Lieja-Bastogne-Lieja
2025/04/27 - 19:04
Pogacarrek bere hirugarren Lieja eskuratu du bakarkako beste erakustaldi batekin
26 urteko txirrindulariak hirugarrenez irabazi du Lieja, denboraldiko 7. garaipena eta bere palmareseko 95.a eskuratzeko.
2025/04/26 - 14:39
Pogacar eta Evenepoel nor baino nor gehiago izango dira Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan
Denboraldiko laugarren monumentua igande honetan leihatuko da, eta lasterketa zuzenean eskainiko dugu, 13:00etatik aurrera, eitb.eus atarian eta ETB4n; eta 15:05ean, Euskal Telebistaren emanaldia ETB1era pasako da.
2024/04/21 - 21:03
Grace Brownek irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa
Australiarra nagusitu da esprintean, helmugako marra gainean Elisa Longo italiarra gaindituta. Demi Vollering izan da hirugarren.
2024/04/21 - 19:26
Tadej Pogacarrek bigarrenez irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa
Esloveniarrak erakustaldia eman du, azken 34 kilometroak bakar-bakarrik eginda. Bigarren, Romain Bardet izan da, 01:39ra, eta hirugarren, Van der Poel, 02:02ra. Pello Bilbaok 9. egin du, Van der Poelen denbora berean.
2024/04/20 - 15:21
Van der Poel eta Pogacar aurrez aurre izango dira, igande honetan, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan
Mathieu van der Poel eta Tadej Pogacar dira Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa irabazteko faborito nagusiak. Lasterketa zuzenean ikusi ahal izango da, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2023/06/09 - 20:56
Pogacar sendatze-prozesuko azken txanpan da, eta Frantziako Tourrean parte hartzeko aukera handiak ditu
Liejan erorikoa izan ondoren, ebakuntza egin zioten ezker eskafoidea. Esloveniarraren errekuperazioa ondo bidean doa eta litekeena da uztailaren 1ean Bilboko irteeran egotea.
2023/04/24 - 23:07
Tadej Pogacarrek sei aste beharko ditu Lieja-Bastogne-Liejan hautsitako eskafoidea sendatzeko
UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak erorikoa izan zuen igandean, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan, eta ebakuntza egin zioten. Esan duenez, "zorionekoa" da, "soilik eskumuturra" hautsi zaiolako. Pogacarrek, hala, oztopoa du Frantziako Tourrerako prestaketan.
2023/04/23 - 20:43
Pogacarrek hausturak ditu ezker eskafoidean eta ebakuntza egingo diote
Tadej Pogacarrek erorikoa izan du Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan eta lasterketa utzi behar izan du. Esloveniarrak hausturak ditu ezker eskafoidean, zein hezur semilunarrean, eta ebakuntza-gelatik pasatuko da.
2023/04/23 - 19:36
Lieja-Bastogne-Lieja klasikoko momentu onenak eta Evenepoelen eraso erabakigarriak
Ikusgarria izan da 2023ko Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa. Bideo honetan dituzu ikusgai momenturik onenak.
2023/04/23 - 19:25
Remco Evenepoel eta Demi Vollering izan dira Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako irabazleak
Belgikarra bakarrik helmugaratu da, Pidcock eta Buitrago baino minutu bat lehenago. Bestalde, Volleringek esprintean bereganatu du garaipena Longo Borghiniren aurka.
2023/04/23 - 13:08
Lieja-Bastogne-Lieja 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa. 14:30etik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era pasako da bertan jarraitzeko emisioarekin bukaerara arte.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/12/01 - 18:26
Evenepoel eta Van Vleuten, 2022ko Urrezko Bizikletak
Belgikarrak Lieja-Bastoña, Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketa irabazi zituen, eta herbeheretarra Tourra, Giroa, Vuelta eta Munduko Txapelketako irabazlea izan zen.
2022/04/26 - 00:33
Alaphilippek hemoneumotoraxa eta bi saihets hautsita ditu Lieja-Bastogne-Liejan izan zuen erorikoaren ondorioz
Julian Alaphilippe munduko txapeldunak erorikoa izan zuen Belgikako klasikoan, helmugarako 59 kilometro falta zirenean. Ospitalera eraman behar izan zuten. Frantziarra egonkor dago.
2022/04/25 - 19:09
Lehen monumentua Evenepoelentzat
Remco Evenepoelek irabazi du 2022ko Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa. 22 urteko txirrindulariak lehen aldiz lortu du garaipena klasiko honetan.
2022/04/24 - 20:16
Annemiek van Vleuten herbeheretarrak irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja 2022 lasterketa
Annemiek van Vleuten (Movistar) herbeheretarrak, 2019ko irabazleak, bere bigarren Lieja-Bastogne-Lieja irabazi du igande honetan, bakarka hlmugaratuta, emakumezkoen Belgikako klasikoaren seigarren edizioan.
2022/04/24 - 19:18
2022ko Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako azken bost kilometroak
Lasterketaren azken zatian, Remco Evenepoel txirrindulari belgikarra nagusitu da eta "Doyenne" klasikoa irabazi du.
2022/04/24 - 18:34
Evenepoelen erasoa La Redouteko azken aldapetan
Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak eraso handia egin du La Redoute muineko azken aldapetan, amaieratik 30 kilometro eskasera.
2022/04/24 - 17:32
Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan izandako eroriko handia
Tropel nagusiaren aurreko aldean izandako erorikoak txirrindulari ugari harrapatu ditu. Batzuek etxeratko bidea hartu behar izan dute, kolpeen ondorioz.
2022/04/24 - 15:35
Van Vleutenek bigarrenez irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa
Movistar taldeko 39 urteko txirrindulariak 3 ordu, 52 minutu eta 32 segundotan egin ditu ibilbideko 142,1 kilometroak. Grace Brown bigarren izan da, eta Demi Vollerin, hirugarren. Ane Santesteban 17. postuan helmugaratu da.