Kataluniako Volta
2019/03/31 - 16:54
Zazpigarren etapako azken bost kilometroak
Kataluniako Itzulia amaitu da. Azken etapan emozioa izan da nagusi, eta bideo honetan dituzu ikusgai etapakko azken kilometroak.
2019/03/31 - 16:41
'Superman' Lopez, 2019ko Voltako irabazlea
Astana taldeko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Kataluniako Itzulia. Azken etapan, Davide Formolok (BORA) lortu du garaipena.
2019/03/31 - 16:05
Garikoitz Bravo ospitalera eraman behar izan dute eroriko baten ondorioz
Voltako 7. etapan gertatu da. Hainbat txirrindulari lesionatu egin dira helmugarako 40 kilometro falta zirenean gertatutako erorikoan. Euskadi Muriaseko Bravo eta Samitier erorikoan izan dira.
2019/03/30 - 18:29
Michael Matthewsek lortu du garaipena, esprint estu batean
Euskadi Basque Country-Murias taldeko Mikel Aristi bosgarren izan da. Miguel Angel 'Superman' Lopezek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
2019/03/30 - 18:14
Seigarren etapako azken kilometroak
Michael Matthews australiarrak lortu du garaipena, etapa amaiera estu batean gailenduta.
2019/03/30 - 17:52
Oscar Rodriguezek erorikoa izan, baina etapa amaitzea lortu du
Euskadi Murias taldeko txirrindulariak erorikoa izan du Kataluniako Itzuliko seigarren etapan, helmugarako 15 kilometro falta zirenean, baina etapa amaitzea lortu du.
2019/03/29 - 18:41
Schachmann alemaniarrak irabazi du etapa; Miguel Angel Lopezek lider jarraitzen du
Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian iza da eta bera bakarrik iritsi da helmugara; talde nagusia 13 segundora sartu da.
2019/03/29 - 18:30
Egan Bernal txirrindulariaren helmugaratze 'berezia'
Sky taldeko kolonbiarrak matxura izan du Kataluniako Itzuliko bosgarren etapako azken metroetan eta bizikletatik jaitsi behar izan du, oinez helmugaratzeko.
2019/03/29 - 18:17
Bosgarren etapako azken 10 kilometroak
Maximilian Schachmann alemaniarrak lortu du garaipena, etapa amaiera zirraragarri baten ostean.
2019/03/28 - 18:35
Miguel Angel Lopez gailendu da La Molinan eta bera da lider berria
Nairo Quintana 19 segundora sartu da. Gregor Mühlberger austriarra eta Marc Soler, eguneko ihesaldiko bi protagonistak, bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.
2019/03/28 - 18:13
4. etapako azken bost kilometroak
Miguel Angel López kolonbiarrak irabazi du La Molinan amaitu den etapa eta bera da sailkapen nagusiko lider berria.
2019/03/27 - 19:40
Adam Yates, nagusi Vallter 2000 mendatean; De Gendtek eutsi egin dio lidergoari
Britainiarra bost txirrindulariz osatutako taldetxo baten buru sartu da helmugan. Berarekin batera egon dira Bernal, Martin, Quintana eta Miguel Angel Lopez.
2019/03/27 - 18:42
Hirugarren etapako azken zortzi kilometroak: Adam Yates, garaile
2019ko Kataluniako Itzuliko hirugarren etapa Vallter2000 mendatean amaitu da eta Adam Yates (Mitchelton-Scott) izan da bertan garaile. Bideo honetan, azken 8 kilometroak ikus daitezke.
2019/03/26 - 19:01
Bigarren etapako azken bost kilometroak
Kataluniako Itzuliak gainditu du jada bigarren etapa, eta bideo honetan dituzu ikusgai azken kilometroak.
2019/03/26 - 19:00
Matthewsek irabazi du bigarren etapa, Valverde azpiratuta
Thomas de Gendt belgikarrak liderraren elastikoari eutsi dio. Froomek, berriz, erorikoa izan eta 10 minutu inguru galdu ditu.
2019/03/25 - 19:05
Lehen etapa eta liderraren elastikoa, De Gendtentzat
Lotto Soudal taldeko belgikarrak 2:42 aldea atera die tropel nagusiko faboritoei.
2019/03/25 - 18:28
Lehen etapako azken bost kilometroak
Kataluniako Itzuliak gainditu du lehen etapa, eta bideo honetan dituzu ikusgai azken bost kilometroak.
2019/03/25 - 14:06
Voltaren ibilbidea eta profilak
Calellan jokatuko da aurreneko etapa martxoaren 25ean eta Bartzelonak hartuko du azkenekoa hilaren 31an.
2019/03/25 - 11:06
Volta, zuzenean, gaurtik igandera arte
Ibilbideak 22 mendate ditu; maila bereziko bi, lehen mailako bederatzi eta hirugarren mailako hamaika. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.
2019/02/05 - 22:38
Chris Froome Kataluniako Itzulian egongo da
Berarekin batera izango dira Alejandro Valverde, Marc Soler, Romain Bardet, Thibaut Pinot eta Fabio Aru, besteak beste.