Jokin Altuna
2025/01/27 - 20:53
11. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Hiru tantorik onenetatik bi Jokin Altunak egin zituen. Bigarren onena, aldiz, Jon Mariezkurrenak egin zuen.
2025/01/26 - 22:03
Laugarren garaipena, Altuna eta Arangurenentzat (22-17)
Laso eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Jaka eta Imaz harrapatu dituzte sailkapenean.
2025/01/20 - 14:58
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko tanto onenak
Eskuz Binakako Pilota Txapelketako 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta neurketek utzitako tanto onenak bildu ditugu bideo honetan.
2025/01/18 - 22:45
Ezkurdiak eta Rezustak aise menderatu dituzte Altuna eta Aranguren (11-22)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako 8. puntua bereganatu dute, Jokin Altunari eta Aitor Arangureni 11-22 irabazita, Labriten.
2025/01/17 - 14:35
Jokin Altuna osatu da, eta jokatu egingo du Labriten
Amezketakoak eta Arangurenek Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre.
2025/01/12 - 14:28
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
2025/01/04 - 00:55
Altunak eta Arangurenek hirugarren puntua erdietsi dute, Etxeberria eta Martija garaituta (22-12)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren garaile atera dira Binakako Txapelketako bigarren itzuliko lehen partidan, oraindik irabazi ezinik jarraitzen duten Peio Etxeberria eta Julen Martija menderatuta.
2025/01/01 - 21:58
Jakak eta Imazek jarraian egin dituzte azken zortzi tantoak, Altuna-Aranguren aurkari (17-22)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-14 ari ziren gailentzen, Astelenan, baina Erik Jakak eta Ander Imazek zortzi tanto lortu dituzte segidan, eta garaipena eskuratu dute.
2024/12/31 - 14:15
Euskal kirolariek 2025 ona opa dizuete
Iker Vicente, Goiuri Zabaleta, Paulo Azpiazu, Ainitze Zumeta, Aritz Erkiaga, Ion Ibarluzea, Andrea Astudillo, Gorka Aranberri, Nerea Arruti, Jokin Altuna eta Usoa Ostoloza euskal kirolarien mezuak EITB Mediako ikusentzule eta erabiltzaile guztientzat, urte berri ona opatuz.
2024/12/29 - 22:29
Lasok eta Iztuetak bosgarren puntua lortu dute Binakakoan, Altuna eta Aranguren mendean hartuta (22-13)
Gasteizen jokatutako neurketa gogorra izan da, eta, azkenean, Unai Lasok eta Martxel Iztuetak garaipena eskuratu dute. Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek bi norgehiagoka irabazita jarraitzen dute sailkapenean.
2024/12/26 - 21:46
Altunak eta Arangurenek garaipen baliotsua lortu dute Peña eta Albisuren aurka (22-17)
Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute bosgarren jardunaldian Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu 22-17 mendean hartuta.
2024/12/23 - 15:30
Partida gogoangarria utzi du Binakako Txapelketaren 4. jardunaldiak
Artolak eta Mariezkurrenak Altuna eta Arangurenen aurka lortutako garaipena da 4. jardunaldiak utzi duen neurketa azpimarragarriena, markagailua ustekabean irauli dute eta.
2024/12/18 - 15:41
Aranguren, baikor, igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzeko aukerekin ikusten du bere burua
Aitor Arangurenen parte-hartzea zalantzan dago Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partidarako. Atzelariak fisura du ezker eskuko hatz nagian; hala ere, uste du ferula jarrita jokatzeko prest egongo dela. Jokatuz gero, Altunarekin ariko da, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra.
2024/12/15 - 22:18
Ezkurdiak eta Rezustak Altuna eta Aranguren garaitu dituzte gorenean jarraitzeko (11-22)
Partida parekatu hasi da markagailua 9-10 jarri arte. Hortik aurrera Ezkurdia eta Rezusta jaun eta jabe ibili dira eta hirugarren garaipena eskuratu dute.
2024/11/30 - 22:17
Altuna III.a eta Aranguren gailendu dira, Peio Etxeberria eta Martijaren aurrean (22-13)
Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek 22-13 irabazi diete Peio Etxeberriari eta Julen Martijari, Binakako Txapelketako lehen jardunaldian, Eibarren.
2024/11/29 - 11:05
Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.
2024/11/26 - 16:34
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
2024/11/26 - 16:19
2025eko Binakako Pilota Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2024/11/24 - 23:46
2024ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 11tik azaroaren 24ra jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2024/11/17 - 13:18
Jokin Altunak ez du 3. eta 4. posturako partida jokatuko, ukondoan duen lesioa baten ondorioz
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.