Kolonbiako Txirrindularitza
2023/05/12 - 20:19
Italiako Giroaren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Terni-Fossombrone (207 kilometro)
Lehen asteko azken-aurreko etapa izango da. Ibilbidearen lehen zatia laua da, baina azken kilometroak igoera eta jaitsiera bortitzez josita daude.
2023/05/12 - 20:08
Giroko 7. etapako azken igoerako unerik esanguratsuenak eta etaparen amaiera
Bideo honetan bildu ditugu Italiako Giroko 7. etapako Gran Sassoko igoerako unerik onenak, garaipenerako lehia eta tropelaren iritsiera.
2023/05/12 - 19:52
Davide Bais nagusitu da Gran Sasson, ihesaldi luzea burututa, eta Leknessundek lider jarraitzen du
Eolo Kometa taldeko txirrindulari italiarra izan da azkarrena helmugan; Bais, Karel Vacek eta Simone Petilli ia etapa osoan izan dira lasterketa buruan. Egunak ez du aldaketa esanguratsurik utzi sailkapen nagusian, eta faboritoek ez diote elkarri eraso, tropelean.
2023/05/11 - 21:57
Hungaria Tourreko lehenengo etaparen laburpena
Hungariako Tourreko lehenengo etapa lasterketako azken esprintean erabaki da, Dylan Groenewegen herbeheretarrak irabazi zuen ustekabeko etapa amaiera batean. Lehen etapa honetan, Egan Bernalek erorikoa izan zuen.
2023/05/11 - 20:16
Italiako Giroaren 7. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Capua-Gran Sasso d'Italia (218 km)
Edizioko bigarren etaparik luzeena izango da, eta zailenetakoa gainditu beharreko hiru mendateen zailtasunagatik, txirrindulariei esfortzu fisiko handia eskatuko diena.
2023/05/11 - 19:24
Mads Pedersenek irabazi du Napoliko esprinta, Italiako Giroan, eta Andreas Leknessundek lider jarraitzen du
Trek-Segafredo taldeko danimarkarra izan da azkarrena Giroko seigarren etapan izandako esprintean. Alessandro De Marchi eta Simon Clarke esprinta saihesteko oso gertu izan dira, baina, ia egun osoan lasterketaren buruan eman ostean, helmugarako 300 bat metrora harrapatu dituzte.
2023/05/11 - 13:10
Italiako Giroaren 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Napoli-Napoli (162 km)
Ibilbide osoan zehar, bihurgune, igoera eta jaitsiera ugari ditu etapak, baina nahiko laua izango da Valico di Chiunzi mendatea igotzen hasi arte.
2023/05/10 - 21:14
Groves nagusitu da euria eta erorikoak protagonista izan dituen 5. etapan eta Leknessundek lider jarraitzen du
Kaden Grovesek bereganatu du garaipena Italiako Giroko 5. etapan, esprintean Milan eta Pedersen mendean hartuta. Hainbat eroriko eman dira, eta Evenepoel, Roglic, Gaviria eta Cavendish lurrera joan dira, besteak beste.
2023/05/10 - 20:12
Giroko 5. etapako bukaerako erorikoak: Roglic, Evenepoel, Gaviria eta Cavendish lurrera, besteak beste
Italiako Giroko 5. etapako azken zazpi kilometroetan hiru eroriko eman dira. Helmugarako 6,8 kilometro falta zirenean lurrera joan dira Gaviria eta Roglic. Ondoren, 2,5 kilometro baino gutxiago falta zirenean, Evenepoel erori da. Amaieran, Cavendishek lurretik arrastaka gainditu du helmugako marra.
2023/05/10 - 12:32
Italiako Giroaren 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Atripalda-Salerno (171 km)
Ibilbide gorabeheratsua du, batez ere lehen zatian, eta esprinterrentzako egokia da, azken 15 kilometroak ia erabat lauak baitira.
2023/05/08 - 19:58
2023ko Italiako Giroaren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Venosa-Lago Laceno (175 kilometro)
Txirrindulariek hiru mendate izango dituzte ibilbidean: Passo delle Crocelle, Valico di Monte Carruozzo eta Colle Molella, guztiak 2. mailakoak eta batezbesteko % 6ko penditza dutenak. Azken 3 kilometroetan %12ko penditzadun maldatxoak daude.
2023/05/08 - 02:14
2023ko Italiako Giroaren 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Vasto-Melfi (216 km)
Lehen kilometro lauen ondoren, Valico dei Laghi di Monticchiora igoko dira (3. maila), eta, jarraian, beste igoera bati egingo diote aurre, Valico la Crocen (4. maila).
2023/05/07 - 20:08
Jonathan Milanek San Salvoko esprinta irabazi du, eta Evenepoelek Giroko lider jarraitzen du
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari italiarra izan da azkarrena helmugan; etapa amaitzeko lau kilometro falta zirenean, erorikoa izan da, eta horrek azken emaitza baldintzatu du. Remco Evenepoelek ez du arazorik izan larunbatean lehen etapan erdietsitako maglia arrosari eusteko.
2023/05/07 - 03:16
2023ko Italiako Giroaren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Teramo-San Salvo (201 km)
Azken kilometroak ia zuzenak eta lauak dira, eta ezin hobeak esprintean nabarmentzeko, txirrindulariren batek ihes egitea lortzen ez badu.
2023/05/06 - 19:40
Evenepoelek erlojupekoan erakustaldia eman eta Giroaren lehen etapa irabazi du, Roglicekiko 43 segundo lortuta
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak 21 minutu eta 18 segundo behar izan ditu 2023ko Italiako Giroa abiatu duen etapako 19,6 kilometroetan; hain zuzen, 55,2 km/h-ko batezbestekoa egin du. Gannak 22 segundo galdu ditu, Almeidak 29 eta Geoghegan Hartek 40.
2023/05/06 - 02:16
2023ko Italiako Giroaren 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Fossacesia Marina-Ortona (19,6 km)
19,6 kilometroko erlojupeko batek emango dio hasiera 106. Giroari. Azken hiru kilometroetaraino, ibilbidea laua da, baina azken tartea aldapan dago. Etapak lehen aldeak zehaztuko ditu lasterketako gizon indartsuen artean, hori bai, ziur aski ez oso handiak.
2023/04/30 - 19:27
Adam Yatesek irabazi du Romandiako Tourra, eta Gaviria gailendu da azken etapan
Kolonbiarrak helmugarako 300 metrora hasi du esprinta, azken bihurgunean lasterketa buruan jarri da eta postu horri eutsi dio amaiera arte. Jonathan Castroviejok 12. Amaitu du sailkapen nagusian.
2023/04/29 - 19:23
Yatesek etapa nagusia eta lidergoa bereganatu ditu Romandian
Txirrindulari britainiarrak garaipena lortu du azken-aurreko etapan, Pinot eta Carusoren aurretik, eta lider da jardunaldi baten faltan.
2023/04/28 - 20:48
Juan Ayuso nagusitu da erlojupekoan eta lidergoan
Sailkapen nagusian, Ayusok 18 segundoko aldea du Jorgensonekiko, 19koa Tobias Foss norvegiarrarekiko (Jumbo-Visma), 22koa Nelson Oliveira portugaldarrarekiko (Movistar Team) eta 30ekoa Adam Yatesekiko (bosgarren).
2023/04/27 - 20:36
Ethan Hayterrek irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da
Garaipenari esker, Hayter gorenera igo da sailkapenean, eta 18 garaipen bere ibilbidean zehar, horietako bi aurten, Itzuliaren estreinaldia ere irabazi ondoren.