Jon Uriarte
2023/09/04 - 19:26
Mikel Gonzalez: ''Oihane Hernandez joatea etsipena izan da, maila pertsonalean eta klubarentzat ere bai''
Athleticeko kirol zuzendariak, astelehenean, azaldu du nola egin zituzten negoziazioak Sopelako jokalariarekin; Real Madrileko futbolari berria da munduko txapelduna. Horrez gain, Uriarte presidenteak zehaztu du helburua da taldea aurreneko zortzienen artean sailkatzea.
2023/09/04 - 19:10
Uriarte: ''Animazio harmaila oso garrantzisua da; nahiko genuke animazioa taldean zentratzea''
San Mameseko animazio harmailan dagoen talde nagusietako bat, Iñigo Cabacas Harmaila "animazio greban" dabil, Liga hasi zenetik; Athleticeko presidente Jon Uriartek gai hori izan du hizpide, astelehenean.
2023/09/04 - 18:51
''Helburua Europarako sailkatzea da'', dio Uriartek, Athleticeko gizonezkoen lehen taldearen gainean
Klub zuri-gorriaren esanetan, helburu hori "logikoa, naturala, onargarria eta anbiziotsua" da. Azaldu duenez, aurreko denboraldiarekin alderatuta, Athleticek "hasierako hamaikakoan sartzeko moduan dauden jokalari gehiago" ditu.
2023/09/04 - 18:37
Jon Uriarte: ''Ziur nago Al Nassr taldea agertu ez balitz, Laporte gurekin izango litzateke''
Astelehenean egindako prentsaurrekoan, Athleticeko presidenteak berretsi du Aymeric Laportek oso gertu izan duela, azken asteotan, Athleticera bueltatzeko aukeraren alde egitea.
2023/08/22 - 19:48
Athleticek Nahikari Garcia fitxatu du 2025era arte
Aurrelari gipuzkoarra Real Madriletik helduko da Bilbora, talde zuriarekin zuen lotura behin amaituta.
2023/08/10 - 17:22
Nico Serranok 2026ra arte berritu du Athleticekin, eta PEC Zwollen jokatuko du utzita
Eredivisie ligako talde batean arituko da, Herbehereetako lehen mailan.
2023/08/04 - 17:41
Txus Vidorreta da Athleticen abuztuko enbaxadorea, klubaren 125. urteurrenean
Lenovo Teneriferen entrenatzailea, bilbotarra bera, ACBn partidarik gehien zuzendu dituen bosgarren entrenatzailea da. “Bizkaiko saskibaloiaren erreferente nagusia eta Athleticen bozgorailu bikaina” izateagatik hautatu du Athleticek.
2023/07/14 - 21:21
Athleticek Nanclares atezaina fitxatu du
Adriana Nanclaresek kontratua sinatu du Bilboko klubarekin 2027ko ekainaren 30era arte. Realetik iritsi da Athleticera.
2023/07/12 - 19:00
Athleticek iragarri du 6 milioi euroko gehikuntza izan duela diru-sarreretan 2023ko lehen seihilekoan
Jon Uriarte presidentea buru duen zuzendaritza batzordeak argitaratutako txostenean klubak 2023 urteko lehen sei hilabeteetan merkataritza kontzeptuengatik izandako diru-sartzeak zehaztzu ditu.
2023/07/10 - 21:49
Athleticek zortzi autobus linea kontratatu ditu zaleak San Mamesera joateko
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
2023/07/05 - 13:48
Athleticek Marton fitxatu du, 2026ra arte
Aurrelari nafarrak 24 urte ditu, eta ekainean amaitu zio Realarekin zuen kontratua; 2017tik, Gipuzkoako taldearen beheko taldeetan ibili da. 2021-22 denboraldian, Bigarren Mailan aritu zen, Sanserekin, eta 2022-23an hamabi gol sartu ditu, RFEFeko Lehenengo Mailan.
2023/07/04 - 21:15
Athleticek Garazi Facila defentsa nafarra fitxatu du, 2026ra arte
Bestalde, Itxaso Uriartek bere kontratua denboraldi batez luzatu du, 2024ra arte.
2023/07/02 - 19:09
Patri Zugastik 2026ra arte sinatu du Athleticekin
Aurrelariak 11 gol sartu ditu denboraldi honetan Osasunarekin Lehen Federazioan.
2023/07/01 - 14:38
Athleticek Marta San Adrian eta Maddi Torre fitxatu ditu
Sanadri Alavesen ibili da azken denboraldietan; Torre, aldiz, Realean. Biek ala biek kontratua sinatu dute talde zuri-gorriarekin 2026ko ekainarn 30era arte.
2023/06/30 - 22:30
Pogacarrek badauka jada Athleticen kamiseta berria
Tourraren aurkezpenean, Pogacarrek "aupa Bilbao, aupa Athletic eta gora Euskadi" oihukatu zuen. Hala, talde zuri-gorriak kamiseta bana oparitu die UAEko txirrindulari eta Matxin zuzendari getxoztarrari.
2023/06/30 - 18:51
Athleticek 125. urteurreneko kamiseta atera du
Elastikoak mugarriaren oroitzapenezko logotipoa darama garondoan, ikurrinaren ondoan, eta klubak izandako historian bizitako ibilbidean dago oinarrituta
2023/06/30 - 15:29
Raul Garciak Athleticen jarraituko du beste denboraldi batez
Nafarroako jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kotratua luzatzeko 2024ko ekainaren 30era arte.
2023/06/30 - 13:12
Athleticek 2023-2024 denboraldirako lehen ekipazioa aurkeztu du
Athleticek 2023-2024 denboraldian jantziko duen lehen ekipazioa aurkeztu du. Kolore-kontrastea du lepoan zein mahuketan, prakak beltzak dira, baita galtzerdiak ere, eta hauek goialdean erremate zuri-gorriak dituzte. Kamisetak ikurrina eta 125. urteurreneko logotipoa eramango ditu.
2023/06/29 - 23:28
Amaia Peñak eta Marta Unzuek Athleticekin dituzten kontratuak berritu dituzte
Klubak akordioa lortu du jokalariekin kontratuak 2025era eta 2024ra luzatzeko, hurrenez hurren.
2023/06/29 - 18:53
David Aznar izango da Athleticen emakumezkoen taldeko entrenatzailea
Aznarrek Real Madril, Atletico Madril, Leganes, Alcorcon, Rayo Majadahonda eta Getafeko gizonezkoen beheko mailetan lan egin du.