Golak
2025/02/11 - 00:42
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 23. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hirugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/09 - 22:28
Athleticek Betis jipoitu du (0-4)
Athleticek 0-4ko emaitzarekin irabazi du Betisen etxean, F Ligako 18. jardunaldian. Zuri-gorriak erraz nagusitu dira Azkona, Pinedo eta Torreren golekin. Robertsek sartu du azken gola, bere atean.
2025/02/09 - 21:34
Realak beste garaipen bat lortu du Ligan Espanyol menderatuta (2-1)
Beckerrek aurretik jarri ditu txuri-urdinak partida hasi eta berehala, baina Puadok berdinketa jarri du penaltiz. Braisek sartu du garaipenaren gola, azken minutuetan.
2025/02/08 - 22:11
Realak bost minutuan galdu du ondo bideratuta zuen partida (1-2)
Realak ondo hasi du Deportivoren aurkako partida, eta 25. minutuan Elene Guridik gola sartu du. Bigarren zatian, baina, Letek txartel gorria ikusi du, eta horrek neurketa baldintzatu du. Txuri-urdinak bat gutxiagorekin aritu dira, eta, azkenean, Galiziako taldeak emaitza irauli du.
2025/02/08 - 19:20
Sanceten hat-trick batek laugarren postuan sendotu du Athletic (3-0)
Zuri-gorriek 3-0 irabazi diote Gironari, nagusi izan diren partidan, eta bi debut izan dituzte: Maroan Sannadi eta Endika Bujan.
2025/02/08 - 15:54
Eibar, nahi eta ezin Ipuruan (1-2)
Eibarrek 1-2 galdu du Madril CFF taldearen aurka gaur Ipuruan jokatu duen F Ligako partida. Yerai Martinen taldea ondo ari da kanpoan, baina etxean irabaztea asko kostatzen ari zaio. Armaginak bigarren jardunalditik ez dira gai izan Ipuruan irabazteko.
2025/02/07 - 00:20
Reala-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-0)
Realak 2-0 gainditu du Osasuna Errege Kopako final-laurdenetan, Barrenetxearen eta Brais Mendezen golei esker.
2025/02/05 - 10:52
Atletico Madril Kopako finalerdietarako sailkatu da, Getaferi 5-0 irabazita
Atletico jaun eta jabe izan da Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa honetan. Giuliano Simone (2), Samuel Lino, Angel Correa eta Alexander Sorloth izan dira partidako golegileak.
2025/02/04 - 22:42
Realak ezin izan du Real Madrilen aurka, Zubietan (1-4)
Lucia Pardok sartu du, 71. minutuan, Realaren gola; aurretik, Signe Bruunek Real Madrilen lehen bi golak egin ditu aurreneko zatian, Andreia Jacintok bere atean sartu du 0-3koa, eta, 84. minutuan, Alba Redondok 1-4koa erdietsi du.
2025/02/04 - 02:05
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 25. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita bosgarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/04 - 02:04
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 22. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita bigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/03 - 00:10
Paredesek eta Sancetek garaipen zaporeko puntua lortu dute Betisen aurka (2-2)
Betis bi aldiz jarri da aurretik, Iscoren eta Perrauden golekin, baina 'lehoiek' Paredesen eta Sanceten golekin indargabetu dituzte.
2025/02/02 - 21:49
Budimirrek amaiera eman dio Osasunaren bolada txarrari, eta agerian utzi du Realaren defentsa (2-1)
Ante Budimirrek sartu ditu Osasunaren bi golak. Lehendabizikoan, Alex Remirok gehiago egin ahal izan du, eta bigarrenean, aurrelari kroaziarrak bakar-bakarrik egin du errematea. Realaren gola Oskarssonek sartu du, luzapenean.
2025/02/02 - 20:24
Eibarrek galdu egin du etxean, Deportivoren aurka (0-1)
Navarro izan da partidako golegilea, lehen zatiko 30. minutuan. Armaginek berdinketa lortzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute bisitarien atea zulatzea lortu.
2025/02/02 - 16:08
Eibarrek irabazi du derbia, Lezaman murrua jarrita (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Athletici, Lezaman jokatu duten F Ligako euskal derbian. Elba kapitainak sartu du armaginen gola, hirugarren minutuan. Zuri-gorriak izan dira nagusi zelaian, baina Eibarrek sekulako lana egin du defentsan, eta Athletici ezinezkoa izan zaio emaitza iraultzea.
2025/02/02 - 15:24
Eibarren garaipena, Athleticen ezintasuna (0-1)
Partida hasi eta berehala aurreratu da Eibar, Elbak sartutako golari esker. Athletic azkeneraino saiatu da, gutxienez, berdinketa lortzen, baina ez da gai izan arrisku nahikorik sortzeko. Armaginak, berriz, oso sendo aritu dira defentsan, hasieratik bukaerara.
2025/02/01 - 16:16
Hirugarren postuari eusteko garaipena lortu du Realak Madrilen (0-2)
Realak bolada onari eusten dio F Ligan, 0-2 garaitu baitu Madril CFF, etxetik kanpo. Nerea Eizagirrek eta Lucia Pardok sartu dituzte txuri-urdinen golak.
2025/01/30 - 00:50
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 19. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hemeretzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/01/28 - 01:08
Alavesek berdinketarekin konformatu behar izan du, lehen zatian ondo bideratuta zirudien neurketan (1-1)
Kike Garcia, penaltiz, eta Pablo Duran, bigarren zatian, izan dira golegileak aukera argi gutxiko partidan.
2025/01/28 - 00:21
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 21. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita batgarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.