Lavogezen golak eta Oguizaren kanporaketak bideratu dute Realaren garaipena Athleticen aurkako derbian (1-0)
Realak bereganatu du Reale Arenan jokatuta den Athleticen aurkako euskal derbia igande honetan, Claire Lavogezek bost minutura sartutako golari esker, F Ligako 10. jardunaldiko partidan. 29. minutuan, Oguizak txartel gorria ikusi du, zuri-gorriak ordubetez jokalari bat gutxiagorekin utzita.
Lehoiak izan dira arriskua sortzen lehenak partida hasi eta berehala, baina Gipuzkoako taldea izan da markagailuan aurrea hartu duena. Jokaldi azkar batean, Claire Lavogezek baloia jaso du eta, urrutitik joz, sarera bidali du eskuadratik (1-0).
Sarriegi aldea handitzeko zorian izan da buruz egindako erdiraketa errematatuta, baina kanpora joan zaio. Athleticek, bere aldetik, berdintzeko aukera izan du etxekoen baloi-irteera txar batean, baina Azkonak ez du asmatu jaurtiketan eta baloia gora bidali du.
Partida hasi eta ordu erdira, Oguizak txartel gorria ikusi du Jacintori iletik tira egiteagatik, eta jokalari bat gutxiagorekin utzi du talde bizkaitarra.
Hala ere, ez dute jokoaren ideia aldatu, eta laster izan du Azkonak aukera ona Elexpururen pasean, baina atezain txuri-urdinak aurrea hartu du eta baloia lapurtu.
Lagovezek izan du lehen zatiko azken aukera, gora joan zaion jaurtiketa batekin.
Bigarren zatia Lavogezen abagune berri batekin hasi da, baina ez du Nanclaresen aurkako buruz burukoa aprobetxatzen jakin, atezaina sendo ibili baita atepean.
Hurrengo minutuak oso parekatuak izan dira, bi taldeen hurbilketekin, baina inork ez ditu atezainak estu hartu. Denborak aurrera egin ahala, Athletic gorago joan da berdinketaren bila, baina Realak ondo defendatu du bere burua eta aurkariek atera botatzea saihestu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Reala: Lete; Ramirez, Aparicio (Quiles, 67. min), Vanegas, Rodriguez; Cahynova, Jacinto, Eizagirre; Fransi (Mirari, 85. min), Lavogez (Guridi, 85. min), Sarriegi (Pardo, 60. min).
0 - Athletic: Nanclares; Maddi Torre, Baños, Zubieta; Ortega, Oguiza, Pinedo (Agote, 67. min), Elexpuru; Amezaga (Nevado, 67. min), Nahikari Garcia (Sanadri, 83. min), Azkona (Valero, 46. min).
Gol: 1-0, 4. min: Lavogez.
Epailea: Ylenia Sanchez Miguel. Txartel gorria atera dio Oguizari eta horia Ramirezi.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
Urrezko Baloia: Unai Simon atezainik onenaren sarirako eta Mikel Arteta eta Unai Emery entrenatzailerik onenaren sarirako izendatu dituzte
Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.