Jon Rahm
2018/01/19 - 10:44
Jon Rahm, bikain, lehen postuan dago CareerBuilder Challenge txapelketan
Lehiaketa hiru ibilbide ezberdinetan jokatzen da, Stadium, Nicklaus Tournament eta La Quintan, hain zuzen ere.
2018/01/08 - 13:09
Jon Rahm, hirugarren munduko sailkapenean
Asteburuan Kapaluan (Hawai) jokatu den Sentry Tournament txapelketan bigarren izan da Barrikakoa.
2017/12/25 - 21:54
Jon Rahmek munduko sailkapenaren laugarren postuan bukatuko du urtea
Boonchu Ruangkit txapelketa jokatuta, Dustin Johnson dago lehen postuan, 10,4090 punturekin batez beste. Rahmek 8,0543 ditu.
2017/12/05 - 22:17
Jon Rahmek San Mameseko errugbiko ateak estreinatu ditu
Bilboko zelaiak Challenge Cupeko eta Championseko finalak hartuko ditu 2018ko maiatzaren 11n eta 12an.
2017/11/28 - 20:40
Rahm: 'Nire helburua munduko onena izatea da, baina urtea bikaina izan da'
Jon Rahm etxean da denboraldi bikain bat egin ostean. EiTB berarekin egon da, eta hainbat kontu aipatu dizkigu; golfean nola hasi zen, zer hobetu behar duen, Athleticek berarentzat duen garrantzia...
2017/11/20 - 19:29
Jon Rahmek denboraldi handia biribildu du zirkuitu profesionalean
Dubain garaipena lortu zuen denboraldiko azken txapelketan eta laugarren izan da munduko sailkapenean. Hiru txapelketa irabazi ditu zirkuitu profesionaleko lehen urtean eta debutari onena izan da.
2017/11/19 - 17:23
Jon Rahm, txapeldun Dubain
Golf jokalari bizkaitarrak DP World Tour Championship txapelketa irabazi du, eta garaipen honekin denboraldi bikaina biribildu du.
2017/11/14 - 20:13
Jon Rahm, Europako Zirkuituko urteko hasiberri onena
Munduko zerrendan bosgarren dagoen Barrikako jokalariaren merezimenduen artean dago joan zen uztailean Irlandako Irekian erdietsitako garaipena.
2017/10/20 - 22:27
Jon Rahm Valderramako txapelketatik at geratu da
149 kolpe pilatu ditu lehen bi jardunaldietan, eta horrek aldendu egin du azken bi jardunaldietara sailkatzeko aukeratik, sailkapenean 7 kolpe goitik kokatu baita.
2017/10/18 - 14:24
Jon Rahm, Valderramako Mastersean
Txapelketa Sotograndeko Real Club Valderram jokatuko da (San Roquen).
2017/09/25 - 14:38
Jon Rahmek 5. amaitu du zirkuitu estatubatuarra
Xander Schauffelek irabazi du Atlabnatan jokatu den azken txapelketa; bizkaitarra zazpigarren geratu da.
2017/09/18 - 21:29
Jon Rahmek AEBko zirkuitua irabazteko aukerak ditu
Euskal golf jokalaria bosgarren postuan da FedEx Kopako sailkapenean eta datorren astean Atlantan nagusituz gero Estatu Batuetako zirkuitua irabaziko du.
2017/08/28 - 20:03
Jon Rahm bosgarren da munduko sailkapenean
Euskal golf jokalaria hirugarren izan da Northern Trust txapelketan eta bi postu igo ditu munduko rankingean.
2017/08/14 - 13:43
Jon Rahm zazpigarren postura jaitsi da munduko sailkapenean
Barrikako jokalariak 58. postuan amaitu du PGA txapelketa, lau kolpe parretik gora.
2017/08/12 - 13:42
Rahmek kanpoan geratzea ekidin du, eta Kisner eta Matsuyama lider dira
Bizkaitarrak kanporatuta amaitzea saihestu du, baina parretik gora hiru kolpe eginda, bi liderrek baino 11 kolpe gehiago.
2017/08/11 - 13:01
Rahmek parretik behera hasi du PGA txapelketa, liderrengandik gertu
Barrikako jokalari gaztea bere seigarren txapelketa handia jokatzen ari da, munduko sailkapeneko seigarren postuan dagoela.
2017/07/19 - 19:15
Jon Rahm, British Openeko faboritoen artean
Dustin Johson, Jordan Spieth eta Rickie Flower ere, besteak beste, hautagai nagusien zerrendan daude; Henrik Stensonek irabazi zuen iaz.
2017/07/09 - 20:57
'Eagle' ikusgarria egin du Jon Rahmek
Barrikako jokalariak Irlandako Irekia irabazi du, profesionaletan lortzen duen bigarren txapelketa.
2017/07/09 - 20:35
Jon Rahmek Irlandako Irekia irabazi du
Sei kolpe atera dizkie Richie Ramsay eskoziarrari eta Metthew Southgate ingelesari. Garaipen honi esker, Rahm zortzigarren postura igoko da munduko sailkapenean.
2017/06/15 - 13:27
Jon Rahm, prest AEBko Irekian maila emateko
Bizkaitarra gogotsu dago txapelketan lan ona egiteko eta onenekin egoteko azken unera arte, eta posible bada, irabaztea.