Euskal Derbia
2023/12/03 - 00:39
Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian
Moi Gomezek aurretik jarri ditu gorritxoak partidako 2. minutuan, eta Umar Sadiqek berdinketa lortu du 41.ean, gol ikusgarria sartuta.
2023/12/02 - 16:45
Osasunako eta Realeko zaleak, elkarrekin giro onean
Gorritxoek eta txuri-urdinek euskal derbia jokatuko dute Sadarren, 21:00etan. Bi taldeetako zaleak Iruñeko kaleak koloreztatzen hasi dira goizetik. EITB Mediak jarraitzaileen iritziak jaso ditu.
2023/12/02 - 15:00
Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Igandean, abenduaren 3an, jokatuko da Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia, Malosten. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.
2023/12/01 - 18:12
Osasuna eta Reala, garaipenaren bila euskal derbian
Gorritxoek Donostiako taldea izango dute aurkari abenduaren 2an, 21:00etan, Sadarren. Nafarroako taldeak lau partida segidan daramatza irabazi gabe, eta Realak azken jardunaldietako bolada onari eutsi gura dio.
2023/12/01 - 14:59
Imanol: ''Gure maila onena eman beharko dugu Osasunari irabazteko''
Imanol Alguacil Realko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du.
2023/12/01 - 14:52
Arrasate: ''Eraginkorragoak izan behar gara aurkaria baino gehiago garen momentuetan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gorritxoen eta txuri-urdinen arteko neurketa Sadarren jokatuko da, abenduaren 1ean, 21:00etan.
2023/11/25 - 21:57
IDK Euskotren, garaile Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbian (58-71)
Gipuzkoako taldea nagusitu da Emakumezkoen Endesa Ligako 9. jardunaldiko euskal derbian. Lehen laurdenean etxekoak nagusitu diren arren, IDK Euskotrenek buelta eman dio markagailuari, eta garaipena eskuratu du.
2023/11/25 - 21:49
IDK Euskotrenek 58 eta 71 hartu du mendean Kutxabank Araski Endesa Ligako euskal derbian
Donostiako taldea nagusitu da Gasteizkoaren kontra (58-71) Mendizorrotzan jokatutako Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan.
2023/11/15 - 17:41
Alavesek eta Osasunak berdindu egin dute, 2-2, Mendizorrotzan jokatutako lagunartekoan
Asteburuan EA Sports Ligako jardunaldirik ez dagoenez, Gasteizko eta Iruñeko taldeek lagunarteko norgehiagoka jokatu dute, asteazken goizean, Arabako hiriburuan. Herrandok, bere atean, eta Karrikaburuk sartu dituzte Alavesen golak, eta Barjak eta Raulek egin dituzte Osasunarenak.
2023/11/11 - 18:48
Bera Berak, Karsten jokalariaren bajarekin, emaitza ona lortu nahi du Norvegian, Europan jarraitzeko
Imanol Alvarezen taldeak norvegiarrak gainditu behar ditu joan-etorriko kanporaketa honetan, 2024ko urtarrilean jokatuko den multzoen fasean sartu ahal izateko.
2023/11/05 - 10:52
Garaipena Realarentzat, eta porrota Athleticentzat eta Eibarrentzat, zazpigarren jardunaldian
Realak garaipena lortu du Vila-realen aurka (1-0); Bizkaiko taldeak, berriz, punturik lortu gabe jarraitzen du Lezamatik urrun, 1-0 galdu baitu Betisen aurka; eta talde armaginak Real Madrili hortzak erakutsi dizkio, baina O-1 galdu du.
2023/10/28 - 11:37
Bidasoa Irun garaile Anaitasunaren aurkako euskal derbian (20-24)
Irungo taldeak mendean hartu du Helvetia Anaitasuna 20-24ko emaitzarekin Asobal Ligako 8. jardunaldiko partidan.
2023/10/23 - 11:37
Athleticek mendean hartu du Reala (2-1) F Ligako euskal derbian
Zuri-gorriek 2-1 garaitu dute talde txuri-urdina, Lezaman jokatutako F Ligako 6. jardunaldiko partidan. Realak sartu du neurketako lehen gola, baina Athleticek emaitza irauli du.
2023/10/22 - 17:12
Athletic-Reala euskal derbiko laburpena eta gol guztiak (2-1)
Athleticek mendean hartu du Reala F Ligako 6. jardunaldiko euskal derbian. Zuri-gorriak 2-1eko emaitzarekin nagusitu dira.
2023/10/22 - 16:45
Nerea Eizagirre: ''Gakoa Athleticek berehala berdindu duela izan da''
Athleticek mendean hartu du Reala (2-1) F Ligako euskal derbian. "Aurretik jarri gara markagailuan lehengo zatian, baina gakoa Athleticek berehala berdindu duela izan da", esan du Realeko kapitainak. "Bigarren zatian, berriz, gure akatsengatik iritsi da beraien bigarren gola", gaineratu du.
2023/10/22 - 16:27
Mariasun Quiñones: ''Gaur erakutsi dugun maila eredugarria da''
Athleticek garaipena bereganatu du Realaren aurka (2-1), Lezaman jokatutako euskal derbian. "Erakutsi dugun maila eredugarria da, eta horrekin gelditu behar gara hurrengo partidarako. Izan ere, markagailua iraultzeko indarra eta kemena izan dugu", esan du Athleticeko atezainak.
2023/10/21 - 21:34
Bera Bera nagusitu da Beti-Onaken kontrako euskal derbian (36-22)
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Nafarroakoa, Guerreras Iberdrola Ligako 7. jardunaldiko partidan.
2023/10/21 - 12:37
Athletic-Reala derbia, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en zuzenean
Bi euskal taldeen arteko neurketa igande eguerdian izango da, 12:00etan, Lezaman, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en. Aurretik, Eibarrek Vila-real izango du aurkari larunbatean.
2023/10/19 - 20:46
Paula Garcia: ''Bera Beraren aurkakoa partida gogorra baina polita izango da''
Paula Garcia Beti-Onak taldeko jokalaria asteburuan Bera Beraren aurka Donostian jokatuko duten partidaz aritu da. Partida gogorra aurreikusten du, baina borrokatzera aterako direla adierazi du.
2023/10/19 - 18:25
Arroyo: ''Lezaman irabazteko erronka dugu''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak urriaren 22an, igandea, Athleticen aurka F Ligako 6. jardunaldian jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Derbia une onean datorrela dio, eta Lezaman irabazteko "erronka" dutela.