Golfa
2025/06/15 - 14:25
Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan
Barrikakoak 73 kolpe egin zituen larunbatean, eta Sam Burns liderrarekin batera garaipena lortzeko lehian ari direnengandik urruti geratu da.
2025/06/13 - 21:49
Rahm trabatu egin da AEBko Irekiko bigarren jardunaldian, eta parretik gora 4 kolpeko txartelarekin bukatu du
Ostegunean, Barrikakoak parretik behera kolpe bateko txartela (69 kolpe) aurkeztu zuen Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubean jokatzen ari den txapelketaren lehen jardunaldiaren amaieran.
2025/06/13 - 11:52
Jon Rahmek hasiera ona izan du Estatu Batuetako Irekian
Barrikako golf-jokalariak -1eko emaitzarekin itxi du txapelketako lehen jardunaldia.
2025/05/19 - 11:46
Scheffler izan da nagusi PGA Txapelketan, Rahm saririk gabe utzita
Barrikakoa estatubatuarraren pare jarri zen azken errondan, baina azkenean ezin izan zion aurre hartu. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren DeChambeau, Riley eta English.
2025/05/04 - 19:47
Jon Rahmek zazpigarren postua lortu du Hego Koreako LIV Golfean
Bryson DeChambeau estatubatuarrak irabazi du, parretik behera 19 kolpeko txartela aurkeztuta, Rahmek baino 11 kolpe gutxiago.
2025/04/28 - 12:04
Rahmek laugarren amaitu du Mexikoko LIV Golfen, eta Ciganda bederatzigarren izan da Chevron Txapelketan
Joaquin Niemann txiletarra izan zen nagusi Mexikon, guztira 197 kolpe eginda. Chevron Txapelketan, ostera, Mao Saigo japoniarra nagusitu zen, urteko lehen lehia handian.
2025/04/14 - 11:06
Rory McIlroy garaile, Augustako Mastersean; Rahm, hamalaugarren
Hala, golf-jokalari iparirlandarrak lehen aldiz jantzi du jaka berdea, Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Jon Rahm euskal golflaria hamalaugarren geratu da.
2025/04/10 - 19:25
Olazabal, mamuekin dantzan
Jose Maria Olazabal golfistak 59 urte ditu, baina jokatzen jarraitzen du. 'Helmuga' saioan kirolean eta kirolarietan buruak zenbaterainoko garrantzia duen azaldu digu.
2025/04/08 - 13:00
Txema Olazabal golflaria izango da protagonista aste honetako ''Helmuga'' saioan
Txema Olazabal hondarribiarra elkarrizketatuko dute "Helmuga" saioan, igande honetan, 11:30etik aurrera. Kirolari gisa egindako ibilbideari begiratuko diote, besteak beste.
2025/04/03 - 22:50
Olazabal, hasiberria balitzan Augustako Mastersera
Jose Mari Olazabal Augustako Masterseko irabazleetako bat da. Txapelduna denez, urte guztietarako gonbidatuta dago golfaren txapelketa prestigiotsuenera. Euskal golflaraiak EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 10ean hasiko den toreoari buruz.
2025/03/17 - 11:16
Niemann nagusitu da Singapurren; Rahmek bosgarren amaitu du
Joaquin Niemann txiletarrak irabazi du LIV Singapur torneoa, nagusitasunez. Koepka izan da bigarren eta Campbell hirugarren. Jon Rahm euskal golfistak bosgarren postuan amaitu du.
2025/03/09 - 18:53
Jon Rahmek seigarren egin du LIV Hong Kong txapelketan
Barrikakoak gaizki hasi zuen txapelketa, lehen jardunaldia 29. postuan amaituta, baina bigarrena 7. amaitu zuen eta 6. sailkatu da azkenean.
2025/02/09 - 00:03
Rahm garaipenetik bi kolpera geratu da eta Meronk poloniarra nagusitu da Riaden
Golf jokalari bizkaitarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan du, Sebastian Muñoz kolonbiarrarekin berdinduta, txapelketa 201 kolperekin amaitu ondoren.
2024/12/29 - 18:33
III. Hickory Txapelketa Irekia, Zarautzen
Urte amaieran, egutegiak ehun bat urte egiten du atzera Zarauzko golf klubean. Golf jokalariak duela mende bat erabiltzen ziren moduko arropak jantzita eta orduko makilak erabiliz lehiatzen dira Hickory Txapelketan. Geroz eta amateur eta profesional gehiago animatzen dira bertan parte hartzera.
2024/12/01 - 19:22
Carlota Cigandak bere bigarren Espainiako Irekia irabazi du
Nafarroako golf-jokalariak 71 kolperekin (-1) bukatu du laugarren jardunaldia, eta 270 kolperekin (-18) eskuratu du Espainiako Irekia Malagan, Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta aterata (-17).
2024/11/26 - 21:56
Borja Martin, bigarrenez Euskadiko txapelduna, golfean
Borja Martin donostiarrak golfeko Euskadiko Txapelketa irabazi du bigarren aldiz Neguriko (Getxo) Galea zelaian. Joseba Torres txapelketako bigarren postuan sailkatu da.
2024/11/26 - 19:45
Adrian Otaeguik Arabiar Emirerri Batuak ordezkatuko ditu, jokalari profesional gisa
Golf jokalari donostiarra abenduaren 5etik 8ra bitartean Hegoafrikan jokatuko duten Nedbank Challenge txapelketan lehiatuko da aurrenekoz Arabiar Emirerri Batuetako kirolari moduan.
2024/10/20 - 20:09
Rahmek seigarren amaitu du Andaluziako Mastersa, eta Guerrier nagusitu da
Frantziarra Jorge Campillo espainiarrari gailendu zaio berdinketa hausteko bederatzi zuloko erronda zirraragarria irabazita.
2024/10/17 - 20:19
Jon Rahm, parraren azpitik bi eginda, ''oso pozik'' dago, Andaluziako Masterseko lehen jardunaldia amaituta
Barrikarrak zortzi kolpera du Julien Guerrier frantziarra; azken hori, -10 lortuta, aurreneko postuan dabil. Rahmek nabarmendu du gero eta hobeto aritu dela txapelketako lehenengo egunean zehar.
2024/10/07 - 11:08
Hattonek hirugarren aldiz irabazi du Alfred Dunhill torneoa; Rahmek zazpigarren amaitu du
Golfista ingelesak 264 kolpe eginda amaitu du Eskozian jokatutako txapelketa. Jon Rahm euskal golflariak zazpigarren postuan bukatu du, Tom Vaillantekin eta Li Haotongekin berdinduta.