Jon Uriarte
2023/07/04 - 21:15
Athleticek Garazi Facila defentsa nafarra fitxatu du, 2026ra arte
Bestalde, Itxaso Uriartek bere kontratua denboraldi batez luzatu du, 2024ra arte.
2023/07/02 - 19:09
Patri Zugastik 2026ra arte sinatu du Athleticekin
Aurrelariak 11 gol sartu ditu denboraldi honetan Osasunarekin Lehen Federazioan.
2023/07/01 - 14:38
Athleticek Marta San Adrian eta Maddi Torre fitxatu ditu
Sanadri Alavesen ibili da azken denboraldietan; Torre, aldiz, Realean. Biek ala biek kontratua sinatu dute talde zuri-gorriarekin 2026ko ekainarn 30era arte.
2023/06/30 - 22:30
Pogacarrek badauka jada Athleticen kamiseta berria
Tourraren aurkezpenean, Pogacarrek "aupa Bilbao, aupa Athletic eta gora Euskadi" oihukatu zuen. Hala, talde zuri-gorriak kamiseta bana oparitu die UAEko txirrindulari eta Matxin zuzendari getxoztarrari.
2023/06/30 - 18:51
Athleticek 125. urteurreneko kamiseta atera du
Elastikoak mugarriaren oroitzapenezko logotipoa darama garondoan, ikurrinaren ondoan, eta klubak izandako historian bizitako ibilbidean dago oinarrituta
2023/06/30 - 15:29
Raul Garciak Athleticen jarraituko du beste denboraldi batez
Nafarroako jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kotratua luzatzeko 2024ko ekainaren 30era arte.
2023/06/30 - 13:12
Athleticek 2023-2024 denboraldirako lehen ekipazioa aurkeztu du
Athleticek 2023-2024 denboraldian jantziko duen lehen ekipazioa aurkeztu du. Kolore-kontrastea du lepoan zein mahuketan, prakak beltzak dira, baita galtzerdiak ere, eta hauek goialdean erremate zuri-gorriak dituzte. Kamisetak ikurrina eta 125. urteurreneko logotipoa eramango ditu.
2023/06/29 - 23:28
Amaia Peñak eta Marta Unzuek Athleticekin dituzten kontratuak berritu dituzte
Klubak akordioa lortu du jokalariekin kontratuak 2025era eta 2024ra luzatzeko, hurrenez hurren.
2023/06/29 - 18:53
David Aznar izango da Athleticen emakumezkoen taldeko entrenatzailea
Aznarrek Real Madril, Atletico Madril, Leganes, Alcorcon, Rayo Majadahonda eta Getafeko gizonezkoen beheko mailetan lan egin du.
2023/06/28 - 20:25
Athleticen omenaldia 1973ko Kopako txapeldunei
Athleticek 1973ko Kopa irabazi zuen taldea omendu du. Duela 50 urte, ekainaren 29an, zuri-gorriek Kopako titulua bereganatu zuten.
2023/06/22 - 22:51
Blas Ziarretak ez du Athleticen jarraituko ekainetik aurrera
Bi hamarkadatan zehar ardura postuak izan ditu Lezaman. Lehendik, bi denboraldiz zuzendu zuen Bilbao Athletic Bigarren Mailan.
2023/06/14 - 15:45
Garazi Muruak Athleticekin berritu du, 2024ra arte
Atzelari bizkaitarrak (28 urte) eta Athleticek adostu dute urtebetez luzatzea bien arteko kontratua, eta kapitainak urtebete gehiago jarraitzeko aukera ere badago. "Talde oso gaztea dugu, kalitate eta proiekzio handikoa", esan du.
2023/06/13 - 18:07
Naia Landaluzek 2024ra arte berritu du Athleticekin duen kontratua
“Oso pozik nago Athleticen jarraitzeagatik, betidanik izan dudan ametsa da”, esan du 22 urteko jokalariak.
2023/06/13 - 13:39
Oihane Hernandezek eta Oihane Valdezatek ez dute Athleticekin berrituko, eta ekainaren 30ean kluba utziko dute
Bilboko klubak jakitera eman duenez, bi jokalariek erabaki dute ez onartzea kontratuak berritzeko zituzten eskaintzak. Oihane Hernandezek 109 partida jokatu ditu lehen taldean, eta Oihane Valdezate 122 partidatan zelairatu da.
2023/06/09 - 16:54
Berasategi: ''Athleticek ez du inolako zerikusirik Osasunaren eta UEFAren arteko aferan''
Jon Berasategi Athleticeko zuzendari nagusiak adierazi du Athleticek ez duela salaketarik jarri UEFAn, eta gaineratu du Bilboko klubak ez duela zerikusirik Osasunaren eta UEFAren arteko aferan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/09 - 16:49
Uriarte: ''Athleticek kontratua berritzeko eskaintza egin zion Iñigo Martinezi, jokalariak ez zuen onartu''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak, Mikel Gonzalez kirol zuzendariak eta Jon Berasategi zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute 2022-2023 denboraldiaren balorazioa egiteko. Iñigo Martinezen irtera, Valverderen kontratu berritzea eta Iraia Iturregiren talde aldaketa izan dituzte mintzagai.
2023/06/06 - 19:22
Athleticeko egungo Zuzendaritza Batzordeak ez dio taldean jarraitzeko eskaintzarik egin, dio Iñigo Martinezek
Asteartean zabaldutako ohar baten bidez, Ondarroako jokalariaren komunikazioaz arduratzen den bulegoak Bilboko klubak lehenago emandako informazio ofiziala gezurtatu egin du.
2023/06/06 - 19:14
Zarragak ez du Athleticekin zuen kontratua berrituko
Jokalariak eta klubak ez dute akordiorik lortu euren arteko lotura luzatzeko.
2023/06/06 - 12:06
Athleticek ofizial egin du Iñigo Martinezek ez duela Bilboko taldean jarraituko
Talde zuri-gorriaren arabera, Ondarroako atzelariak “uko egin dio kontratua luzatzeko Klubaren eskaintzari”.
2023/06/02 - 18:38
Maria Arthuer, Williams anaien ama, Athleticen ekaineko enbaxadorea izango da
Izendapen honekin, Bilboko taldeak "1898an sortu zenetik Euskal Herrira iritsitako komunitate migratzaileak Athletici egin dion ekarpen ordainezina" aitortu nahi du.