Euskadi Fundazioa
2023/02/26 - 21:33
O Gran Camiñoko 4. etaparen laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai O Gran Camiñoko laugarren etapako momentu onenak.
2023/02/26 - 18:29
Jonas Vingegaardek irabazi du O Gran Camiñoren bigarren edizioa, etapa guztiak irabazita
Elurragatik lehen etapa bertan behera utzi ondoren, danimarkarrak gainerako hiru etapak bereganatu ditu.
2023/02/26 - 11:40
O Gran Camiñoko 3. etaparen laburpena eta Ion Izagirreren erorikoa
Bideo honetan dituzu ikusgai O Gran Camiñoko bigarren etapako momentu onenak eta Ion Izagirreren (Cofidis) erorikoa.
2023/02/25 - 19:05
Vingegaardek ia erabakita utzi du O Gran Camiño beste erakustaldi batekin
Ion Izagirre (Cofidis) euskaldunari ihes egin dio podiumak, azken kilometroko jaitsieran erorikoa izan ondoren.
2023/02/24 - 19:33
O Gran Camiñoko 2. etaparen laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai O Gran Camiñoko bigarren etapako momentu onenak.
2023/02/24 - 19:23
Jonas Vingegaardek Tegra mendian irabazi du eta lider dabil O Gran Camiñon; Ion Izagirre, hirugarren
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarraren atzetik, Movistarreko Ruben Guerreiro portugaldarra eta Cofidiseko gipuzkoarra sartu dira. Izagirrek, sailkapen nagusian, 31 segundora du Vingegaard.
2023/02/22 - 19:46
O Gran Camiño 2023: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Jonas Vingegaard, 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea bera, lasterketan izango da, hilaren 23tik 26ra bitartean. UCI WorldTeam mailako lau talde izango dira irteeran, Cofidisek Ion Izagirre eta Jonathan Lastra daramatza eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere lehiatuko dira.
2023/02/19 - 18:07
Omar Fraile santurtziarrak irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Andaluziako Itzulia
Bizkaitarra izan da helmugara iristen lehena esprint lehiatu batean. Sailkapen nagusian, Pogacar izendatu da Andaluziako Itzuliko txapeldun, eta Mikel Landa arabarra bigarren geratu da.
2023/02/18 - 19:15
Pogacarrek bere hirugarren etapa irabazi du eta lidergoa sendotu du; Landa, laugarren
Esloveniarrak lidergoan jarraitzen du, Mikel Landaren atzetik duelarik, Santiago Buitragoren aurretik jarriz bigarren postuan.
2023/02/17 - 19:02
Euskaltel-Euskadi Afrikara doa lehen aldiz eta Ruandako Tourra lehiatuko du
Zortzi etapa izango dira, eta Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Mikel Iturria txirrindulariek osatuko dute taldea.
2023/02/17 - 18:26
Tim Wellens bakarrik helmugaratu da Alcala de los Gazulesen
Tadej Pogacar esloveniarrak hirugarren egunez jarraian jarraitzen du lider sailkapen orokorrean, hiru etapetatik bi irabazi ondoren.
2023/02/16 - 19:19
Pogacarrek Andaluziako Itzuliaren bigarren etapa ere irabazi du; Mikel Landa laugarren sartu da
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari arabarra sailkapen nagusiko hirugarren tokian dago, Pogacarrekiko 52 segundora. Euskaltel-Euskadiko Gotzon Martinek mendiko sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du.
2023/02/15 - 15:23
2023ko Andaluziako Itzulia: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Besteak beste, Tadej Pogacar, Egan Bernal eta Mikel Landa arituko dira aurtengo Andaluziako Itzulian. Otsailaren 15etik 19ra jokatuko dute, Jaengo Puente de Genaven hasi eta Malagako Alhaurin de la Torren amaituko da, eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira irteeran.
2023/02/12 - 19:48
Moschetti, nagusi Almeriako Klasikoan
Matteo Moschetti Italiarrak irabazi du 2023ko Almeriako Klasikoa esprintean De Lie eta Meeus mendean hartuta. Luis Angel Matek (Euskaltel-Euskadi) mendiko saria bereganatu du, eta Eugenio Sanchez bitarteko esprintetan nagusitu da.
2023/02/11 - 19:19
Ben Turner britainiarrak irabazi du esprintean Murtziako Itzulia
Turner sendo mantendu da eta bere momentuaren zain geratu da 4:25:08ko denborarekin irabazteko. Gorka Izagirre gipuzkoarra (Movistar Team) hamargarren postuan geratu da.
2023/02/11 - 19:10
Fortinek bereganatu du garaipena Almeriako Klasikoan
Emilie Fortinek irabazi du emakumezkoen Almeriako Klasikoaren estreinako edizioa. Alison Jackson izan da bigarren eta Floortje Mackaij hirugarren.
2023/02/09 - 12:17
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta Gorka eta Ion Izagirre anaiak, Murtziako Itzulian, larunbatean
UCI WorldTeam mailako bederatzi talde izango dira irteeran, San Javier udalerrian, Cartagenarako bidean. Lasterketak ia 195 kilometroko ibilbidea izango du, eta egun bakarrean jokatuko dute.
2023/02/08 - 17:41
Euskaltel-Euskadi taldeak bikain ekin dio denboraldiari
Euskaltel-Euskadik bikain hasi du 2023 denboraldia. Hamabost egunetan 276 puntu bereganatu ditu UCIko sailkapenean, iaz sasoi guztian lortutakoen erdia baino gehiago. Jorge Azanza taldeko kirol zuzendaria "pozik" dago orain arte lortutakoarekin. Ahalik eta puntu gehien pilatzea da helburua.
2023/02/08 - 12:53
Tadej Pogacar izango da aurten Jaen Paraiso Interior Klasikoko izar nagusia
Proba otsailaren 13an jokatuko da, eta guztira 17 talde arituko dira bertan, Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma eta Caja Rural euskal taldeak tartean.
2023/02/05 - 21:24
Valentziako Erkidegoko Itzuliko bosgarren etapako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Valentziako Erkidegoko Itzuliko bosgarren etapako momentu onenak.