - 16:46
Manuel Merillas eta Laura Orgue, garaile Gorbeia Suzien Ternua proban
Jokin Lizeagak hirugarren postua eskuratu du gizonezkoen lasterketan eta Ohiana Kortazarrek ere postu berean bukatu du emakumezkoen mailan.
2019/05/31 - 14:43
Sky Serieseko korrikalari onenak bilduko dira Zeanurin
Irailaren 27an egingo da Gorbeia Suzien Ternua lasterketa. Espainiako, Andorrako eta Portugaleko Skyrunner National Seriesetarako puntuagarria izango da mendi lasterketa hau.