Jon Rahm
2023/04/10 - 18:01
Eduardo Celles, Jon Rahmen entrenatzailea: ''Jon egiten ari dena gogoangarria da''
Augustako Masterseko txapeldun berriak 13 urte zituela, Eduardo Cellesek entrenatu zuen: "Jon", dio Cellesek, "gaztea da, eta ibilbide luzea du oraindik".
2023/04/10 - 16:05
Kirolaren eta gizarteko hainbat erakundek eta pertsona ospetsuk Rahm zoriondu dute, Augustako garaipenagatik
Zenbait klubek, kirolarik, kirolari ohik eta ordezkari instituzionalek zorion mezua helarazi diote euskal golf jokalariari, azken horrek Augustako Mastersa irabazi ostean.
2023/04/10 - 14:11
Jon Rahmek Augustako Mastersa irabazi du
Euskal golf jokalariak erdietsi du, astelehen goizaldean, bere ibilbideko bigarren txapelketa handia. Irudi hauetan, ikusgai dago nola lortu eta ospatu duen.
2023/04/10 - 12:55
Jon Rahm, berriro ere munduko sailkapenaren lehen postuan, Augustako Mastersa irabazita
Augustan lortutako garaipenaz, Scottie Scheffler estatubatuarraren eta Rory McIlroy iparrirlandarraren aurretik jarri da, mundu mailako sailkapenean. Augustako Mastersa eta Estatu Batuetako Irekia irabazi dituen Europako lehen golf jokalaria da.
2023/04/10 - 11:32
Jon Rahmek zehaztu du noiz sentitu zuen Augustako garaipena berea zela: ''18. zuloan, hirugarren kolpean''
Augustako Masterseko irabazlearen txaketa berdea jantzita, Barrikako golf jokalariak adierazi du zein unetan ikusi zuen garaipena eskuan zuela.
2023/04/10 - 10:42
Jon Rahm, Augustako Masterseko txapelduna
Barrikako golflariak Brooks Koepka eta Phil Mickelson gainditu ditu, bigarren postuan berdinduta geratu direnak, jaka berdea eta bere bigarren Majorra lortzeko.
2023/04/09 - 21:14
Rahm, Koepka liderrarekiko bi kolpera Augustako Masterseko hirugarren jardunaldia amaituta
Jon Rahm euskal golf jokalariak ezin izan du murriztu Brooks Koepkarekiko bi kolpeko desabantaila apirilaren 8an atzeratutako eta hilaren 9an berrabiarazitako hirugarren jardunaldian.
2023/04/09 - 00:33
Euriak igandera atzeratu du Augustako Masterseko hirugarren jardunaldia
Eguna goizeko lehen orduan ireki da bigarren txandaren itxierarekin, non Rahmek hiru kolpe parraren azpitik lortu duen Koepkarengandik bi puntura jartzeko.
2023/04/08 - 01:46
Eguraldi txarrak lehiaketa eten du Augustako Mastersean
Eguraldi txarra espero zen ostiral honetan, eta, goizean egoera onean egon ondoren, haizea eta hodei ilunak agertu dira. Ondorioz, atzeratu egin behar izan da lehiaketa.
2023/04/07 - 13:47
Rahm lider jarri da Augustan, Hovland eta Koepkarekin batera, lehen jardunaldi aparta jokatuta
Barrikakoak, parraz azpitik 7 kolpeko emaitzarekin amaitu zuen estreinako eguna, lehen zuloan egindako 'bogey' bikoitzari buelta emanda.
2023/03/25 - 12:04
Rahmek agur esan dio Match Play txapelketari Horschelen aurka galdu ostean
Jon Rahmek porrota jaso du Billy Horschelen kontra jokatutako 2. multzoko 3. jardunaldiko partidan eta txapelketatik at geratu da. Bizkaitarrak galdu egin zuen Fowlerren aurka lehen jardunaldian, Mitchelli irabazi zion bigarrenean eta galtzaile izan da Horschelen kontra hirugarrenean.
2023/03/22 - 21:46
Jon Rahmek eta Alexia Putellasek jasoko dituzte 2021eko Espainiako Kirol Sari Nazionalak
2021ean bizkaitarrak golfeko jokalari profesionalen munduko sailkapeneko lehen postua lortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko irabazlea izan zen eta bigarren postuan amaitu zuen Zozo Championshipa.
2023/03/13 - 16:37
Schefflerrek The Players irabazi du eta munduko sailkapeneko lehen postua kendu dio Jon Rahmi
Barrikako golf jokalariak ostiralean utzi zuen txapelketa, osasun arazo batengatik, eta orain munduko bigarren postuan dago, jokalari estatubatuarraren atzetik. The Players denboraldiko bosgarren txapelketa nagusitzat jotzen dute. Scheffler Augustako Masterseko egungo txapelduna da.
2023/03/10 - 20:05
Rahmek The Players txapelketa utzi du gaixotasunagatik
Arrazoiak oraindik zehazteke daudelarik, Barrikako golflariak "gaixotasunagatik" utzi behar izan du bertan behera txapelketa, PGA Tourrek sare sozialen bidez adierazi duenez.
2023/03/06 - 13:12
Rahmek munduko lehen postuari eutsi dio, nahiz eta kaskar aritu den Arnold Palmer Invitational txapelketan
Barrikako golflariak 39. tokian bukatu du torneoa, baina Kitayama estatubatuarrak McIlroyri irabazi izanak munduko sailkapeneko buruan jarraitzeko balio izan dio bizkaitarrari.
2023/02/20 - 08:32
Jon Rahmek munduko sailkapeneko lehen postua berreskuratu du Genesis Invitational txapelketa irabazita
Rahmek munduko sailkapeneko lehen postua berreskuratu du 2022ko martxotik lehen aldiz, aurtengo hirugarren txapelketa irabazita.
2023/02/19 - 11:39
Rahm lider jarri da Genesis Invitational torneoan, hiru kolpeko aldearekin
Barrikakoak denboraldiko hirugarren garaipenaren bila ari da, eta horrez gain, munduko sailkapeneko lehen postua berreskuratu nahi du.
2023/02/13 - 09:27
Jon Rahm, hirugarren Phoenixeko torneoan; Scottie Scheffler, garaile
Barrikakoak estatubatuarrarengandik bost kolpera amaitu du. Schefflerrek, garaipena eskuratzeaz gain, munduko sailkapeneko lehen postura egin du jauzi.
2023/01/29 - 12:26
Homak irabazi du Farmers Insurance Irekia eta Rahm zazpigarren izan da
Jon Rahmek ezin izan du hirugarren txapelketa jarraian irabazi, San Diegon jokatutako Farmers Insurancean azken jardunaldi kaskarra egin du Barrikakoak, eta garaipena bereganatzeko lehiatik at geratu da.
2023/01/23 - 11:18
Rahmek denboraldiko bigarren garaipena kateatu du
The American Express torneoa bereganatu du, 2018an ere irabazi zuena, Davis Thompson hasiberriarekiko kolpe bateko abantailarekin.