Imanol Alguacil
2022/10/16 - 18:35
Realak bolada ona luzatu du Celtari irabazita (1-2)
Illarramendik eta Zubeldiak sartutako golek garaipena eman diote Realari, Galizian. Txuri-urdinek 7 partida irabazi dituzte jarraian.
2022/10/15 - 15:48
Imanol Alguacil: ''Bihar izugarrizko partida egin behar dugu, lehen minututik azkenera arte''
Imanol Alguacilek prentsaurrekoa eman du Celtaren aurkako partidaren bezperan. Hauk dira Orioko entrenatzailearen hitzak Vigora bidaiatu aurretik.
2022/10/14 - 12:52
Imanol: ''Pozik nago, baina aukerak izan ditugu emaitza biribilagoa lortzeko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Europa Ligako 4. jardunaldian Sheriffen aurka eskuratutako garaipenaren (3-0) analisia egin du.
2022/10/14 - 01:10
Realak berriro irabazi dio Sheriffi (3-0), eta hurrengo faserako txartela ziurtatu du
Sorlothen, Ricoren eta Navarroren golak Imanol Alguacilen taldearen nagusitasun handiagoaren saria izan dira.
2022/10/12 - 22:26
Imanol: ''Partida erraza ez da izango, baina nola edo ahala irabazten saiatuko gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Sheriffen aurka ostegunean Anoetan jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 4. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2022/10/08 - 16:37
Imanol: ''Gure partida egiten badugu gure aukerak izango ditugu''
Realak Vila-realen aurka jokatuko du Santander Ligako zortzigarren jardunaldian. Imanol Alguacil entrenatzaileak taldeak izan duen hasiera ona azpimarratu du, eta haien jokoa eginda gauzak ondo joango direla.
2022/10/06 - 22:44
Realak hirugarren garaipena lortu du Europan Sheriff mendean hartuta (0-2)
Silvaren eta Elustondoren golek garaipena eman diete gipuzkoarrei. Hala, bederatzi punturekin euren multzoko liderrak dira, eta hurrengo faserako txartela bideratu dute.
2022/10/05 - 22:10
Imanol: ''Helburua irabaztea da, ez bihar liderrak izatea, azken partidan baizik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Sheriffen aurka ostegunean jokatuko duen partidaz hitz egin du. Jon Pacheco jokalaria ere norgehiagokaz mintzatu da.
2022/10/02 - 22:46
Reala Gironako eromenean nagusitu da (3-5)
Txuri-urdinek birritan izan dira atzetik markagailuan, baina erreakzionatu dute. Sorloth bi aldiz, Brais, Zubimendi eta Kubo izan dira golegileak Realarentzat Montilivin jokatutako norgehiagoka zirraragarrian.
2022/09/30 - 17:25
Imanol: ''Gironak jokalari onak ditu, baloi jabetza izatea gustatzen zaio, eta aurkari zaila izango da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak igandean Gironaren aurka jokatuko duen partidari buruz hitz egin du. Egutegi gogorrari beldurrik ez diola esan eta Carlos Fernandez jokatzeko prest dagoela jakinarazi du.
2022/09/21 - 22:58
Imanol Alguacilek Orioko futbol zelai berria inauguratu du
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak bere herriko Mendibeltz futbol zelaia inauguratu du. Covid-19 koronabirusaren pandemiarengandik ezin izan dute inaugurazio ekitaldia lehenago egin.
2022/09/18 - 22:29
Realak 3 puntuak lortu ditu etxean, Espanyol 2 eta 1 garaituta
Realak garaipen estua lortu du Espanyolen aurka. Partida berdindua izan da eta lehen zatiko emaitza mantendu da bigarrenean. Braisek eta Sorlothek egin dituzte etxekoen golak.
2022/09/17 - 16:52
Imanol Alguacil: ''Bihar irabazten badugu hasiera bikaina izango da''
Realak Espanyol jasoko du etxean Santander ligako 6. jardunaldian. Hauek dira Alguacilen hitzak partida aurreko prentsaurrekoan. Denboraldiari emandako hasiera ona azpimarratu du oriotarrak.
2022/09/16 - 00:47
Imanol: ''Ondo datorkigu horrelako sustoak jasotzea, nola erantzun jakiteko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Omonoiaren aurkakoa partida "itsusia" izan dela adierazi du, eta defentsiboki badutela zer hobetu. Hala ere, pozik agertu da garaipenagatik.
2022/09/15 - 22:46
Realak garaipena lortu du Omoniaren aurka eta multzoko lider jarri da (2-1)
Guevararen eta Sorlothen bi golek garaipena eman diete gipuzkoarrei, defentsan berdinketa eragin duen akats baten ondoren, partidaren amaieran estutu egin behar izan dutenak hiru puntuak eskuratzeko.
2022/09/14 - 22:09
Imanol: ''Omonoiak entrenatzaile ona du eta talde landua da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Omonoiaren aurka ostegunean Reale Arenan jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 2. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2022/09/11 - 23:46
2 eta 1 galdu du Realak Getaferen aurka
Imanolen mutilek ezin izan dute punturik atera Coliseumean eta esku-hutsik atera dira handik. Sadiqek zelaia lesionatuta utzi behar izan du 35. minutuan.
2022/09/10 - 19:43
Imanol Alguacil: ''Partida serioa egin beharko dugu, gogorra, beraiek oraindik irabazi gabe daude''
Manchesterretik itzultzeko bidaian Getaferen aurkako partida zuen buruan Imanol Alguacilek. Igandean (irailak 11) neurtuko dira madrildarren aurka. Bere kontratuari buruz ere aritu da entrenatzaile oriotarra prentsaurrekoan.
2022/09/09 - 02:49
Imanol: “Partida handia zen, eta partida handi hori irabazi egin dugu”
Ralak garaipena lortu du manchester Uniteden aurrean, Old Trafforden 0-1 irabazita. Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinaren esanetan, disfrutatzeko eta harro egoteko eguna da.
2022/09/08 - 00:48
Imanol: ''Izugarrizko taldea izango dugu aurrean, baina ilusioarekin goaz''
Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegunean Old Trafforden Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida. Imanol Alguacil entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du.