Euskal Derbia
2024/11/20 - 12:58
Osasunaren eta Athleticen arteko 18. jardunaldiko euskal derbia abenduaren 21ean jokatuko da, 18:30ean
Sadarrek hartuko du gorritxoen eta zuri-gorrien arteko EA Sports Ligako 18. jardunaldiko derbia. Neurketa abenduaren 21ean jokatuko da, larunbatean, 18:30ean.
2024/11/19 - 14:27
Iribar: ''Bi taldeak ondo daude, derbiak zailak izaten dira, jokaldi puntualek erabakitzen dute normalean''
Jose Angel Iribar Athleticen atezain ohiak eta klubaren egungo ordezkari instituzionalak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak eta Realak azaroaren 24an San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako euskal derbiari buruz.
2024/11/18 - 13:18
Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia abenduaren 15ean jokatuko da, 16:15ean, Mendizorrotzan
Arabako eta Bizkaiko taldeen arteko EA Sports Ligako 17. jardunaldiko partida abenduaren 15ean, igandean, jokatuko da. Egun berean, Realak Las Palmasi egingo dio bisita, 18:30ean. Hilaren 14an, larunbatean, Espanyol-Osasuna neurketa 14:00etan hasko da.
2024/11/18 - 10:49
IDK Euskotren nagusitu da Oses Construccion Ardoiren aurkako derbian (66-93)
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Nafarroakoa, 66-93ko emaitzarekin, Endesa Ligako 7. jardunaldian. Horrez gain, Lointek Gernikak irabazi egin dio Jairisi (59-66) eta Kutxabank Araskik garaipena bereganatu du Estudiantesen kontra (85-81).
2024/11/17 - 21:54
Maddi Torre: ''Txartel gorriak partida baldintzatu du''
Athleticek galdu egin du Realaren aurka Reale Arenan jokatutako euskal derbia (1-0). Lavoguezek egin du partidako gol bakarra, 5. minutuan. 28.ean, epaileak txartel gorria atera dio Oguizari.
2024/11/17 - 21:51
Reala nagusitu da Athleticen aurkako euskal derbian
Claire Lavogezek 5 minutura sartutako golak eta Irene Oguizaren kaleratzeak bideratu dute Reale Arenan jokatutako partida, F Ligako 10. jardunaldian.
2024/11/17 - 21:40
Nahia Aparicio: ''Asko sufrituta, hiru puntuak lortu ditugu''
Reala 1 eta 0 gailendu da Reale Arenan Athleticen aurka jokatutako euskal derbian. Partidako gol bakarra Lavogez Frantziarrak egin du, 5. minutuan.
2024/11/17 - 21:16
Lavogezen gola eta Oguizari ateratako txartel gorria, derbia erabaki duten bi jokaldiak
Claire Lavoguez frantziarrak 5. minutuan egindako golak eta epaileak Irene Oguizari 29.ean ateratako txartel gorriak erabaki dute Reale Arenan Realak eta Athleticek F Ligako 10. jardunaldian jokatutako derbia.
2024/11/17 - 21:06
Lavogezen golak eta Oguizaren kanporaketak bideratu dute Realaren garaipena Athleticen aurkako derbian (1-0)
Claire Lavogezek bost minutura aurreratu ditu txuri-urdinak, eta zuri-gorriek, ordubetez jokalari bat gutxiagorekin, ezin izan diote partidari buelta eman.
2024/11/16 - 16:00
Nerea Eizagirre: ''Derbiak jokatzea ez da erraza izaten, emozio asko daudelako''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean Reale Arenan, 18:00etan hasita. Partida zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.
2024/11/16 - 14:49
Ane Azkona: ''Aukera daukagu sailkapenean Realaren aurretik jartzeko''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean, Reale Arenan, 18:00etan. Partida zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.
2024/11/16 - 11:54
Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia, igandean, ETB2n eta eitb.eus-en
Partida igandean izango da, azaroaren 17an, Reale Arenan, 18:00etan. Bi euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partida irabazi dute. Txuri-urdinak 4. doaz F Ligan, 16 punturekin; zuri-gorriak, berriz, sailkapeneko 5. postuan daude, 14 puntu dituztela.
2024/11/15 - 19:00
Nahia Aparicio: ''Taldea gogotsu dago derbirako; dinamika onean gaude''
Atzelari tolosarrak Jose Luis Sanchez Vera entrenatzailearen konfiantza du hamaikakoetan sartzeko. "Badakigu aste berezia dela; uste dut une oso onean gatozela partida hau jokatzeko", esan dio EITBri, igandean Realak eta Athleticek jokatuko duten eta EITBk emango duen derbiaren harian.
2024/11/14 - 15:27
Federazioak gaitzetsi egin du Realaren helegitea, eta Joveren aurkako partida azaroaren 21ean jokatuko da
Espainiako Futbol Federazioak gaitzetsi egin du Donostiako klubak Jove Españolen kontrako Kopako partida dataz aldatzeko aurkeztutako helegitea; beraz, neurketa hilaren 21ean jokatuko da. Horrez gain, Athleticen aurkako Ligako euskal derbia azaroaren 24an jokatuko da, aurreikusita zegoen bezala.
2024/11/14 - 12:30
Leire Baños, derbiari buruz: ''Partida berezia da niretzat, ea hiru puntuak ekartzen ditugun''
Athleticek eta Realak F Ligako euskal derbia jokatuko dute, igandean, azaroaren 17an, Reale Arenan. Leire Baños Athleticen ari da orain, baina Realeko jokalari ohia da. Talde zuri-gorrian Realeko jokalari ohi batzuk daude. Leirek adierzi digunez, derbia berezia da berarentzat.
2024/11/11 - 18:54
Realak helegitea aurkeztu du, Jove Españolen aurkako kanporaketa hilaren 21ean ez jokatzeko
Errekurtsoan, Gipuzkoako klubak eskatzen du bertan behera uztea Jove Español-Reala Kopako kanporaketa azaroaren 21ean jokatuko dela zehaztu duen ebazpena, eta partida horretarako azaroaren 27a baino lehenagoko beste data bat ezartzea.
2024/11/11 - 13:58
Osasunaren eta Alavesen arteko euskal derbia zuzenean emango du EITB Mediak
EA Sports Ligako 16. jardunaldiko gorritxoen eta babazorroen arteko derbia abenduaren 8an jokatuko da, 18:30ean, eta neurketa zuzenean ikusi ahalko duzu, ETB2n eta eitb.eus-en.
2024/11/09 - 15:06
Imanol, Kopako partida atzeratuari buruz: ''Ez da posible izan data aldatzea, eta egokitu egingo gara''
Jove Español Alacanteko taldearen aurkako Errege Kopako partida atzeratua azaroaren 21ean jokatuko du Realak, hainbat jokalari selekzioarekin arituko diren astean eta Athleticen aurkako derbia jokatu baino hiru egun lehenago. Hauxe da Imanol Alguacilen iritzia.
2024/11/06 - 21:30
Imanolen eta Valverderen iritzia, Athletic-Reala derbiaren balizko atzerapenaren gainean
Realak Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa oraindik jokatu gabe du, eta, berez, azaroan jokatu beharko luke, bigarren kanporaketa abenduaren hasieran baita. San Mameseko derbia, hasiera batean, azaroaren 24rako dago iragarrita, baina baliteke aldaketarik izatea.
2024/10/26 - 16:25
Realaren eta Osasunaren arteko derbia, etxekoak gorako bidean jarrita eta bisitariak gero eta sendoago direla
EA Sports Ligako 11. jardunaldiko derbia igande honetan jokatuko da Reale Arenan, 21:00etan.