Euskal Derbia
2024/01/31 - 18:07
Arene Altonaga: ''Derbiak beti dira politak, eta ilusio gehiagorekin hartzen dituzu''
Eibarrek eta Realak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, F Ligako 16. jardunaldiari dagokion euskal derbian. Arene Altonaga armaginen kapitainak espero du neurketa polita izatea. Partida igandean jokatuko da, 12:00etan, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da.
2024/01/28 - 15:01
Araskik garaipena bereganatu du Gernikaren aurkako euskal derbian (75-72)
Gasteizko taldeak 75-72ko emaitzarekin irabazi dio Gernika-Lumokoari Mendizorrotzan jokatutako Endesa Ligako 19. jardunaldiko partida. Derbi parekatua izan da, eta azken segundoetan erabaki da Araskiren alde.
2024/01/25 - 22:07
Realaren eta Athleticen arteko balizko derbia, finalean edo finalerdietan nahiago?
Reala, zein, Athletic Errege Kopako finalerdietara sailkatu dira jada. Zer nahiago ote dute donostiarrek eta bilbotarrek? Final edo finalaurreko hipotetiko batzuetan tupust egitea?
2024/01/19 - 21:14
Reala-Osasuna EA Sports Ligako derbia otsailaren 10ean jokatuko da Reale Arenan, 16:15ean
Alaves-Vila-real neurketa egun berean jokatuko da, larunbatean, 14:00etan. Athleticek, ordea, Almerian jokatuko du astelehenean, otsailaren 12an, 21:00etan.
2024/01/18 - 10:40
Realak Osasuna kanporatu du, eta final-laurdenetara sailkatu da (0-2)
Oyarzabalek, penalti puntutik, eta Merinok, 11 metroetatik egindako beste jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatuta, bigarren zatian lortutako golek sailkapena eman die txuri-urdinei.
2024/01/15 - 19:54
Valverde: ''Aterako dugun taldea lehiakorra izango da, Alavesena izango den bezala''
Athleticeko entrenatzaileak astearte honetan Errege Kopako final-zortzirenetan Alavesen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. (Jatorrizko adierazpenak, gazteleraz).
2024/01/15 - 17:37
Armando Ribeiro: ''Zelaia bera erabakigarria izan daiteke emaitzan''
Bihar Athleticek Alavesen aurka San Mamesen jokatuko duen derbia aitzakiatzat hartuta, Armando Ribeirorekin hitz egin dugu. Atezain zuri-gorri ohia da, eta orain bigarren taldeko atezainen entrenatzailea. Alavesen atezain aritu zen ere, kopan bi klubek azkenekoz indarrak neurtu zituztenean gainera.
2024/01/14 - 16:29
IDK Euskotren, nagusi Kutxabank Araskiren kontrako euskal derbian (73-47)
IDK Euskotrenek mendean hartu du Kutxabank, 73-47ko emaitzarekin, Endesa Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian.
2024/01/14 - 14:51
IDK Euskotrenek garaipena bereganatu du Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbian (73-47)
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Arabakoa, 73-47ko emaitzarekin, Endesa Ligako 17. jardunaldiko partidan. Lehen laurden parekatua jokatu ostean, IDK Euskotren nagusitu da.
2024/01/13 - 22:31
Oyarzabal: ''Partiduaren lehenengo zatian ez dugu lan ona egin, ez gara gu geu izan''
Mikel Oyarzabal Real Sociedadeko aurrelari eta kapitainak Athletic Cluben kontrako partiduaren balorazioa egin du. Aitortu du partidu zaila izan dela, eta deitoratu gola horren "berandu" heldu izana.
2024/01/13 - 22:28
Sancet: ''Partidu oso zaila izan da biontzat, eta guk aukerak hobeto aprobetxatu ditugu''
Oihan Sancet Athletic Clubeko erdilariak Realaren kontrako garaipena aztertu eta lortutako hiru puntuak nabarmendu ditu.
2024/01/13 - 21:31
Athleticek irabazi du Realaren aurkako euskal derbia San Mamesen (2-1)
Berenguerren bi golek eman diote garaipena Bilboko taldeari, eta, horrela, errebantxa hartu dute denboraldiko lehen neurketan porrota jaso ostean.
2024/01/13 - 16:02
Athleticeko eta Realeko zaleen pronostikoa derbiari begira
Europar kutsua duen lehia izango da gaurko partida. Derbietan beti egon ohi dira 3 puntu baino gehiago jokoan, baina gaurkoa sailkapenari begira ere izango da garrantzitsua. Athleticeko eta Realeko zaleen pronostikoak jaso ditugu bideo honetan.
2024/01/12 - 22:05
Zer pentsatzen dute Lopez Ufartek, Gorrizek eta Diegok biharko Athletic-Real derbiaz?
Realeko jokalari historikoek biharko partida festa izango dela uste dute, bi taldeak baloratu dituzte eta pronostikoak egin dituzte.
2024/01/12 - 15:29
Imanol: ''Derbia beti izan da beroa, niretzat eta gure zaleentzat partida garrantzitsuena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde txuri-urdinak Athleticen aurka larunbatean, urtarrilaren 13an, San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari buruz.
2024/01/12 - 15:15
Valverde: ''Derbia beti da berezia, partida garrantzitsua da eta irabazi nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Realaren kontra larunbatean, urtarrilaren 13an, jokatuko duen euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/01/12 - 13:35
Athletic eta Reala, prest San Mameseko euskal derbirako
Bi taldeak Europarako postuetan iritsiko dira urtarrilaren 13ko neurketara. Zuri-gorriak sailkapeneko laugarren postuan daude; txuri-urdinak, aldiz, seigarrenean. Partida 18:30ean hasiko da.
2024/01/09 - 17:58
Rafa Alkortak oso faborito ikusten du Athletic Realaren aurkako derbian
(Adierazpenak gazteleraz) Rafa Alkortak ondo daki zer den euskal derbi bat. 14 derbi jokatu zituen jokalari moduan, eta zortzi Athleticeko kirol zuzendari moduan. Berak argi dauka: Athletic da faboritoa.
2024/01/09 - 17:06
Juanan Larrañaga, baikor San Mameseko derbiari begira
Realaren kapitain izandakoak talde txuri-urdina sasoiko ikusten du San Mamesen Athletic estu hartzeko moduan. Bera ere derbi mordoa jokatutakoa da.
2024/01/08 - 23:19
Athletic-Alaves derbia, urtarrilaren 16an, asteartean; Osasuna-Reala, zehazteke
San Mameseko partida urtarrilaren 16an jokatuko da, asteartean, 21:00etan. Bestalde, Osasuna-Reala derbiaren eguna eta ordua Superkoparen garapenaren araberakoa izango da.