Jose Javier Zabaleta
2021/12/06 - 20:35
Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija partidako tanto ikusgarria
Astelehen honetan, abenduaren 6an, Tolosan jokatu den Binakako Txapelketako partidan, Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija bikoteek tanto ikusgarri hau eskaini diete ikusleei.
2021/12/02 - 16:24
Dena prest Altuna eta Martija Elezkano eta Zabaletaren aurka lehiatuko dituen partidarako
Tolosan, astelehenean, Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteak neurtuko dira txapelketako 3. jardunaldian. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Martija, hirugarren garaipenaren bila joango dira.
2021/11/28 - 21:48
Elezkanok eta Zabaletak txapelketako bigarren garaipena lortu dute Irribarria eta Rezustaren aurka
22-16 nagusitu dira Azkoitiako Gurea frontoian eta Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Irribarriak eta Rezustak ezin izan dute pasa den astean lortutako garaipena errepikatu eta haien lehen porrota jasan dute.
2021/11/25 - 15:51
Elezkano-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta partidarako pilotak aukeratu dituzte Azkoitian
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian, Elezkano eta Zabaleta Irribarria eta Rezustaren aurka lehiatuko dira igande honetan Azkoitian. Arrazoi pertsonalak direla eta, Zabaleta ez da material aukeraketan egon. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/23 - 10:36
Txapeldunak, indartsu
Zabaleta - Elezkano bikoteak oso ondo hasi du 2022ko Binakako Txapelketa.
2021/11/22 - 11:29
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.
2021/11/21 - 20:40
Elezkano II.a eta Zabaleta txapeldunak indartsu hasi dira (7-22)
Ezkurdia-Tolosa bikoteari aise irabazi diote eta lider jarri dira lehen jardunaldian Elezkano II.ak eta Zabaletak. Danelek kolpe bortitza jaso du aurpegian, baina ez du neurketa bukatzeko arazorik izan.
2021/11/19 - 20:35
Abian da 2022ko EITB Pilotari Onena lehiaketa
Bozkatu Binakako Txapelketako jardunaldi bakoitzeko pilotaririk onenaren alde, eta parte hartu pilotako kamiseta baten zozketan.
2021/11/16 - 17:50
Asteburu honetan hasiko da 2022ko Binakako Txapelketa
Larunbatean, Bartzelonan, Altuna III.a-Martija vs Irribarria-Rezusta partida jokatuko da eta final handia apirilaren 3an, igandean, izango dela iragarri dute.
2021/11/16 - 15:52
Berriozarren jokatuko da Binakako Txapelketaren lehen partida
Zortzi bikote arituko dira, lau enpresa bakoitzeko. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Zabaleta aurten ere elkarrekin arituko dira txapela berresteko lehian.
2021/10/02 - 21:55
Zabaletak Atanoko erreboteko goiko aldera bidali du pilotakada bat
Jose Javier Zabaleta egungo atzelari sendoenetakoa dela agerian utzi du beste behin. Aimar Olaizolarekin batera aritu da Jokin Altuna eta Ander Imazen aurka, eta Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako partidako une batean pilotalekuko errebotean jarri du pilota.
2021/09/27 - 22:45
Zabaleta, pilotari mendera ezina
Jose Javier Zabaletak San Mateo Torneoa irabazi berri du Victorrekin bikotea osatuta. Nafarroako jokalariak urte bikaina darama, eta sasoi betean da.
2021/09/27 - 18:47
Zabaleta: ''Ondo sentitzen ari naiz, emaitza onak lortzen nabil, eta horrela jarraitu behar dut''
Jose Javier Zabaletak San Mateo Torneoa irabazi zuen Victorrekin bikotea osatuta. Zabaleta gaindiezin dabil. Adarragan txapela jantzi ostean, adierazpen hauek egin zituen.
2021/09/26 - 23:04
Victor eta Zabaletak bereganatu dute garaipena San Mateoetan
Victor Esteban eta Jose Javier Zabaleta 22-9 gailendu zaizkie Olaizola eta Mariezkurrenari 2021eko San Mateo torneoko finalean. Zabaleta nabarmendu da beste guztien gainetik, beste behin ere.
2021/09/26 - 22:10
2021eko San Mateo Txapelketako podiuma: Victor eta Zabaleta, garaile
Victor eta Zabaletak 22-9 garaitu dituzte Olaizola eta Mariezkurrena San Mateo Torneoko finalean. Bideo honetan txapelketako sari-banaketa ikus daiteke.
2021/09/24 - 02:29
Victor-Zabaleta bikoteak San Mateoetako finalerako txartela lortu du Ezkurdia eta Rezusta mendean hartuta
Victor Estebanek eta Jose Javier Zabaletak garaipena lortu dute Joseba Ezkurdiaren eta Beñat Rezustaren aurka (17-22) San Mateo Torneoko lehen finalerdian, eta final handirako sailkatu dira.
2021/09/19 - 23:27
Olaizola II.a eta Zabaleta maisutasunez aritu dira Mastersean
Goizuetako aurrelariak eta beste behin bikain jokatu duen Jose Javier Zabaletak 22 eta 10 irabazi diete Danel Elezkano eta Jon Mariezkurrenari sekulako pilota giroa izan duen Ogeta frontoian.
2021/09/19 - 22:14
Olaizolak eta Zabaletak Masters CaixaBankeko garaikurra jaso duten unea
Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute CaixaBank Masterseko finala. Honako hau izan da garaikurra jaso duten unea.
2021/09/19 - 21:36
Ogetako publikoa zutik, Aimar Olaizolaren tantoarekin
Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute Masters CaixaBankeko finala. Hona hemen partidako tantorik ikusgarriena.
2021/09/19 - 21:26
Olaizolak eta Zabaletak irabazi duten CaixaBank Masters finaleko azken tantoa (22-10)
Olaizolak eta Zabaletak Elezkano eta Mariezkurrena gainditu dituzte CaixaBank Masters txapelketaren bigarren edizioaren finalean. Bideo honetan finaleko azken tantoa ikus daiteke.