Kataluniako Volta
2018/03/25 - 19:22
Valverdek eraman du sailkapen nagusia, eta Simon Yatesek azken etapa
Egan Bernal gaur arteko bigarren sailkatuak lasterketa utzi behar izan du eta ez da Itzulian egongo, azken kilometroetan izandako erorikoaren ondorioz.
2018/03/25 - 19:10
Simon Yatesek irabazi du azken etapa eta Valverdek, lasterketa
Simon Yatesek irabazi du Kataluniako Voltako zazpigarren etapa eta Alejandro Valverde da lasterketako irabazlea.
2018/03/25 - 17:21
Egan Bernal erretiratu egin da erorikoa izan ostean
Skyko txirrindulari kolonbiarra bigarren zen sailkapen nagusian azken etapako azken kilometroan erorikoa izan duen arte. Ospitalera eraman dute eta ez da Itzulian izango.
2018/03/24 - 22:23
Schachmann Diego Rubiori gailendu zaio, elurragatik laburtutako etapan
Bi txirrindulariak izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Alejandro Valverdek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
2018/03/24 - 22:10
Schachmannek irabazi du seigarren etapa
Maximiliam Schachmann alemaniarrak irabazi du Kataluniako Voltako seigarren etapa. Sailkapen nagusian, Alejandro Valverdek lider jarraitzen du.
2018/03/23 - 20:51
Jarlinson Pantanok Markel Irizar taldekideari eskaini dio garaipena
Voltako bosgarren etapa irabazi duen Pantano (Trek-Segafredo) kolonbiarrak Markel Irizar taldekideari eskaini dio garaipena, haren lehengusua baitzen ostegunean Lleidan hil zen mendizale bergararra.
2018/03/23 - 19:22
Pantano kolonbiarra izan da indartsuena Vielhan
Jarlinson Pantano (Trek-Segafredo) kolonbiarra nagusitu da Vielhako helmugan, bera izan baita ihesaldiko indartsuena Kataluniako Voltako bosgarren etapan.
2018/03/22 - 21:34
Valverdek Egan Bernal gainditu du La Molinako gainean
Alejandro Valverdek Kataluniako Voltako lidergoa berreskuratu du laugarren etapa irabazi ostean. Egan Arley Bernal Sky taldeko kolonbiarra bigarren izan da, eta Nairo Quintana hirugarren.
2018/03/22 - 18:24
Valverdek lidergoa berreskuratu du, La Molinan Bernal handi bati irabazi ostean
Murtziarrak 19 segundoko aldea du Bernalekin sailkapen nagusian, eta 26koa Nairo Quintana kolonbiarrarekin.
2018/03/21 - 21:08
Thomas De Gendtentzat hirugarren etapa
Thomas De Gendt belgikarrak irabazi du Camprodonen amaitu den hirugarren etapa, tropelari 20 segundoko abantaila aterata. Bera da lasterketako lider berria, Alejandro Valverde 23 segundora daukala.
2018/03/21 - 19:36
Ihesaldian ibili den De Gendtek etapa eta liderraren elastikoa eskuratu ditu
Thomas De Gendt belgikarrak irabazi du Camprodonen amaitu den hirugarren etapa tropelari 20 segundoko abantaila aterata, eta bera da lider berria.
2018/03/20 - 22:04
Alejandro Valverdek irabazi du bigarren etapa, esprintean
Alejandro Valverde (Movistar) txirrindulari murtziarra nagusitu da Kataluniako Voltako bigarren etapan Pirinioetako etapen atarian, eta bera da lasterketako lider berria.
2018/03/20 - 19:23
Valverdek irabazi du Vallseko esprintean eta lider jarri da
10 segundoko denbora-saria lortu du, eta horrek joan zen urteko garaipena errepikatzeko hautagaien artean sartu da.
2018/03/20 - 12:43
Gizon batek esprintaren erdian gurutzatu du errepidea
Kataluniako Voltaren 1. etapako helmugatik 300 metrora, gizon batek errepidea gurutzatu du, txirrindulariak ziztu bizian zihoazenean.
2018/03/19 - 20:34
Hodeg gazteak ezustean harrapatu ditu eskarmentudun esprinterrak
Alvaro Hodeg (Quick-Step Floors) kolonbiarrak ezustekoa eman du Voltako lehen etapan, eskarmentu gehiagoko esprinterrei gailendu baitzaie eta bera da Kataluniako itzuliko lehen liderra.
2018/03/19 - 18:38
Hodegek nagusitasunez irabazi du Calellako esprinta
Quick Step-Floors taldeko kolonbiarra erraz gailendu da 1. etapako esprintean, eta Voltako lehenengo liderra da.
2018/03/18 - 14:33
Valverde, Quintana eta Solerrekin arituko da Movistar Kataluniako errepideetan
Chris Froome azken lau edizioetan izan da, baina aurten ez du Kataluniako Voltan korrituko. Astelehenean hasiko da, igandera arte, eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2018/03/13 - 16:50
7. etapako profila, Bartzelona-Bartzelona, 154,8km
Kataluniako Itzuliko 98. edizioa martxoaren 19tik 25era bitartean jokatuko da. ETBn eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango dira etapa guztiak.
2018/03/13 - 16:49
6. etapako profila, Vielha Van D'Aran-Torrefarrera, 212,9km
Kataluniako Itzuliko 98. edizioa martxoaren 19tik 25era bitartean jokatuko da. ETBn eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango dira etapa guztiak.
2018/03/13 - 16:47
5. etapako profila, Villia-Vielha Van D'Aran, 212,9km
Kataluniako Itzuliko 98. edizioa martxoaren 19tik 25era bitartean jokatuko da. ETBn eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango dira etapa guztiak.