Kolonbiako Txirrindularitza
2022/05/01 - 22:05
Sosa kolonbiarrak irabazi du Asturiasko Itzulia eta Yatesek azken etapa
Ivan Ramiro Sosa (Movistar) txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Asturiasko Itzuliaren 64. edizioa, eta Simon Yates (BikeExchange) izan da garaile azken jardunaldian.
2022/04/30 - 19:50
Sergio Higuitak irabazi du Val d'Annivierseko etapa nagusia
Oscar Rodriguez (Movistar Team) eta Ion Izagirre (COFIDIS) eguneko ihesaldian izan dira.
2022/04/28 - 21:30
Hayterrek Aberasturiren garaipena eragotzi du, Romandiako Tourreko bigarren etapako esprintean nagusituta
Ethan Hayterrek irabazi du esprintean erabaki den etapa. Jon Aberasturi euskal txirrindularia izan da bigarren, eta Fernando Gaviria hirugarren. Rohan Dennisek lidertzari eutsi dio.
2022/04/21 - 19:10
Pello Bilbaok lider jarraitzen du, Miguel Angel Lopezek 4. etapa irabazi ostean
Txirrindulari bizkaitarrak bi segundoko aldea du Romain Bardet frantziarrarrekin, eta 12 segundokoa Attila Valter hungariarrarekin.
2022/04/10 - 13:01
2022ko Itzuliko azken etapako irudirik onenak
Ion Izagairrek garaipen handia lortu du Itzuliai amaiera eman dion Arrateko ohiko igoeran. Sailkapen nagusian, Daniel Felipe Martinez kolonbiarra gailendu da.
2022/04/09 - 23:37
Daniel Felipe Martinez, 10 garaipen profesional mailan eta 5 WorldTourrean
25 urteko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du 2022ko Itzulia. Guztira, hamar garaipen erdietsi ditu profesional mailan. Horietako bost maila goreneko (WorldTour) lasterketetan lortu ditu.
2022/04/09 - 23:13
Ion Izagirre garaile Arraten eta Martinez sailkapen nagusian
Ion Izagirre Cofidis taldeko ormaiztegiarrak irabazi du Arrateko Santutegian amaitu den 2022ko Itzuliko azken etapa. Txirrindulari gipuzkoarrak, gainera, bigarren amaitu du sailkapen nagusian, Daniel Felipe Martinez azken irabazlearengandik 11 segundora. Hirugarren Aleksandr Vlasovek eskuratu du.
2022/04/09 - 20:59
2022ko Itzuliko podiuma: Martinez irabazle, Ion Izagirre bigarren eta Vlasov hirugarren
Daniel Felipe Martinezek irabazi du 2022ko Euskal Herriko Itzulia. Ion Izagirre bigarren izan da, eta hirugarren postuan amaitu du Vlasovek. Hiru txirrindulariak podiumera igo dira.
2022/04/09 - 20:43
Daniel Felipe Martinez: ''Ohorea da lasterketa hau irabaztea, munduko politenetakoa da''
Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak EITB Mediarekin hitz egin du Euskal Herriko Itzulia irabazi ostean.
2022/04/09 - 20:15
Itzuliko 6. etapako azken kilometroa
Bideo honetan duzu ikusgai 2022ko Euskal Herriko Itzuliko seigarren etapako azken kilometroa.
2022/04/09 - 19:58
Ion Izagirre nagusitu da Arraten, eta Daniel Felipe Martinezek eskuratu du Itzulia
Cofidis taldeko ormaiztegiarra izan da azkarrena nagusikoen taldetxoan, eta, azkenerako bigarren postuan amaitu du sailkapen nagusia, Ineos taldeko kolonbiarrarengandik 11 segundora. Pello Bilbao gernikarrak, berriz, bosgarren tokian bukatu du 32 segundoko atzerapenarekin.
2022/04/07 - 22:43
Daniel Felipe Martinez: ''Azken txanpan ondo aurkitu naiz, eta jotzea erabaki dut''
Txirrindulari kolonbiarrak Itzuliko 4. etapa irabazi du, esprintean Jlian Alaphilippe mendean hartuta. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/04/07 - 19:12
Daniel Felipe Martinezek irabazi du Itzuliko laugarren etapa, esprint estuan Alaphilippe gaindituta
Txirrindulari kolonbiarra nagusitu da Zamudion amaitu den etapan. Julian Alaphiippek bigarrenez jarraian amaitu du bigarren. Primoz Roglicek jarraitzen du lidergoan.
2022/03/28 - 22:45
Egan Bernal, berriz ere bizikletan istripua izan eta bi hilabetera
Urtarrilaren 24an, txirrindulari kolonbiarrak Bogotatik gertu geratutako autobus baten aurka talka egin zuen abiadura handian. Horren ondorioz, hainbat hezur hautsi eta birika bat zulatu zituen, besteak beste. Egan Bernal (Ineos Grenadiers) bizikletan ibili da berriro ere, errepidean.
2022/03/28 - 00:46
Bernal bizikletara itzuli da istripua izan eta bi hilabetera
Urtarrilaren 24an, Bogotatik gertu geratutako autobus baten aurka talka egin zuen abiadura handian, eta, horren ondorioz, hainbat hezur hautsi eta birika bat zulatu zituen, besteak beste.
2022/03/27 - 19:40
Sergio Higuita, Volta 2022ko irabazlea
Montjuiceko zirkuituan jaso dituen erasoei ondo egin die aurre kolonbiarrak. Andrea Bagiolik lortu du garaipena azken etapan.
2022/03/24 - 19:27
Joao Almeidak irabazi du etapa eta Nairo Quintana lider jarri da
Almeidak eta Quintanak denbora bera dute sailkapeneko lehen postuetan baina kolonbiarrak postu hobeak egin ditu aurreko etapetan eta horrek lider jarri du.
2022/03/23 - 20:57
Ben O'Connorrek irabazi du Voltako hirugarren etapa eta lider berria da
Australiarra nagusitu da Molinan amaitu den etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Ayuso izan da bigarren eta Quintana hirugarren.
2022/03/12 - 20:03
Roglicek erabakita utzi du lasterketa Col de Turini gainean
Esloveniarrak garaipena lortu du azken metroetan erasoa jo eta faboritoak atzean utziz. Ion Izagirre 11. helmugaratu da.
2022/02/20 - 18:46
Nairo Quintanaren beste erakustaldi bat Itsas Alpeetako eta Varko Tourra irabazteko
Kolonbiarrak azken etapa ikusgarria egin du. Sailkapen nagusian Tim Wellens bigarren geratu da (1:30era) eta Guillaume Martin hirugarren (1:49ra).