Joseba Ezkurdia
2022/11/21 - 22:53
Ezkurdia, Lau t’erdiko finala irabazi eta biharamunean: ''Final eta txapel gehiago nahi ditut''
Oraindik txapela jantzi izana sinetsi ezinik bildu da Joseba Ezkurdia EITB Mediarekin. Arbizuarrak handinahiz begiratzen dio etorkizunari, lortu duena handia izan denaren jakitun.
2022/11/21 - 17:35
Ezkurdiaren eta Altunaren arteko 2022ko Lau t'erdiko finaleko tantorik onenen bilduma
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatutako 2022ko Lau t'erdiko finala gogoangarria izan zen. Partidan zehar tanto ugari izan ziren zein baino zein hobeak. Hona hemen tanto onentsuenen bilduma.
2022/11/21 - 13:18
Lau t'erdikoaren palmares historikoa
Jokin Altuna amezketarra da 'kaiolako' egungo txapelduna, eta dagoeneko hiru garaipen ditu modalitate horretan, 2017an, 2020an eta 2021ean lortutakoak.
2022/11/21 - 12:32
Harrera beroa eskaini zioten arbizuarrek Ezkurdiari Lau t'erdiko finala irabazi eta gero
Joseba Ezkurdiak hirugarren aldiz bereganatu du Lau t'erdiko finaleko txapela, eta bere herrikideek ongietorri beroa eman zioten txapelarekin etxera itzuli zenean.
2022/11/21 - 11:22
Honela ospatu zuten Arbizuko taberna batean Ezkurdiak irabazitako finaleko azken tantoa
Arbizuar ugari Bizkaia Frontoira bertaratu ziren arren Ezkurdiaren eta Altunaren arteko Lau t'erdiko finala ikustera, herrian geratu zirenek algara batean ospatu zuten bere herrikideak 22. tantoa erdietsi zuenean. (Xabi Asa erabiltzaileak bidalitako bideoa).
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/11/20 - 21:57
Horrela bizi izan dute finala gure komentaristek
Emozioz jositako finala zirrara handiz bizi izan da irratietan ere. Horrela komentatu dute final handia Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko lankideek.
2022/11/20 - 21:50
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko txapela jantzi du hirugarren aldiz
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna finalean Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Biek ala biek, ikuskizun bikaina eskaini dute Bizkaia frontoian, pilotazaleen gozamenerako.
2022/11/20 - 21:38
Finaleko tantorik onena Ezkurdiak egin du: 16 eta 15ekoa
Partidako tanto luzeenetarikoa izan da 16 eta 15ekoa eta Ezkurdiaren aldekoa izan da. Horrez gain, partidako tantorik onena ere izan da, gogor lehiatu behar izan dute pilotariek puntua bereganatzeko.
2022/11/20 - 21:35
Joseba Ezkurdia: ''Aurtengo urtea ikaragarria izaten ari da eta horrela jarraitu nahi dut''
Joseba Ezkurdia Lau T'erdiko txapeldun izendatu da igande honetan Jokin Altuna 22-21 garaitu ostean. Fisikoki oso partida gogorra jokatu dutela adierazi du eta, partidan akats batzuk egin arren, pozik dagoela txapela bereganatu izanaz.
2022/11/20 - 21:07
Ezkurdia, Lau t'erdiko podimuaren koska altuenean
Ezkurdiak bereganatu du 2022ko Lau t'erdiko txapela. Partida zirarragarria jokatu dute Altuna III.ak eta Ezkurdiak, 21-21 berdintzeraino. Azkenean, arbizuarrak eraman du txapela.
2022/11/20 - 20:53
Ezkudiari garaipena eman dion partidako azken tanto ikusgarria
Bi pilotariek 21 tanto eginak zituzten jada, eta partidako azken sakea Altuna III.aren eskuetan geratu da. Hala ere, Ezkurdiak ondo eraman du eta gogor ekin dio azken tantoa eta txapela bereganatzeko.
2022/11/20 - 20:42
Ezkurdia, Lau t'erdiko txapeldun
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna, final ikusgarrian Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Arbizukoak hirugarrenez jantzi du 'kaiolako' txapela.
2022/11/20 - 16:06
Giro bikaina Bilbon, Altunaren eta Ezkurdiaren zaleen artean
Lau t´erdiko final handiaren atarian, bi pilotarien zaleak Bilboko kaleetatik ibili dira goizean zehar giro paregabea sortuz.
2022/11/19 - 15:40
Joxan Galarraga, Ezkurdiaren osaba eta lehen botileroa
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du igandean Jokin Altunaren aurka. Arbizuko pilotariaren osaba eta lehen botileroa izan zen Joxan Galarraga. Josebaren partida guztien emaitzak apuntatuta ditu. Elkarrizketa eskaini dio EITB Mediari.
2022/11/19 - 12:21
Ezkurdia eta Altuna III.a, Lau t'erdiko txapelaren bila
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala igande honetan, azaroaren 20an, Bizkaia frontoian. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:40etik aurrera.
2022/11/17 - 16:29
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak finalean erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte
Igandean, azaroak 20an, Bizkaia frontoian jokatuko den Lau T´erdiko finalerako pilota aukeraketa izan dute finalistek. Aukeran zeuden hamar piloteteatik lau aukeratu dituzte.
2022/11/16 - 16:47
Jokin Etxaniz, Asperen ezkutuko izarra
Urteren bat gorabehera, Aspe enpresa sekulako loraldia bizitzen ari da aspaldian. Ezkurdia eta Altuna Aspekoak izanik, Lau t'erdiko beste txapel batek gehituko du enpresaren palmaresa. Garapen horretan, Jokin Etxanizen lana nabarmendu behar dugu.
2022/11/15 - 16:28
Ezkurdia anaiak, batasunaren indarra
Pilotariarentzat oso garrantzitsua izaten da botileroaren lana. Joseba Ezkurdiak oso kontuan izaten ditu Mattin anaiak esaten dizkionak. Familiaren baserrian hasi ziren elkarrekin pilotan eta handik begiratzen diote igandeko Lau t’erdiko finalari.
2022/11/14 - 23:17
Ezkurdiak entrenamendu gogorra egin du Bizkaia frontoian
Finalaren astean entrenamendu saio gogorra egin du Joseba Ezkurdiak Bizkaia Frontoian, partida ezberdinak, ariketa teknikoak... Jokin Altuna bihar izango da bertan.