Euskal Selekzioa
Joxe Mari Mitxelena, KAAren erabakiaz: "Pozik gaude, eta orain errespetua eskatzen dugu"
Joxe Mari Mitxelena Euskadiko Pilota Federazioaren presidenteak prentsaurrekoa eman du, KAAk Espainiako Federazioak pilotako euskal selekzioaren ofizialtasunaren aurka jarritako helegitea ebazteari uko egin ostean. "Pozik" daudela azpimarratu du, eta aurrerantzean "errespetua" eskatu du.
Joxemari Mitxelena, Euskadiko pilota Federazioko presidentea: “Espero dut amesgaiztoa, behingoz, hemen bukatzea”
“Azkenean, Espainia bakarrik geratu da”, nabarmendu du Euskadiko pilota Federazioko presidenteak. TASek ez du ebatzi Espainiako Federazioak aurkeztutako helegiteaz, uste baitu ez duelako horretarako eskumenik, eta, beraz, euskal selekzioak ofiziala izaten jarraituko du.
TASek uko egin dio Espainiako Federazioak pilotako euskal selekzioaren ofizialtasunaren aurka jarritako helegitea ebazteari
Kirolaren Arbitraje Auzitegiak argitaratutako laudoaren arabera, horrek ez du eskumenik “akordio asanbleario baten inpugnazio bati buruzko erabakia hartzeko”.
Gaminde, Arrizabalaga eta Lizeagak urrezko domina irabazi dute Nazioen Ligan
Euskal Selekzioak hiru urre batu ditu Nazioen Ligako azken jardunaldian. Enara Gaminde nagusitu da banakako finalean, eta gero gauza bera egin du Olatz Arrizabalagarekin batera jokatu duen binakako finalean. Eñaut Lizeagak urrea lortu du banakako finalean.
Imanol Ibañez palistak Akilesen tendoia hautsi zuen Nazioen Ligako finalean
Frantziaren aurkako finalaren lehen jokoan palista bilbotarrak orpazurdan min hartu zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Bizkaia pilotalekutik. Denbora beharko du sendatzeko.
Espainiak irabazi du Nazioen Liga eta Euskal Selekzioak bi urre lortu ditu
Euskal Selekzioak zortzi final jokatu ahal izan ditu zazpi egunez frontoiak bete dituen Nazioen Ligan. Hala ere, erdietan bakarrik atera ahal izan da garaile, bi urre eskuratuz. Espainia izan da garailea, hiru urrerekin.
Espainia gailendu da Nazioen Ligako binakako eta larruzko paletako finaletan
Euskal Selekzioak bi setetan (10-8 eta 10-2) galdu du Espainiaren aurka jokatu duen Nazioen Ligako eskuz binakako finala, Bizkaian Frontoian. Larruzko paletako finalean ere Espainia nagusitu da, Frantziari hiru setetan irabazita (15-6, 11-15 eta 9-10).
Euskadik urrezko domina irabazi du gizonezkoen zesta-puntan, eta zilarrezkoa emakumezkoetan eta pala motzean
Zesta puntan, gizonezkoen finalean, Euskadik 2-0 menderatu du Frantzia; emakumezkoetan, ordea, Espainia gailendu da, Euskadiren aurka, 2-0. Pala motzean, Frantziak lortu du garaipena finalean, hiru jokotan, Euskadiren kontra.
Nazioen Ligako jardunaldian Euskadik jokatu dituen zazpi partidetatik sei irabazi ditu
Emakumezkoen zesta-puntan Elaia Gojenolak bi jokotan hartu du mendean Tania Mayorga mexikarra. Pilotan, eskuz banaka emakumezkoetan Euskadik 2-0 hartu du mendean, kasu honetan ere Mexiko. Gizonezkoetan banaka zein binaka Euskadi garaile izan da.
Frantziak larruzko paletan irabazi dio Euskal Selekzioari
Frantziako bikoteak bi setetan irabazi dio euskal ligari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian.