Golfa
2023/05/22 - 01:29
Cigandak bere bederatzigarren titulua lortu du Floridako Aramco Series txapelketa irabazita
Golflari iruindarrak guztira 214 kolperekin (2 parraren azpitik) irabazi du txapelketa, 3 jardunaldietan 72 (parra), 69 (-3) eta 73 (+1) kolpeko txartelak aurkeztuta.
2023/05/21 - 00:45
Rahm +6rekin iritsiko da PGA Txapelketako azken egunera, larunbat honetan 72ko txartela (+2) sinatu ondoren
Egun txarra bizi izan du berriro euripean, sei bogeyk zapuztutako lau birdierekin. Scottie Scheffler estatubatuarra da txapelketako liderra, -5eko txartelarekin.
2023/05/20 - 13:02
Jon Rahmek PGAko Txapelketan moztuta ez geratzea lortu du, bigarren jardunaldi ona eginda
Barrikakoak maila ona eskaini du bigarren jardunaldian, 68 kolpeko txartelarekin bukatuta, eta lehian jarraituko du asteburuan. Rahm sailkapen nagusiko lehen hiru postuetan berdinduta dauden jokalariekiko 9 kolpera dago.
2023/05/19 - 00:38
Jon Rahmek hasiera txarra izan du Oak Hillen, 76 kolpe (+6) behar izan baititu
Adrian Otaegui donostiarra ere gaizki hasi da txapelketan, bost bogey eginda 75 kolpeko (+5) txartela aurkeztu baitu.
2023/05/01 - 02:33
Jon Rahm bigarren geratu da Tony Finauk irabazi duen Mexikoko Irekian
Finauk 260 kolperekin bukatu du, Rahmekiko hiru kolpeko aldearekin, zeinak ez duen lortu 2022an irabazitako titulua berrestea.
2023/04/24 - 14:53
Carlota Cigandak hamabigarren amaitu du Chevron txapelketan, denboraldiko lehen "handia"
Nafarrak garailearengandik bost kolpera amaitu du. Lilia Vu iparramerikarrak (-10) zulo bat gehiago jokatu behar izan du Angel Yinen aurka berdinketa hausteko.
2023/04/18 - 17:48
Rahmek eta Putellasek Espainiako Kirol Sari Nazionalak jaso dituzte, 2021eko kirolaririk onenak izateagatik
Barrikako golf jokalariak Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen 2021ean, eta munduko sailkapeneko lehen postuan jarri zen, aurreneko aldiz. Rahmek ezin izan du ekitaldian izan, eta haren amak jaso du golardoa.
2023/04/13 - 23:25
Adrian Otaegui: ''Orain, entrenatzeko etenaldi txikia dut; maiatzetik aurrera, txapelketa onak daude''
Golf jokalari donostiarra Izkin izan da, Espainiako PGAko Binakako Txapelketan. EITBk harekin hitz egin du, eta hemendik gutxira izango dituen erronkak zehaztu dizkigu. Jon Rahm ere izan du hizpide.
2023/04/10 - 18:09
Barrikako herritarrak, pozarren Jon Rahmek Augustan lortutako garaipenarekin
Euskal golf jokalariak balentria egin du igande gauean, eta biharamunean, EITB Barrikan izan da, Rahmen jaioterrian. Bertako bizilagunak oso harro azaldu dira; beseak beste, Itziar Unibaso Kultura zinegotzia.
2023/04/10 - 18:01
Eduardo Celles, Jon Rahmen entrenatzailea: ''Jon egiten ari dena gogoangarria da''
Augustako Masterseko txapeldun berriak 13 urte zituela, Eduardo Cellesek entrenatu zuen: "Jon", dio Cellesek, "gaztea da, eta ibilbide luzea du oraindik".
2023/04/10 - 16:05
Kirolaren eta gizarteko hainbat erakundek eta pertsona ospetsuk Rahm zoriondu dute, Augustako garaipenagatik
Zenbait klubek, kirolarik, kirolari ohik eta ordezkari instituzionalek zorion mezua helarazi diote euskal golf jokalariari, azken horrek Augustako Mastersa irabazi ostean.
2023/04/10 - 14:11
Jon Rahmek Augustako Mastersa irabazi du
Euskal golf jokalariak erdietsi du, astelehen goizaldean, bere ibilbideko bigarren txapelketa handia. Irudi hauetan, ikusgai dago nola lortu eta ospatu duen.
2023/04/10 - 12:55
Jon Rahm, berriro ere munduko sailkapenaren lehen postuan, Augustako Mastersa irabazita
Augustan lortutako garaipenaz, Scottie Scheffler estatubatuarraren eta Rory McIlroy iparrirlandarraren aurretik jarri da, mundu mailako sailkapenean. Augustako Mastersa eta Estatu Batuetako Irekia irabazi dituen Europako lehen golf jokalaria da.
2023/04/10 - 11:32
Jon Rahmek zehaztu du noiz sentitu zuen Augustako garaipena berea zela: ''18. zuloan, hirugarren kolpean''
Augustako Masterseko irabazlearen txaketa berdea jantzita, Barrikako golf jokalariak adierazi du zein unetan ikusi zuen garaipena eskuan zuela.
2023/04/10 - 10:42
Jon Rahm, Augustako Masterseko txapelduna
Barrikako golflariak Brooks Koepka eta Phil Mickelson gainditu ditu, bigarren postuan berdinduta geratu direnak, jaka berdea eta bere bigarren Majorra lortzeko.
2023/04/09 - 21:14
Rahm, Koepka liderrarekiko bi kolpera Augustako Masterseko hirugarren jardunaldia amaituta
Jon Rahm euskal golf jokalariak ezin izan du murriztu Brooks Koepkarekiko bi kolpeko desabantaila apirilaren 8an atzeratutako eta hilaren 9an berrabiarazitako hirugarren jardunaldian.
2023/04/09 - 00:33
Euriak igandera atzeratu du Augustako Masterseko hirugarren jardunaldia
Eguna goizeko lehen orduan ireki da bigarren txandaren itxierarekin, non Rahmek hiru kolpe parraren azpitik lortu duen Koepkarengandik bi puntura jartzeko.
2023/04/08 - 01:46
Eguraldi txarrak lehiaketa eten du Augustako Mastersean
Eguraldi txarra espero zen ostiral honetan, eta, goizean egoera onean egon ondoren, haizea eta hodei ilunak agertu dira. Ondorioz, atzeratu egin behar izan da lehiaketa.
2023/04/07 - 13:47
Rahm lider jarri da Augustan, Hovland eta Koepkarekin batera, lehen jardunaldi aparta jokatuta
Barrikakoak, parraz azpitik 7 kolpeko emaitzarekin amaitu zuen estreinako eguna, lehen zuloan egindako 'bogey' bikoitzari buelta emanda.
2023/03/25 - 12:04
Rahmek agur esan dio Match Play txapelketari Horschelen aurka galdu ostean
Jon Rahmek porrota jaso du Billy Horschelen kontra jokatutako 2. multzoko 3. jardunaldiko partidan eta txapelketatik at geratu da. Bizkaitarrak galdu egin zuen Fowlerren aurka lehen jardunaldian, Mitchelli irabazi zion bigarrenean eta galtzaile izan da Horschelen kontra hirugarrenean.