Jagoba Arrasate
2023/06/03 - 15:34
Arrasate: ''Europan jokatu nahi badugu, Gironaren aurkako partida aurrera atera behar dugu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du ekainaren 4ko Gironaren aurkako partidaz. Sadarren jokatuko du talde gorritxoak Santander Ligako azken jardunaldiko partida, eta Konferentzia Ligarako txartela izango du jokoan.
2023/05/28 - 23:31
Osasunak galdu egin du Getaferen aurka, baina zazpigarren postuan jarraitzen du (2-1)
Chimy Avilak aurretik jarri ditu gorritxoak bi minutura, baina Latasaren eta Mataren bi golek markagailua irauli dute. Hala ere, gainerako partidetako emaitzei esker, nafarrek zazpigarren postuari eutsi diote.
2023/05/27 - 17:11
Jagoba Arrasate: ''Getafe garaipen handi bat lortzetik dator eta partida zaila izango da''
Osasunak Getaferen aurka jokatuko du, Madrilen, LaLiga Santanderreko 37. jardunaldiko partida.
2023/05/26 - 01:21
Osasunak Athleticen aurkako derbia irabazi du (2-0) eta puntuetan berdindu du
Budimirren eta Torroren golekin, gorritxoek zuri-gorriekin berdindu dute sailkapenean (50 puntu), eta zazpigarren jarri dira, bi jardunaldiren faltan.
2023/05/21 - 20:38
Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka (3-0)
Carrasco, lehen zatian, eta Saul eta Correa, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak. Atletico talde nafarra baino askoz gehiago izan da.
2023/05/20 - 17:27
Arrasate: ''Lehen Mailara itzuli garenetik ez diogu At. Madrili irabazi; estatistika hori apurtu nahi dugu''
Osasunak At. Madrili bisita egingo dio igandean, LaLiga Santanderreko 35. jardunaldiko partidan.
2023/05/13 - 20:21
Osasuna aise gailendu zaio Almeriari Sadarren (3-1)
Budimir, Abde eta Moi Gomez izan dira nafarren golegileak. Gol guztiak bigarren zatian izan dira.
2023/05/12 - 21:18
Arrasate: ''Irabaztea eta hiru puntuak lortzea da zaleentzako omenaldi onena''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Almeriaren aurka Sadarren maiatzaren 13an jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz hitz egin du.
2023/05/09 - 18:10
Osasuna 4.000 umeren txalo artean entrenatu da Sadarren
4000 gaztetxo, neskak eta mutilak, Sadarreko harmailetan izan dira Osasunaren entrenamendua girotzen. Jagoba Arrasateren jokalariek asko eskertu dute jarraitzaile sutsuek eskaini dieten babesa. Entrenamendua bukatzean, baloi batzuk bota dizkiete ikasleei, opari bezala.
2023/05/08 - 21:43
Osasunak Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren omenaldia jaso du, Kopako finalaren ostean
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Osasuna omendu dute Kopako txapeldunorde geratu ondoren. Talde gorritxoaren ordezkariak zuzendaritza batzordeko kideak, entrenatzailea, kirol zuzendaria eta lau jokalari izan dira: David Garcia, Unai Garcia, Kike Barja eta Jon Moncayola.
2023/05/07 - 16:17
Jagoba Arrasateren eta Osasunako jokalarien malkoak, finala bukatzean
Jagoba Arrasatek, jokalariek eta Osasunako zaleek ezin izan diete malkoei eutsi, Real Madrilen aurka Errege Kopako finala galdu ostean.
2023/05/07 - 03:07
Jagoba Arrasate: ''Batez ere, pena utzi dit finalak, gure zaleek Kopa hau merezi zutelako''
Osasunako entrenatzaileak, finala amaituta, adierazi du talde gorritxoaren jokalariek "partida eta Kopa itzela" egin dutela. Deitoratu egin du Real Madrilen bigarren gola, kontuan izanik noiz eta nola jazo den, eta Jon Moncayilaren lana nabarmendu du.
2023/05/07 - 01:59
Osasuna Koparik gabe geratu da Real Madrilen aurkako finala galdu ondoren (2-1)
Gorritxoek Rodrygoren gol bat jaso dute partida hasi eta berehala, eta Torroren golarekin markagailua berdindu arren, brasildarra izan da berriz ere borreroa, azken 2-1ekoa sartu baitu.
2023/05/06 - 16:45
Berriatuko herria, Jagoba Arrasaterekin
Entrenatzaile bizkaitarraren sorterriko bizilagunek kamiseta gorria jantzi eta Osasunaren alde egingo dute gaur, Real Madrilen aurkako Kopako finalean.
2023/05/06 - 13:14
Osasuna zaleak etengabe ari dira Sevillara iristen
Azken oruetan, zale gehiago abiatu dira Sevillara trenez eta hegazkinez, Real Madrilen aurkako finalaz disfrutatzeko asmoz.
2023/05/05 - 22:35
Osasunak historia egin nahi du Cartujan, bere lehen Kopa irabaziz
22.000 zalek baino gehiagok bultzatuko dute, Sevillako futbol zelaian, Nafarroako taldea; larunbatean, Jagoba Arrasateren gizonek Osasunaren bigarren finala jokatuko dute, Real Madrilen aurka, eta entrenatzaileak "euren onena" eman dezatela eskatu die. EITBk zuzenean emango du.
2023/05/05 - 21:09
Jagoba Arrasate: ''Irabazteko aukera bakarra gauzak ondo egitea eta zaleak gurekin izatea da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak adierazi du "lasai" daudela "naturaltasunez" daramaten Errege Kopako finalaren aurrean. "Bertsiorik onena" eskatu die bere jokalariei.
2023/05/05 - 20:05
2023ko Kopako finala: Real Madril-Osasuna
Osasunak, Cartujan, Euskal Herritik iritsitako 20.000 zalek baino gehiagok bultzatuta, bere historiako bigarren Kopako finala jokatuko du, Real Madrilen aurka; gorritxoak, Sevillan, Kopako lehen titulua irabazten ahaleginduko dira.
2023/05/04 - 20:06
Iruñea Osasunaren kamiseta gabe geratu da
Kopako finalera heldu izanaren ilusioarekin, asko taldearen ekipamendua erosten hasi ziren. Gaur egun, ez dago Osasunaren kamiseta gehiagorik hiri osoan, eta orain egindako enkarguak maiatzaren 9ra arte ez dira hasiko entregatzen.
2023/05/04 - 13:50
Nacho Vidalek ezingo du Kopako finala jokatu, eta baja izango da Ligan Osasunari geratzen zaizkion partidetan
Atzelariak ezkerreko hankako aduktore luzea du minduta, asteleheneko entrenamendutik, eta ez du Cartujan zelairatzerik izango, larunbatean; halaber, Nafarroako taldeak Ligan dituen azken bost neurketetan ere ezin izango du jokatu.