Ion Izagirre Insausti
2025/07/09 - 19:57
Evenepoelek eraman du erlojupekoa, Pogacarrek liderraren maillota jantzi, eta Vingegaardek kolpea hartu du
2025eko Frantziako Tourraren 5. etapa erlojupekoa izan da. Remco Evenepoel izan da nagusi, Tadej Pogacarri 16 segundo aterata. Pogacarrek liderraren elastikoa jantzi du. Jonas Vingegaardek saio kaskarra egin du; irabazleak minutu eta 20 segundo atera dizkio, eta, Pogacarrek, minutu eta 5 segundo.
2025/07/09 - 10:40
2025eko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila: Caen–Caen, 33 km, banakako erlojupekoa
Errepide zabal eta lauen arteko ibilbideak hanka sendoenak dituzten txirrindulariei egingo die mesede.
2025/07/08 - 19:50
2025eko Frantziako Tourreko 4. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourreko laugarren etapak amaiera zirraragarria izan du. Tropeltxo txiki batean heldu dira azken metroetara lasterketa irabazteko faborito nagusiak, eta etapako irabazlea haien arteko esprintean erabaki da.
2025/07/08 - 19:46
Pogacarrek irabazi du Rouenen, ikusgarria izan den etapan, eta Van der Poelek maillot horiari eutsi dio
UAE taldeko txirrindulari esloveniarrak profesionaletan lortzen duen ehungarren garaipena eskuratu du, Van der Poel bigarren helmugaratu da, eta Jonas Vingegaard, hirugarren. Tourra irabazteko hautagai nagusiek emozioz betetako amaiera eman diote jardunaldiari.
2025/07/08 - 19:35
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 4. etapako Saint-Hilaireko aldapan
2025eko Frantziako Tourreko laugarren etaparen azken txanpa ikusgarria izan da. Helmugarako 5,5 kilometro falta zirenean Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek maldan gora duten gaitasuna erakutsi dute.
2025/07/07 - 21:50
Lapurtutako 11 bizikletak berreskuratu ditu Izagirre eta Aranbururen Cofidis taldeak
Lapurreta gertatu zen hoteletik gertu aurkitu dituzte bost bizikleta, eta gainerako seiak, aldiz, Belgikako mugatik gertu.
2025/07/07 - 20:16
Bi eroriko, Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroetan
2025eko Frantziako tourreko hirugarren etapako azken hiru kilometroetan bi eroriko izan dira. Horietako batean, Remco Evenepoel joan da lurrera. Azken metroetako erorikoa oso gogorra izan da; Jordi Meeusek hartu du kolpe gogorrena.
2025/07/07 - 20:14
Tim Merlierrek eskuratu du garaipena Dunkerqueko esprintean, Jonathan Milani oso gutxigatik gailenduta
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarrak irabazi du 2025eko Frantziako Tourreko etapa. Erorikoek markatu dute eguna; Jasper Philipsenek izan du nabarmenena, eta aurtengo lehenengo liderrak lasterketa utzi behar izan du. Van der Poelek maillot horiari eutsi dio.
2025/07/07 - 11:19
2025eko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila: Amiens Métropole-Rouen (174,2 km)
Txirrindulariek 3. eta 4. mailako bost mendate igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.
2025/07/06 - 20:03
Van der Poelek irabazi du bigarren etapa, eta horiz jantzi da
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra gainditu du azken esprintean, Philipsen taldekidearen tokia hartu du sailkapen nagusian, eta, ondorioz, maillot horia jantzi du.
2025/07/06 - 18:55
2025eko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila: Valenciennes-Dunkerque (178,3 km)
Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, Mont Cassel, 4. mailakoa, etapako 147,4. kilometroan.
2025/07/06 - 18:18
11 bizikleta lapurtu dizkiote Cofidis taldeari Tourrean
Hoteleko aparkalekuan gertatu da, Lilletik gertu, Frantziako iparraldean, eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre euskaldunen taldeari egin diote lapurreta.
2025/07/06 - 12:28
Ikusi hemen Frantziako Tourreko gaurko etaparen profila: Lauwin-Planque – Boulogne-sur-Mer (209 km)
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/05 - 20:06
Jasper Philipsenek irabazi du Tourreko lehen etapa, esprintean
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindularia lasterketaren buruan kokatu da haizearen eraginez tropela zatitu ostean, eta taldekideen laguntza eta babesa izan ditu Frantziako Tourrean hamargarren garaipena lortzeko.
2025/07/05 - 15:40
Frantziako Tourreko gaurko etapako profila: Lille-Lille (185 km)
Ibilbide guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/03 - 23:39
Frantziako Tourrak lasterketan parte hartuko duten txirrindulari guztiak txalotu ditu, Lillen
Lasterketaren 112. edizioa Lillen hasiko da, larunbatean. Ostegunean, talde bakoitzak proban lehiatzeko hautatu dituen ziklistak aurkeztu dituzte; han izan dira Ion Izagirre eta Alex Aranburu, Vingegaard eta Pogacar faborito nagusiekin batera.
2025/07/03 - 22:49
2025eko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 112. aldiz jokatuko dute, uztailaren 5etik hilaren 27ra bitartean. 2025eko Tourra Lilletik irten eta Parisen amaituko da. 23 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Bi euskal ziklista lehiatuko dira, biak Cofidis taldekoak: Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2025/07/03 - 14:47
2025eko Frantziako Tourra ibilbide gogorrarekin dator
Uztailaren 5ean hasiko da 2025eko Frantziako Tourra, Lillen, eta hilaren 27an amaituko da, Parisen. Ibilbide gogorra izango du 112. edizioak. Etapa guztiak zuzenean ikusteko aukera izango duzu eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2025/07/01 - 21:40
Ion Izagirre: ''Tourrean ihesaldietan sartzen saiatzea da nire helburua''
Uztailaren 5ean hasiko da Tourra, Lillen. Frantziarantz abiatu da Ion Izagirre. EITB Media berarekin egon da, Ormaiztegikoak dituen sentsazioak ezagutzeko.
2025/06/30 - 20:02
Cofidisek iragarri du Jon Izagirre eta Alex Aranburu larunbatean hasiko den Frantziako Tourrean izango direla
Frantziako taldeak bi euskal txirrindulariak hautatu ditu, lasterketako 112. ekitaldirako. Ormaiztegiarrak 36 urte ditu, eta hamabigarrenez arituko da Tourrean, eta Ezkio-Itsasoko ziklistak, 29 urtekoa bera, laugarrenez.