Jose Javier Zabaleta
2021/09/16 - 22:52
Olaizola II.a-Zabaleta eta Elezkano II.a-Mariezkurrena bikoteak, pozik materialarekin
Igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute, eta jada neurketa horretarako pilotak aukeratu dituzte. Lau pilotariak pozik azaldu dira aukeratutako materialarekin.
2021/09/13 - 00:05
Olaizolak eta Zabaletak erraz lortu dute Masterseko finalerako sailkapena (7-22)
Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak Caixabank Masterseko finala jokatuko dute. Zazpi tantoan utzi dituzte Jokin Altuna eta Aitor Aranguren (7-22). Irabazleek Elezkano eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute finala, igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
2021/09/07 - 20:17
San Mateo Torneoa bueltan da formatu murriztuagoarekin
Bost pilota jaialdi izango ditu irailaren 21etik 26ra artean. Binakako Txapelketan ez da sailkatze ligaxkarik egongo.
2021/09/07 - 19:14
San Mateo Torneoak bost jaialdi izango ditu eta finala irailaren 26an jokatuko da
Bi urteren ostean, San Mateo Torneoa bueltan da. Guztira, bost jaialdi izango ditu. Final handia irailaren 26an izango da.
2021/09/06 - 23:13
Peña II.a-Rezusta eta Olaizola II.a-Zabaleta bikoteak, faborito finalaurrekoetan
Elezkano II.a-Mariezkurrena eta Peña II.a-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Igandean, Olaizola II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Aranguren bikoteak ariko dira nor baino nor.
2021/08/14 - 16:40
Olaizola-Zabaleta nagusi, Victor-Mariezkurrenaren aurka (22-15)
Olaizolak 1.300. partida jokatu du profesionaletan eta maila onean jarraitzeko moduan dagoela erakutsi du. Gorriak oso nagusi izan dira, urdinek azken txanpan aldea murriztu duten arren.
2021/07/12 - 01:08
Etxeberriak eta Zabaletak bereganatu dute Sanferminetako Binakako Torneoa
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak osatutako Aspeko bikoteak 22-15 irabazi die Baiko enpresako Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisuri.
2021/07/10 - 16:35
Etxeberriak eta Zabaletak lortu dute finalerako bigarren txartela
Ezkurdia eta Martija jipoitu dituzte Labriten jokatutako bigarren finalerdian, 22 eta 6.
2021/06/06 - 22:51
Rezustak bereganatu du hirugarren postua Zabaletaren aurka (8-22)
Beñat Rezustak Buruz Buruko txapelketako hirugarren tokia eskuratu du Jose Javier Zabaletari 8-22 irabazita. Ondorioz, Bergarako atzelaria izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola ez balitz sendatuko.
2021/06/06 - 21:24
Rezusta izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola sendatzen ez bada
Bergarako atzelariak Zabaleta gainditu du Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketan.
2021/06/03 - 17:25
Finala Iñaki Artolak jokatzea nahi dute Zabaletak eta Rezustak
Artola ekainaren 20ko finalerako sendatuko ez balitz, Zabaletaren eta Rezustaren aurkako partidako irabazleak jokatuko luke Jokin Altunaren aurkako finala.
2021/05/30 - 21:44
Altuna finalean da, Zabaleta jipoitu ostean (8-22)
Amezketako pilotariak erakustaldia eman du Bizkaia pilotalekuan eta aise nagusitu da txapelketako bigarren finalerdian. Iñaki Artola izango du aurkari finalean.
2021/05/30 - 21:07
Altuna gailendu zaio Zabaletari, eta finalean izango da (8-22)
Amezketakoak Artola izango du aurrez aurre ekainaren 13ko finalean, Baikokoak Rezusta kanporatu baitzuen lehendabiziko finalerdian.
2021/05/30 - 16:40
Zabaleta eta Altuna, finalaren bila
Nor baino nor gehiago arituko dira Bilboko Bizkaia piloalekuan jokatuko den finalerdian. Irabazleak Iñaki Artola izango du aurkari ekainaren 13ko finalean.
2021/05/28 - 14:23
Rezusta vs. Artola eta Zabaleta vs. Altuna, finalean sartzeko lehia
Bi finalerdiak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek, larunbatean eta igandean.
2021/05/27 - 16:45
Zabaletak eta Altunak material aukeraketa egin dute
Jose Javier Zabaletak eta Jokin Altunak Buruz Buruko bigarren finalerdia jokatuko dute igandean. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2021/05/25 - 11:37
Bi atzelari eta bi aurrelari, finalerdietan
Rezusta vs Artola eta Zabaleta vs Altuna III.a dira asteburuko Buruz Buruko finalerdietako bi partidak. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2021/05/24 - 00:41
Rezusta-Artola eta Zabaleta-Altuna, Buruz Buruko finalerdiak
Bergarako atzelariak eta Alegiako aurrelariak finalerako txartela jokatuko dute larunbatean Labriten; bigarren finalerdia Bilboko Bizkaian jokatuko da.
2021/05/22 - 22:28
Altuna eta Zabaleta, lehen finalerdian
Nafarrak Dario erraz kanporatu du 22 eta 5 final-laurdenetan, eta gipuzkoarrak beste horrenbeste egin du, baina gehiago kostata, Ezkurdiarekin 22-15.
2021/05/21 - 10:53
Elezkano II. vs Rezusta, final-laurdenetako lehen partida, gaur
Kanporaketaren lau partidak zuzenean eskainiko dira ETB1-en eta eitb.eus-en.