Jon Uriarte
2022/11/28 - 18:23
Mikel Gonzalez izango da Athleticeko Kirol arduradun nagusia
Teknikari bilbotarra aurretik zegoen erakunde zuri-gorriaren organigraman, Kirol Garapeneko zuzendari gisa.
2022/11/22 - 18:51
Alex Pallares izango da Bilbao Athleticeko entrenatzailea
Entrenatzaile katalanak denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin.
2022/10/27 - 00:26
Athleticeko bazkide konpromisarioek 135,8 milioi euroko aurrekontua onartu dute 2022-2023 denboraldirako
Jon Uriarte presidentea buru duen zuzendaritzak bazkide konpromisarioen babesa jaso du. Hauek, 2022-2023 denboraldirako aurrekontua onartu dute Ohiko Batzar Nagusian. Joan den denboraldirako kontuek ere konpromisarioen babesa jaso dute.
2022/10/20 - 19:56
Jon Uriarte: "Klubaren egoera ekonomikoa txarra da"
Azken hiru denboraldietan ondarea eta hornidura 110 milioi euro inguru murriztu direla ohartarazi du Athleticeko presidenteak.
2022/09/25 - 23:03
Athleticek 10,6 milioiko galerarekin itxi du 2021-2022 denboraldia
Athleticek 10,6 milioiko galerarekin itxi du joan den denboraldiko ekitaldi ekonomikoa eta hasi den denboraldirako 5,9 milioiko emaitza negatiboa aurreikusten du. Abian den denboraldiari dagokionez, Athleticek 108,5 milioiko aurrekontua aurkeztuko du.
2022/09/25 - 19:17
Athleticek urriaren 26an egingo du Ohiko Batzar Orokorra
Athleticek 10,6 milioi euroko emaitza negatiboa izan zuen 2021-22 denboraldian, talde zuri-gorriak igande honetan emandako datuen arabera.
2022/09/19 - 16:26
Athleticek urtebetez luzatu du Jon Morcilloren kontratua
Aurreko kontratua denboraldi honen bukaeran amaitu behar zitzaion Zornotzako jokalariari, eta, hartara, 2024ra arte jarraituko du zuri-gorri gisa.
2022/09/08 - 19:10
Jon Uriarte, Athleticen emakumezkoen taldearen helburuei buruz: "Ligan lehen herenean geratu behar dugu"
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak agerraldia egin du Iraia Iturregi eta Garazi Murua emakumezkoen taldeko entrenatzailearekin eta kapitainarekin batera. Uriarteren esanetan, taldearen denboraldiko xedea aurreko urteko hobetzea izan behar du, hau da, sailkapeneko "lehen herenean geratzea".
2022/08/18 - 17:25
Uriarte, klub barruan egin nahi dutenaz: ''Ez da iraultza handia izango, aldaketa txiki asko izango dira''
EITB Mediak Jon Uriarte Athleticeko presidentea elkarrizketatu du. Bideo honetan elkarrizketaren bigarren atala dago ikusgai. Alderdi instituzionalaz mintzatu da, Valverderi buruz, eta animazio harmailari buruz, besteak beste.
2022/08/17 - 23:32
Uriarte, Herrera eta Martinezi buruz: ''Fitxaketak eta kontratu berritzeak barruan kudeatu beharrekoak dira''
EITB Mediak Jon Uriarte Athleticeko presidentea elkarrizketatu du. Ez du argitu Ander Herrera fitxatuko duen, ezta Iñigo Martinezek kontratua berrituko duen ala ez. Pesidentearen ustez, gai horiek barruan kudeatu beharreko kontuak dira.
2022/08/10 - 19:52
Petxarromanek utzita jokatuko du Andorran
Jokalari zuri-gorria Bigarren Mailara igo berri den taldean arituko da denboraldi honetan.
2022/08/10 - 17:35
Jon Uriartek, Iñigo Martinez aurten Athleticen geratzeri buruz: ''Bai, noski''
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteari Iñigo Martinezek denboraldi honetan Athleticen jokatuko duen galdetu diote Lezaman, eta "bai noski" izan da haren erantzuna; izan ere "beste urtebeterako kontratua dauka". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2022/08/10 - 16:56
Jon Uriarte: ''Europara joatea lortu behar dugu''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Lezaman, eta nabamendu duenez, talde zuri-gorriak hurrengo denboraldian izan behar duen helburu nagusia Europan sartzea izan behar da.
2022/07/24 - 13:00
Valverde, Iñigo Martinezi buruz: ''Gauza hauek udako klasikoak dira; lasai gaude''
Athleticeko entrenatzailea lasai dago Iñigo Martinez Bartzelonatik fitxatzeko aukeraren inguruan. Taldearentzat jokalari garrantzitsua dela eta klubean "lasai" daudela argitu du.
2022/07/12 - 14:21
Ander Capak Athleticen jarraituko du
Bi urteko kontratua sinatu du, horietako bigarrena "helburu batzuk" lortzeari lotuta egongo dena.
2022/07/08 - 00:57
Cordobak ez du Athleticen jarraituko
Klubak ez du baliatu Iñigo Cordobaren kontratua automatikoki 2025era arte luzatzeko zuen aukera.
2022/07/07 - 18:12
Uriarte presidentearen lehen hartu-emana Athleticeko joalariekin
Jon Uriarte Athleticeko presidentea Lezaman egon da uztailaren 7an. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariak eta teknikariak agurtu ditu.
2022/07/04 - 22:56
Jokin Ezkietak Athleticeko jokalaria izateari utzi dio
Atezain nafarrak bertan behera utzi du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua hura amaitzeko urtebete falta zela. Bilboko taldeak jokalaria berreskuratzeko eskubidea izango du.
2022/07/03 - 20:52
Gorka Guruzeta Athleticera bueltatuko da
Zornotzako taldean egondako aurrelariak bi urteko kontratua sinatuko du zurigorriekin, 2024ra arte. Horrekin batera, aldagai batzuen arabera hirugarren urte batera kontratua luzatzeko aukera izango du donostiarrak.
2022/07/03 - 02:02
Ander Capak ez du kontratua berrituko Athleticekin
EiTB-k jakin duenez, klubak ez du onartu jokalariak eskatu dituen bi urteak eta soldata. Antza, taldeak urte bateko kontratua, eta beste baterako aukera, eta helburuetan oinarritutako soldata eskaini dio.