Ipurua zelaia
2017/11/25 - 13:12
Ipuruak Euskal selekzioa – Txekia partida hartuko du larunbatean
Partidaz gain, larunbat osoan ekitaldi ugari izango dira duela 80 urte Euskal Herriaren izena mundu osotik zabaldu zuen taldea omentzeko.
2017/10/26 - 02:30
Celtak Eibarren akatsak baliatu ditu Ipuruan partida bereganatzeko
Armaginek Celtaren aurka Ligan egindako antzeko akatsak errepikatu dituzte, eta ezin izan diote emaitzari bueltarik eman.
2017/10/15 - 15:58
Joko eskasa eta golik ez, Ipuruan (0-0)
Eibar eta Coruñako Deportivo puntu banarekin konformatu dira Ipuruan jokatutako partidan. Epaileak Enrichen gol bat baliorik gabe utzi du jokoz kanpo zegoelako eta Ramis lesionatu egin da.
2017/07/14 - 16:45
Eibarrek Joan Jordan aurkeztu du Ipuruan
Talde armaginak jokalari kataluniarra aurkeztu du ostiral honetan Ipuruan. "Nahi nauten tokian egotea gustatzen zait eta horregatik aukeratu dut Eibar", adierazi du Jordanek.
2017/03/18 - 16:01
Eibarrek Espanyolekin berdindu du Ipuruan (1-1)
Kike Garciak 19. minutuan egin du armaginen gola. Berdinketa, berriz, Juradok sartu du 49.ean, Mendilibarren taldea bere minuturik onenak jokatzen ari zenean.
2017/03/03 - 18:20
Zalantzaz betetako Real Madril hartuko du Eibarrek Ipuruan
Mendilibarren taldea historian lehen aldiz gailendu nahi zaio talde zuriari, sailkapenean gora begira jarraitzeko.
2017/01/22 - 23:18
Eibarrek jipoia jaso du Bartzelonaren aurka Ipuruan
Armaginek 0-4 galdu dute Barçaren kontra. Aurkaria nagusi izan da, eta Denis Suarez, Messi, Luis Suarez eta Neymar izan dira golegileak.
2017/01/11 - 17:36
Eibar-Osasuna, gaur, Ipuruan
Jose Luis Mendilibar eta Petar Vasiljevic, Eibarko eta Osasunako entrenatzaileak Kopako partidaz aritu dira.
2017/01/11 - 15:39
Vasiljevic, ezohikoekin Ipuruan Kopako partidarako
Ipuruako futbol-zelaian jokatuko da ostegunean bueltako partida Eibarren eta Osasunaren artean (19:00).
2017/01/06 - 18:20
Eibarrek Atletico Madril aurkari zaila hartuko du Ipuruan
Madrildarrek azken asteetako norabidea zuzendu behar dute: azken 24 puntuetatik 10 bakarrik irabazi dituzte, eta seigarren dira sailkapenean.
2016/12/11 - 15:00
Aukera gutxi eta golik ez Ipuruako derbian (0-0)
Eibarrek eta Alavesek hutsean amaitu dute Ipuruan jokatutako euskal derbia. Bi taldeek aukeraren bat izan dute, baina az dira baloia ate barruan sartzeko gai izan.
2016/11/25 - 23:41
Jarraiko hirugarren garaipena lortu du Eibarrek Ipuruan (3-1)
Betisek partida kaskarra egin du Ipuruan, Piccinik 16. minutuan izandako kaleratzeak baldintzatuta. Pedro Leon, Sergi Enrich, Ruben Castro eta Kike Garcia izan dira golegileak.
2016/11/24 - 20:49
Eibarrek Ipuruako bigarren garaipena jarraian lortu nahi du
Armaginek ez diote inoiz Betisi irabazi Lehen Mailan. Ivan Ramis deialdian sartu du Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak.
2015/04/30 - 00:59
Sevillak Eibarri irabazi dio Ipuruan (1-3)
Baccaren bi golek eta Reyesen batek garaipena eman diote Sevillari Ipuruan. Eibarren gol bakarra Piovaccarik egin du.
2015/03/16 - 21:16
Ipuruaren babesa duen lemazaina
Gaizka Garitanoren hitzak aintzat dauzkate eta ekintzak laudoriotzat. Garai makurrak igaro arren, inork ez du zalantzik derioztarrarengan. Harmailak partiduoro dute presente. Berezia da harremana.
2015/02/28 - 15:38
Derbi historikoa Ipuruan, Eibar-Athletic
Bi taldeen ibilbidea erabat ezberdina da. Sailkapen nagusian puntu kopuru berdina duten arren, gipuzkoarren jokoak behera egin du, eta zuri-gorriek suspertzea lortu dute.
2015/02/17 - 12:06
Nahi eta ezin Ipuruan (0-1)
Eibarrek porrota jaso du Elxen aurka (0-1), laugarrena jarraian hain zuzen ere. Armaginek arriskua eta gol-aukerak sortu dituzte, baina ez dira Tyton handia gainditzeko gai izan.
2015/02/15 - 17:11
Garitano: 'Ipurua bete behar dugu Lehen Mailan jarraitu nahi badugu'
"Elxen aurkako partida Bartzelonaren edo Real Madrilen aurka jokatutakoak baino garrantzitsuagoa da. Mundu guztiak horrela ikusi behar du hori", esan du armaginen entrenatzaileak.
2015/02/03 - 20:27
Ipuruan Simeoneri abestutakoa Lehiaketa Batzordera eraman dute
Indarkeria era guztiak salatzeko asmoz, Profesionalen Futbol Ligak adi jarraitzen die futbol-zelaietan entzuten diren oihuei.
2015/02/02 - 19:02
Lanak Ipuruan
Eibarko taldea Ipurua futbol-zelaiko berdegunea aldatzen ari da eta bide batez, behar diren hainbat erreforma egin.