Jose Javier Zabaleta
2022/02/07 - 22:01
Elezkano II.ak eta Zabaletak mendean hartu dute Peña II.a-Albisu bikotea eta agur esan diote bolada txarrari
Elezkano II.ak eta Zabaletak irabazi egin dute Peña II.aren eta Albisuren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko partida (22-9). Hiru partida jarraian zeramatzaten galduta eta bolada txarra eten dute.
2022/02/03 - 17:26
Elezkano II.a-Zabaleta eta Peña II.a-Albisu bikoteak, prest asteleheneko partida garrantzitsurako
Otsailaren 7an elkarren aurka ariko dira Peña II.a-Albisu eta Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak, Tolosan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko neurketan.
2022/01/29 - 12:11
Hirugarren partida jarraian galdu du Elezkano-Zabaleta bikoteak (22-15)
Laso eta Imaz nagusi izan dira Hendaiako pilotalekuan jokatutako partidan. Neurketa irauli eta irabazi dute, atzetik joan eta 14 eta 2ko partziala eginda.
2022/01/28 - 17:32
Binakako Txapelketako lidertza jokoan, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Binakako Txapelketako 11. jardunaldiari ekingo diote Laso-Imaz eta Elezkano-Zabaleta bikoteek gaur gauean, Hendaian. Lehendabizikoek irabaziz gero, bigarrenak harrapatuko lituzkete sailkapenean. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/01/26 - 17:46
Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak, prest Hendaian ikusmina sortu duen partidarako
Ostiral honetan, urtarrilaren 28an, Elezkano II-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Hendaian, Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko partidan. Jada, materiala aukeratu dute.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/22 - 22:20
Altunak eta Martijak Elezkano eta Zabaleta liderrak gainditu dituzte (22-13)
Jokin Altunak eta Julen Martijak Binakako Txapelketako seigarren puntua bereganatu dute ligaxkako lider diren Elezkano-Zabaleta bikoteari nagusituta.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/15 - 21:57
Irribarria eta Rezustak jipoitu egin dituzte Elezkano eta Zabaleta (7-22)
Irribarria eta Rezustak garaipen argia lortu dute Txapelketako liderren aurka. Irabazleek neurketa handia jokatu dute; Elezkano eta Rezusta, berriz, ezinean ibili dira.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/08 - 21:44
Uste baino gehiago sufritu dute Elezkano-Zabaleta liderrek Labriten (16-22)
Elezkanok eta Zabaletak 16-22 irabazi diote azken postuan dagoen Ezkurdia-Tolosa bikoteari Iruneako Labrit pilotalekuan.
2022/01/05 - 17:36
Zabaleta eta Laso, Binakako Txapelketako lehen itzulian gehien nabarmendu diren pilotariak
2022ko Binakako ligaxkaren lehen 7 jardunaldiak jokatu ostean, Aspeko Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Baikoko Unai Laso aurrelaria izan dira pilotari nabarmenenak.
2021/12/31 - 14:28
Elezkanok eta Zabaletak lidergoa sendotu dute, 22 eta 11 irabazita
Jaka eta Aretxabaleta, Mariezkurrenaren ordezkoa, mendean hartu dituzte Tolosako Beotibarren jokatutako partidan. Elezkanok eta Zabaletak partida bakarra galduta amaitu dute lehen itzulia.
2021/12/24 - 15:40
2021a, Jokin Altunaren urtea
Amezketakoak Buruz Buruko eta Lau t'erdiko txapelak irabazi ditu. Binakakoan, Elezkano II.a eta Zabaleta jaun eta jabe izan dira. Emakumezkoetan, Amaia Aldaik jantzi du Lau t'erdiko txapela, eta binakakoan, Yera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi izan dira onenak.
2021/12/22 - 22:08
Elezkano II.ak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren
Ezlekano II.a-Zabaleta bikoteak irabazi egin du Urrutikoetxearen eta Arangurenen aurka (22-12) jokatu duen Binakako Txapelketako 6. jardunaldiko partida eta sei neurketatik bost irabazi dituzte.
2021/12/21 - 22:32
Irribarria eta Rezusta, Binakako Txapelketako sailkapeneko lidergoan lehen bost jardunaldien ostean
Bost jardunalditan lau garaipen lortuta daude sailkapeneko lehen postuan Irribarria eta Rezusta. Bigarren postuan daude Elezkano II.a eta Zabaleta, hauek ere lau garaipenekin. Bi bikote hauek izan dira onenak lehen bost jardunaldietan.
2021/12/18 - 22:22
Elezkano eta Zabaletak irabazi dute Peñaren eta Albisuren aurkako lehia estua (22-21)
Elezkano eta Zabaletak atzetik hasi dute neurketa eta 21-20ra artekora arte azpitik joan dira markagailuan. Azkenerako 22-21 gainditu dituzte Peña eta Albisu, Labriten.
2021/12/11 - 20:38
Elezkano eta Zabaleta, oso indartsu Labriten (22-11)
Binakako Txapelketako lidergoan dira Elezkano eta Zabaleta Iruñeko Labriteko pilotalekuan Laso eta Imaz aise irabazita.
2021/12/09 - 16:56
Elezkano-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak 3. garaipena eskuratzeko lehiatuko dira
Bi bikoteek bina garaipen dituzte eta etzi apurtuko da oreka hori, Labriten jokatuko duten Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/06 - 21:53
Elezkano II.ak eta Zabaletak lehen porrota jaso dute Altuna III.aren eta Martijaren aurka galduta
Altuna III.ak eta Martijak 22-17ko emaitzarekin irabazi dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka Tolosan jokatu duten Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida.