Jon Rahm
2019/07/07 - 22:46
Jon Rahmek Irlandako Irekia eskuratu du bigarrenez
Jon Rahm golflari bizkaitarrak Irlandako irekia irabazi du bigarren aldiz, Zirkuitu Europarrari dagokion torneoa. Barrikarrak parraz azpitik zortzi kolpe egin ditu azken jardunaldian.
2019/06/30 - 20:25
Jon Rahmek bigarren egin du Valderraman
Barrikakoak beste lau jokalarirekin partekatu du bigarren postu hori, Bezuidenhout irabazleak baino sei kolpe gehiago eginda.
2019/04/29 - 21:58
Rahm, txapeldun Zurich Classic txapelketan
Jon Rahmek, Ryan Palmerrekin bikotea osatuta irabazi du New Orleanseko Zurich Classica. Bizkaitarrak, PGA Tour zirkuituan lortzen duen hirugarren titulua erdietsi du.
2019/04/29 - 18:05
Jon Rahmek PGA Tourreko bere hirugarren garaipena erdietsi du
Euskal golflariak New Orleanseko Zurich Classic txapelketa irabazi du, Ryan Palmer estatubatuarrarekin bikotea osatuta.
2019/04/14 - 22:56
Tiger Woodsek irabazi du Augustako Mastersa eta Rahm bederatzigarren izan da
Woodsek hamaika urte geroago irabazi du 'major' bat. Jon Rahmek joko ona eskaini du azken egunean, baina larunbateko egun txarrak ez dio utzi jaka berdea lortzeko borrokan egoten.
2019/04/01 - 23:40
Rahm postu bat jaitsi da munduko sailkapenean; Cigandak eutsi egin dio bereari
Barrikarra bederatzigarrena da une honetan; ultzamarrak, aldiz, hamargarren tokian jarraitzen du.
2019/03/25 - 21:59
Ciganda eta Rahm, munduko lehen hamar onenen artean
Golf-jokalari nafarra lehen aldiz sartu da Top 10ean; bizkaitarra, berriz, zortzigarren tokira igo da.
2019/03/18 - 20:42
Rahmek McIlroy irabazlearengandik bost kolpera amaitu zuen The Players
Barrikako golf-jokalariak sailkapeneko lehen postuan ekin zion azken jardunaldiari, baina hamabigarren amaitu zuen, zelaiko parra baino lau kolpe gehiago behar izan ostean.
2019/02/04 - 20:05
Rahmek seigarrenez jarraian amaitu du lehen hamar sailkatuen artean
Jon Rahm hamargarren izan zen Waste Management Phoenix Open txapelketan, Fowler izan zen irabazlea. Bizkaitarra, seigarren da munduko sailkapenean.
2019/02/01 - 14:23
Jon Rahm, Phoenixeko Irekian
Justin Thomas, Rickie Fowler eta Harold Varner lidergoan daude lehen jardunaldia jokatu denean. Jon Rahm hamaikagarren tokian da.
2019/01/28 - 15:29
Jon Rahm, bosgarren Farmers Insurance Openean
Barrikako golflariak ezin izan du garaipena lortu eta bosgarren postuan sailkatu da. Justin Rose izan da Farmers Insurance Openeko txapelduna.
2019/01/28 - 14:56
Jon Rahm munduko sailkapenean seigarren jarri da
Barrikako golflaria munduko sailkapeneko seigarren postuan dago orain, Farmers Insurance Irekian bosgarren sailkatu ondoren. Justin Rose izan da AEBko txapelketaren garailea.
2019/01/07 - 19:24
Schauffele garaile Hawaiin; Rahm, zortzigarren
Barrikarra irabazlearengandik 10 kolpera geratu zen, eta orain zazpigarren da munduko sailkapenean.
2018/12/19 - 13:58
Lehendakariak Jon Rahm hartu du
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako kultura-sailburuak, Jon Rahm golflaria zoriondu nahi izan dute egin duen denboraldiagatik.
2018/12/03 - 14:37
John Rahmek Hero World Challenge-a irabazi egin du
Barrikako golf-jokalariak, pasa den urtean bezala hiru garaipenekin amaitu du urte. Horrela, 6 titulu lortu ditu bere 2 urteko profesional ibilbidean.
2018/12/03 - 13:22
Jon Rahmek bere seigarren titulua irabazi du Bahametan
Bizkaiko golf-jokalariak Hero World Challengea irabazi du igande honetan, azken jardunaldian ere nagusitu ondoren. Urtea hiru garaipenekin amaitu du, bere bi urteko profesional ibilbidean seigarrena.
2018/11/20 - 20:25
Rahmen, Molinariren eta Olesenen erronka, Queen Elizabeth 2 itsasontzitik
DP World Tour Championshiparen barruan, Europako Zirkuituko golflari garrantzitsuenetakoak diren Jon Rahmek, Francesco Molinarik eta Thorbjorn Olesenek, erronka berezi honetan parte hartu dute.
2018/11/19 - 17:40
Otaegui etengabeko hobekuntzan da; urte ona Rahmentzat
Adrian Otaegui eta Jon Rahm euskal golflariak laugarren izan ziren Dubaiko Txapelketan. Gipuzkoarra gorakada argian da, eta bizkaitarrak beste urte on bat burutu du.
2018/11/18 - 18:07
Rahmek eta Otaeguik laugarren amaitu dute Dubain
Jon Rahm eta Adrian Otaegui euskal golf jokalariek laugarren postuan, berdinduta, amaitu dute DP World Tour Championshipa. Willet izan da irabazlea. Molinari, Europako Zirkuituko txapeldun.
2018/09/29 - 00:36
Rahmek ez du bere partida irabazi, baina Europa aurretik da (5-3)
Europako taldea AEBren aurretik da (5-3) Frantzian jokatzen ari diren 2018ko Ryder Cupeko lehen jardunaldiaren ostean. Jon Rahmek eta Justin Rosek osatzen zuten bikoteak galdu egin du bere partida.