Jon Mariezkurrena
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/04/01 - 00:00
Binakako Txapelketako finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalean.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/31 - 11:30
Joseba Ezkurdiak irabazi du Pilotari Onenaren EITB Saria
Joseba Ezkurdiak jaso zuen igandean EITBren Pilotari Onenaren saria, Joseba Urkiola kirol arduradunaren eskutik.
2025/03/30 - 22:53
Binakako finaleko tantorik onena
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2025eko Binakako Txapelketa, Nafarroa Arenan jokatutako final handian Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:11
Azken tantoa, ospakizunak eta txapelak
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako irabazleak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 21:49
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, 2025eko Binakako txapeldunak (22-20)
Igandean Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Ezkurdiak eta Rezustak Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena garaitu dituzte, 22-20. Arbizuko aurrelariak hirugarren aldiz jantzi du Binakako Txapelketako txapela, eta Bergarako atzelariak ere hirugarrenez irabazi du Binakakoa.
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/28 - 18:38
Mariezkurrena, bere lehen finalerako prest
Binakako finalaren atzerako kontaketan murgilduta gauden honetan, gaur Jon Mariezkurrenari egin diogu azpimarra. Berriozarko atzelariarentzat lehen finala izango da, eta bideaz gozatu nahi du.
2025/03/26 - 15:47
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 30ean, Nafarroa Arenan. Iruñeako frontoi horretan aukeratu dute final handirako materiala. Protagonistek hautatutako pilotei eta finalari buruz hitz egin dute.
2025/03/17 - 15:29
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak, final handiari begira
Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteek datorren martxoaren 30ean, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2025/03/16 - 21:17
Ezkurdia eta Rezusta izango dira Artolaren eta Mariezkurrenaren aurkariak Binakako Txapelketako finalean
Ezkurdiak eta Rezustak 22-19 menderatu dituzte Laso eta Iztueta, maila handiko azken finalaurrekoan. Binakako Txapelketako finala martxoaren 30ean jokatuko da, Nafarroa Arenan.
2025/03/15 - 22:20
Artola eta Mariezkurrena izango dira Binakako Txapelketako finalean, Peña eta Albisu aise menderatuta (22-10)
Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena izango dira Binakako Txapelketako final handian, gaur, Labriten, Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu erraz garaitu eta gero (22-10).
2025/03/08 - 22:29
Ezkurdiak eta Rezustak eskura dute finala, Artola eta Mariezkurrena menderatuta (22-18)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak hanka eta erdi dute Binakako Txapelketako finalean. 22 eta 18 hartu dituzte mendean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena, eta, horrenbestez, bigarren puntua pilatu dute finalerdietako ligaxkan. Partida ikusgarria izan da.
2025/03/01 - 22:28
Artola eta Mariezkurrenarentzat finalerdietako ligaxkako lehen puntua (22-14)
Artolak eta Mariezkurrenak 22-14 irabazi diete Lasori eta Iztuetari, Bilboko Bizkaia frontoian, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkari hasiera eman dion partidan, hasiera bikaina emanez kanporaketari.
2025/02/20 - 22:14
Artola eta Mariezkurrena finalerdietako ligaxkan dira, Elordi eta Zabaleta aise menderatuta (22-7)
Artolak eta Marizkurrenak 22-7 menderatu dituzte Elordi eta Zabaleta Binakako Txapelketako hirugarren eta laugarrenaren arteko play-offeko lehian. Hala, Baikoko bikotea finalerdietako ligaxkan izango da; Elordi eta Zabaletak, bestalde, beste aukera bat izango dute igandean.
2025/02/15 - 21:53
Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak garaipen batekin amaitu dute ligaxka (22-11)
Mikel Urrutikoetxea eta Jon Mariezkurrena 22 eta 11 nagusitu zaizkie Salaberria eta Rezustari final-laurdenetako ligaxkako azken partidan.
2025/02/04 - 15:21
Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Binakakoaren 13. jardunaldian
Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Jon Mariezkurrenak ez duela jokatuko otsailaren 7ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez, Eskirozek osatuko du bikotea Artolarekin, Etxeberriaren eta Martijaren aurkako lehian.