Euskal Derbia
2023/12/12 - 20:25
Alaves-Betis, urtarrilaren 6an; Eibar-Athletic, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, 7an
Mendizorrotzako partida 20:00etan hasiko da; biharamunean, Ipuruako derbia 19:00etarako dago aurreikusita, Malaga-Reala partida 21:00etan jokatuko dute, Castello-Osasuna, 16:00etan, eta Amorebieta-Celta, 12:00etan.
2023/12/12 - 19:10
Valverde, Eibar-Athletic kanporaketaz: ''Zaila da, haiek talde ona direlako''
Errege Kopako final hamaseirenetan, Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago arituko dira, Ipuruan; Ernesto Valverde talde zuri-gorriaren entrenatzaileak kanporaketa horren gaineko bere iritzia eman du.
2023/12/12 - 15:30
Eibar-Athletic, Alaves-Betis, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, Kopako final-hamaseirenetan
Zozketaren ondorioz, armaginen eta zuri-gorrien arteko derbia jokatuko da, urtarrilaren 6tik 7ra jokatuko den kanporaketan.
2023/12/03 - 15:09
Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena Lointek Gernikaren aurkako derbian, luzapenean nagusituta (64-66)
Arabako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa 64-66ko emaitzarekin Malosten jokatutako Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbian. Partida luzapenean erabaki da.
2023/12/03 - 11:34
Oroz: ''Reala oso talde ona da, puntua ontzat eman dezakegu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak talde gorritxoak Realaren kontra erdietsitako berdinketari (1-1) buruz hitz egin du EITB Mediarekin Sadarren jokatutako euskal derbia amaituta.
2023/12/03 - 01:16
Igor Zubeldia: ''Partida hasieratik aldapan gora jarri zaigu''
Osasunak eta Realak bana egin dute EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partidan.
2023/12/03 - 00:39
Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian
Moi Gomezek aurretik jarri ditu gorritxoak partidako 2. minutuan, eta Umar Sadiqek berdinketa lortu du 41.ean, gol ikusgarria sartuta.
2023/12/02 - 16:45
Osasunako eta Realeko zaleak, elkarrekin giro onean
Gorritxoek eta txuri-urdinek euskal derbia jokatuko dute Sadarren, 21:00etan. Bi taldeetako zaleak Iruñeko kaleak koloreztatzen hasi dira goizetik. EITB Mediak jarraitzaileen iritziak jaso ditu.
2023/12/02 - 15:00
Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Igandean, abenduaren 3an, jokatuko da Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia, Malosten. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.
2023/12/01 - 18:12
Osasuna eta Reala, garaipenaren bila euskal derbian
Gorritxoek Donostiako taldea izango dute aurkari abenduaren 2an, 21:00etan, Sadarren. Nafarroako taldeak lau partida segidan daramatza irabazi gabe, eta Realak azken jardunaldietako bolada onari eutsi gura dio.
2023/12/01 - 14:59
Imanol: ''Gure maila onena eman beharko dugu Osasunari irabazteko''
Imanol Alguacil Realko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du.
2023/12/01 - 14:52
Arrasate: ''Eraginkorragoak izan behar gara aurkaria baino gehiago garen momentuetan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gorritxoen eta txuri-urdinen arteko neurketa Sadarren jokatuko da, abenduaren 1ean, 21:00etan.
2023/11/25 - 21:57
IDK Euskotren, garaile Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbian (58-71)
Gipuzkoako taldea nagusitu da Emakumezkoen Endesa Ligako 9. jardunaldiko euskal derbian. Lehen laurdenean etxekoak nagusitu diren arren, IDK Euskotrenek buelta eman dio markagailuari, eta garaipena eskuratu du.
2023/11/25 - 21:49
IDK Euskotrenek 58 eta 71 hartu du mendean Kutxabank Araski Endesa Ligako euskal derbian
Donostiako taldea nagusitu da Gasteizkoaren kontra (58-71) Mendizorrotzan jokatutako Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan.
2023/11/15 - 17:41
Alavesek eta Osasunak berdindu egin dute, 2-2, Mendizorrotzan jokatutako lagunartekoan
Asteburuan EA Sports Ligako jardunaldirik ez dagoenez, Gasteizko eta Iruñeko taldeek lagunarteko norgehiagoka jokatu dute, asteazken goizean, Arabako hiriburuan. Herrandok, bere atean, eta Karrikaburuk sartu dituzte Alavesen golak, eta Barjak eta Raulek egin dituzte Osasunarenak.
2023/11/11 - 18:48
Bera Berak, Karsten jokalariaren bajarekin, emaitza ona lortu nahi du Norvegian, Europan jarraitzeko
Imanol Alvarezen taldeak norvegiarrak gainditu behar ditu joan-etorriko kanporaketa honetan, 2024ko urtarrilean jokatuko den multzoen fasean sartu ahal izateko.
2023/11/05 - 10:52
Garaipena Realarentzat, eta porrota Athleticentzat eta Eibarrentzat, zazpigarren jardunaldian
Realak garaipena lortu du Vila-realen aurka (1-0); Bizkaiko taldeak, berriz, punturik lortu gabe jarraitzen du Lezamatik urrun, 1-0 galdu baitu Betisen aurka; eta talde armaginak Real Madrili hortzak erakutsi dizkio, baina O-1 galdu du.
2023/10/28 - 11:37
Bidasoa Irun garaile Anaitasunaren aurkako euskal derbian (20-24)
Irungo taldeak mendean hartu du Helvetia Anaitasuna 20-24ko emaitzarekin Asobal Ligako 8. jardunaldiko partidan.
2023/10/23 - 11:37
Athleticek mendean hartu du Reala (2-1) F Ligako euskal derbian
Zuri-gorriek 2-1 garaitu dute talde txuri-urdina, Lezaman jokatutako F Ligako 6. jardunaldiko partidan. Realak sartu du neurketako lehen gola, baina Athleticek emaitza irauli du.
2023/10/22 - 17:12
Athletic-Reala euskal derbiko laburpena eta gol guztiak (2-1)
Athleticek mendean hartu du Reala F Ligako 6. jardunaldiko euskal derbian. Zuri-gorriak 2-1eko emaitzarekin nagusitu dira.