Maialen Chourraut
2021/08/08 - 22:15
Hiru domina eta zortzi diploma, euskal kirolarientzat
Aho zapore gozoa izan dute Tokio 2020 Olinpiar Jokoek euskal kirolarientzat. Zilarrezko domina bi eta brontzezko bat irabazi du dituzte guztira.
2021/08/08 - 11:06
Noiz eta zer ordutan lehiatuko dira euskal kirolariak Tokioko Olinpiar Jokoetan?
Partaidetza zabala izango du euskal kirolak Tokioko Olinpiar Jokoetan. 33 kirolari izango dira, guztira, 14 espezialitatetan banatuta.
2021/08/03 - 23:04
Maialen Chourrautek harrera beroa jaso du Lasarte-Orian
Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Maialen Chourrautek piraguismo K1 mailan. Ordutik, hainbat harrera egin dizkiote, baina Lasarte-Oriakoa berezia izan da, bere jaioterria baita.
2021/07/29 - 21:12
Maialen Chourraut zilarrezko dominadunari harrera egin diote Donostian
Kirolari gipuzkoarrak eta Xabier Etxaniz entrenatzaile eta senarrak Club Atlético San Sebastianeko kideen omenaldia jaso du Kontxako hondartzan.
2021/07/29 - 20:46
Maialen Chourraut: ''Domina mila zatitan egingo nuke denon artean banatzeko''
Kirolari gipuzkoarrak prentsaurrekoa eman du Donostian eta Tokioko Olinpiar Jokoetan bizitakoen berri eman du.
2021/07/29 - 16:27
Maialen Chourrauten prentsaurrekoa eta omenaldia, zuzenean, eitb.eus-en
Lasarteko kirolariak zilarrezko domina irabazi berri du Tokioko Olinpiar Jokoetan, bere ibilbideko hirugarrena.
2021/07/29 - 14:55
Maialen Chourraut lasartearra Madrilera iritsi da, Tokion zilarra irabazita
Lasarteko piraguista Ander Elosegi olinpiar diplomadunarekin batera iritsi da Madrilera.
2021/07/28 - 20:14
Oihane Chourrautek ahizpa Maialenek irabazitako dominaren gorabeherak ekarri ditu gogra
Oihane Chourraut Maialen Chourrauten arrebarekin izan gara, palista lasartearraren balentriaren inguruan dituen sentsazioak ezagutzeko.
2021/07/27 - 19:03
Maialen Chourraut, euskal kirolaren historia hizki larriz idatzi duen emakumea
Maialen Chourrautek hiru domina lortu ditu olinpiar jokoetan. Honako hau da lasartearraren kirol ibilbidea, euskal kirolak eman duen kirolaririk handiarena.
2021/07/27 - 18:38
Maialen Chourrautek bere kondaira handitu du Tokion
Maialen Chourrautek historia egin du bere hirugarren domina irabazi ondoren. Hona hemen slamon K-1eko finalaren laburpena.
2021/07/27 - 15:20
Maialen Chourraut: "Zilarrezko domina honekin amestu dut"
Zilarrezko domina lortzeak poz-pozik eta hunkituta utzi du euskal kirolaria. 38 urterekin zilarrezko domina irabaztea "ikaragarria" dela esan du.
2021/07/27 - 15:19
Maialen Chourrauten zilarra ospatu du Atletico San Sebastian bere klubak
Zilarrezko domina lortu du Maialen Chourrautek eslalom K-1eko finalean. Bere klubean emozio handiz bizi izan dute. Lagun, taldekide eta bazkideek proba jarraitu eta garaipena ospatu dute.
2021/07/27 - 13:37
Maialen Chourrauten finalaren argazki galeria
Maialen Chourraut bigarren sailkatu da K-1 Slalom modalitateko finalean. Horrela, euskaldunak bere hirugarren olinpiar domina lortu du.
2021/07/27 - 11:51
Zilarra lortu du Maialen Chourrautek
Olinpiar Jokoetan lortu duen hirugarren domina da, 2012an Londresen brontzea eta 2016an Rion urrea lortu ostean.
2021/07/27 - 10:06
Maialen Chourraut, finalera
2016ko Rioko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazleak Tokioko 2020ko finalerako txartela lortu du eslalomeko piraguismoko K-1 proban.
2021/07/26 - 20:51
Chourrautek bere hirugarren domina bilatuko du; Virginia Diazek, finala
Astearte honetan Maialen Chourrautek K-1eko finalerdia jokatuko du, eta sailkatuz gero, baita finala ere. Virginia Diazi egun bat atzeratu diote finalerdia tifoiagatik, eta asteazkenean lehiatuko da.
2021/07/25 - 17:40
Maialen Chourraut eta Ander Elosegi, finalerdietara piraguismoan
Chourrautek 6. egin du lehen jaitsieran eta 5. bigarrenean. Elosegik, berriz, 8. egin du lehenengoan eta 4. bigarrenean. Gizonezkoen finalerdiak astelehenean jokatuko dira; emakumezkoenak asteartean.
2021/07/25 - 13:43
Chourraut eta Elosegi finalerdietan dira, K-1 eta C-1 kategorietan
Chourrautek seigarren egin du lehen jaitsieran eta bosgarren bigarrenean. Elosegik, berriz, zortzigarren egin du lehenengoan eta laugarren bigarrenean. Gizonezkoen finalerdiak astelehenean jokatuko dira eta emakumezkoenak asteartean.
2021/07/24 - 22:44
Chourraut eta Elosegi, finalerdietarako sailkapena buruan dutela
Maialen Chourrautek eta Ander Elosegik igande honetan izango dute Tokioko Olinpiar Jokoetako estreinaldia. Batak zein besteak finalerdietara sailkatzea dute lehen jomuga gisa.
2021/07/22 - 16:30
32 euskal herritar lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan
Horietako 22, gainera, estreinakoz arituko dira. Maialen Chourraut, Mikel Oyarzabal eta Jon Rham dira ezagunenak. Guztira, 14 espezialiatetan lehiatuko dira.