Jon Rahm
2019/04/29 - 18:05
Jon Rahmek PGA Tourreko bere hirugarren garaipena erdietsi du
Euskal golflariak New Orleanseko Zurich Classic txapelketa irabazi du, Ryan Palmer estatubatuarrarekin bikotea osatuta.
2019/04/14 - 22:56
Tiger Woodsek irabazi du Augustako Mastersa eta Rahm bederatzigarren izan da
Woodsek hamaika urte geroago irabazi du 'major' bat. Jon Rahmek joko ona eskaini du azken egunean, baina larunbateko egun txarrak ez dio utzi jaka berdea lortzeko borrokan egoten.
2019/04/01 - 23:40
Rahm postu bat jaitsi da munduko sailkapenean; Cigandak eutsi egin dio bereari
Barrikarra bederatzigarrena da une honetan; ultzamarrak, aldiz, hamargarren tokian jarraitzen du.
2019/03/25 - 21:59
Ciganda eta Rahm, munduko lehen hamar onenen artean
Golf-jokalari nafarra lehen aldiz sartu da Top 10ean; bizkaitarra, berriz, zortzigarren tokira igo da.
2019/03/18 - 20:42
Rahmek McIlroy irabazlearengandik bost kolpera amaitu zuen The Players
Barrikako golf-jokalariak sailkapeneko lehen postuan ekin zion azken jardunaldiari, baina hamabigarren amaitu zuen, zelaiko parra baino lau kolpe gehiago behar izan ostean.
2019/02/04 - 20:05
Rahmek seigarrenez jarraian amaitu du lehen hamar sailkatuen artean
Jon Rahm hamargarren izan zen Waste Management Phoenix Open txapelketan, Fowler izan zen irabazlea. Bizkaitarra, seigarren da munduko sailkapenean.
2019/02/01 - 14:23
Jon Rahm, Phoenixeko Irekian
Justin Thomas, Rickie Fowler eta Harold Varner lidergoan daude lehen jardunaldia jokatu denean. Jon Rahm hamaikagarren tokian da.
2019/01/28 - 15:29
Jon Rahm, bosgarren Farmers Insurance Openean
Barrikako golflariak ezin izan du garaipena lortu eta bosgarren postuan sailkatu da. Justin Rose izan da Farmers Insurance Openeko txapelduna.
2019/01/28 - 14:56
Jon Rahm munduko sailkapenean seigarren jarri da
Barrikako golflaria munduko sailkapeneko seigarren postuan dago orain, Farmers Insurance Irekian bosgarren sailkatu ondoren. Justin Rose izan da AEBko txapelketaren garailea.
2019/01/07 - 19:24
Schauffele garaile Hawaiin; Rahm, zortzigarren
Barrikarra irabazlearengandik 10 kolpera geratu zen, eta orain zazpigarren da munduko sailkapenean.
2018/12/19 - 13:58
Lehendakariak Jon Rahm hartu du
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako kultura-sailburuak, Jon Rahm golflaria zoriondu nahi izan dute egin duen denboraldiagatik.
2018/12/03 - 14:37
John Rahmek Hero World Challenge-a irabazi egin du
Barrikako golf-jokalariak, pasa den urtean bezala hiru garaipenekin amaitu du urte. Horrela, 6 titulu lortu ditu bere 2 urteko profesional ibilbidean.
2018/12/03 - 13:22
Jon Rahmek bere seigarren titulua irabazi du Bahametan
Bizkaiko golf-jokalariak Hero World Challengea irabazi du igande honetan, azken jardunaldian ere nagusitu ondoren. Urtea hiru garaipenekin amaitu du, bere bi urteko profesional ibilbidean seigarrena.
2018/11/20 - 20:25
Rahmen, Molinariren eta Olesenen erronka, Queen Elizabeth 2 itsasontzitik
DP World Tour Championshiparen barruan, Europako Zirkuituko golflari garrantzitsuenetakoak diren Jon Rahmek, Francesco Molinarik eta Thorbjorn Olesenek, erronka berezi honetan parte hartu dute.
2018/11/19 - 17:40
Otaegui etengabeko hobekuntzan da; urte ona Rahmentzat
Adrian Otaegui eta Jon Rahm euskal golflariak laugarren izan ziren Dubaiko Txapelketan. Gipuzkoarra gorakada argian da, eta bizkaitarrak beste urte on bat burutu du.
2018/11/18 - 18:07
Rahmek eta Otaeguik laugarren amaitu dute Dubain
Jon Rahm eta Adrian Otaegui euskal golf jokalariek laugarren postuan, berdinduta, amaitu dute DP World Tour Championshipa. Willet izan da irabazlea. Molinari, Europako Zirkuituko txapeldun.
2018/09/29 - 00:36
Rahmek ez du bere partida irabazi, baina Europa aurretik da (5-3)
Europako taldea AEBren aurretik da (5-3) Frantzian jokatzen ari diren 2018ko Ryder Cupeko lehen jardunaldiaren ostean. Jon Rahmek eta Justin Rosek osatzen zuten bikoteak galdu egin du bere partida.
2018/09/27 - 23:06
Jon Rahmek Ryder Cupeko lehenengo partida jokatuko du
Jon Rahmek, Justin Roserekin bikotea osatuta, Ryder Cup txapelketako lehen partida jokatuko du goizeko 8:00etattik aurrera. Parean, Brooks Koepka eta Tony Finau estatubatuarrak izango dituzte.
2018/09/26 - 23:01
Jon Rahm, bere lehen Ryder Cup txapelketaren aurrean
Ostiralean, Parisen, Ryder Cup golf txapelketa erraldoiaren ekitaldi berri bat hasiko da. Europaren eta Estatu Batuaren arteko lehian Jon Rahm bizkaitarra arituko da.
2018/09/24 - 14:54
Jon Rahmek behera egin du sailkapenean
Barrikako golf jokalaria zortzigarren da orain munduko sailkapenean. Dustin Johnson dago lehen postuan orain.