Mendi kirolak
2021/01/11 - 12:27
Behe-kanpamentu bidean
Alez Txikonek aste honetan bertan behe-kanpamentuan izatea espero du. Katmandura heldu eta PCR testak egin eta gero aklimatazio trekkinga egitean ari dira.
2021/01/11 - 12:16
Alex Txikon: 'Eguraldia oso ona izaten ari da'
Alex Txikonen espedizioa Yamagatan da jada. Momentuz eguraldia lagun dute eta euskal alpinistak horrelako egoera ez dutela inoiz izan nabarmendu du.
2021/01/10 - 12:36
Alex Txikon eta bere taldea aklimatazio trekkingak egiten ari dira
Manaslu mendia neguan igotzea da helburua, eta datorren hasteko erdialdera behe kanpamentura iritsi nahi dute.
2021/01/07 - 15:49
Juanito Oiarzabalek agur esan dio zortzimilakoak bigarrenez igotzeko asmoari
Gasteiztarrari lau mendate falta zitzaizkion munduko 14 zortzimilako guztiak bigarrenez igotzeko.
2020/12/31 - 11:56
Alex Txikonek Manaslu neguan igotzea du helburu
Bizkaitarra Simone Moro italiarrerekin eta Iñaki Alvarez gipuzkoarrarekin batera abiatu da. Tontorrera otsailean iristeko asmoa dute.
2020/12/20 - 13:00
Iñurrategi anaiak, bi lagun soka batera lotuak
Ramon Olasagastik idatzitako "Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak" komikia ezagutu dugu eta Albertorekin Baltistan Fundazioari buruz hitz egin dugu, jaso berri duen sariaren harira.
2020/12/12 - 18:49
Pou anaiak: ''Urte zaila izan da baina ezin gara kexatu, gauza ederrak egin ditugu''
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek 2020an egindakoa aurkeztu dute Mendi Film Festivalen.
2020/12/03 - 15:30
Pou anaientzat saria, 2019an egindako lan bikainaren ordainetan
Gasteizko anaiek 2019. urtean egindako espedizio antologikoengatik jaso dute saria: 10 egin zituzten, Pirinioetan, Atlasen, Andeetan, Himalaian eta Patagonian aritu ziren.
2020/11/29 - 13:00
Oihana Kortazarren ibilbide profesionala eta familia, gertutik
Oihana Kortazar kirolaria gertutik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Besteak beste, bere ibilbide profesionala errepasatu dugu, eta familia ezagutu ere. Ikus ezazu!
2020/11/28 - 12:44
Oihana Kortazar, mendian aske
Lehiakorra da Kortazar, baina hankak lurrean ditu beti. 2008an hasi zen mendi lasterketetan eta 2010eko hamarkadaren hasieran munduko onena izan zen.
2020/11/14 - 22:00
Aritz Egeak zazpi bider igo du Ezkiotik Izazpi mendira, ekimen solidario batengatik
Aritz Egeak, eguzkia irten denetik ezkutatu den arte, zazpi bider igo du Ezkiotik Izazpi mendira eta 18.000 eurotik gora batu dira, haur minbizia eta esklerosi anikoitza ikertzeko.
2020/10/28 - 17:38
Juanito Oiarzabal: ''Niretzat amaitu da zortzimilakoak igotzearen kontua''
Juanito Oiarzabal euskal alpinistak iragarri duenez, ez du zortzimilako mendiak igotzeko saiakera gehiagorik egingo. Onartzea kosta zaiola aitortu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/10/27 - 14:31
Iker Pou: 'Erori egingo naiz!'
Iker eta Eneko Pou anaiek, Kiko Cerdaerekin batera, bide berria zabaldu dute Kantabriako Hermidako Urdoneko horman
2020/10/16 - 10:43
Ehunmilako hiru probak 2022ra arte atzeratuko dira
Ehunmilak Ultra-Trail, goierriko2haundiak Trail eta marimurumendi Marathon probak ez dira datorren urtean egingo koronabirusaren ondorioz.
2020/10/05 - 22:51
"Mendi biluzia", Txikonek Nanga Parbatera egindako igoeraren filma estreinatu da Bilbon
Alex Txikonek “Mendi biluzia” izeneko filma eta liburua aurkeztu ditu. 2016an negu gordinean Nanga Parbateko tontorrera heldu zeneko espedizio historikoa kontatzen du.
2020/10/04 - 14:01
Aurtengo udako mendi errekorrak: Luka Kovacic, Dmitry Mityaev eta Fernanda Maciel
Esloveniako bost tontor garaienak egun bakarrean igo zituen Luka Kovacicek; Errusiako Elbrus mendiari bira osoa eman zion Dmitry Mityaevek; Grand Paradiso eta Cervino kateatu zituen Fernanda Macielek.
2020/09/28 - 16:09
Ainhoa Sanz eta Oihana Kortazar, podiumeko goialdean Cap de Creus lasterketan
Ainhoa Sanz eta Oihana Kortazar lehena eta bigarrena izan ziren, hurrenez hurren, Gironako Cap de Creus proban. Hala, biak izango dira Salomonek antolatutako Golden Trail txapelketako finalean, urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean.
2020/09/23 - 15:45
Paradisu iheskorra
Will Gadd izotz-eskalatzailea da irudi ikusgarri hauen protagonista. Eskalada bide hauek desagertzen ari direla aitortu du, "hauxe izan liteke azken urtea inork hau eskalatu dezakeela".
2020/09/11 - 20:37
'Rayu', Pou anaiek Peña Santan ireki duten bide berria
Bost asteko lanaren ostean, Pou anaiak, Iker eta Eneko, Kico Cerdarekin batera, Peña Santako gailurrera heldu dira. 'Rayu' izeneko bide berria ireki dute, eskalada librean.
2020/09/08 - 18:41
Pou anaiek Peña Santako goialdeko horma laua igotzea lortu dute
Kico Cerdarekin batera, Iker eta Eneko Pou bide berri bat irekitzen ari dira Peña Santan. Zati oso zaila igotzea lortu dute, helduleku txarrak izan dituena; horietako asko atzamar bakarrekoak.