Euskadi Fundazioa
2023/08/01 - 22:18
Oier Lazkano ez da Munduko Txapelketan izango, Ordizian izandako erorikoaren ondorioz
Arabarra ez da Glasgown lehiatzeko garaiz errekuperatu. Bere lekua Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak beteko du.
2023/07/30 - 18:59
Lutsenko gailendu da Getxoko Zirkuituan
Kazakhstandarra lasterketa galtzeko zorian izan da azken txanpan, okerreko bidetik joateagatik, baina gora egitea eta helmugara bakarrik iristea lortu du.
2023/07/30 - 18:49
Lutsenkok bide okerra hartu du, Getxoko Zirkuituan, eta arriskuan jarri du bere garaipena
Astana taldeko txirrindulari kazakhstandarra ihes eginda zihoan, 12 kilometro geratzen zirela, eta irabazteko moduko abantaila zeraman; nahastu denean, abantaila hori galdu du, eta atzetik zihoan taldeak ia-ia harrapatu du, baina berriro egin du aurrera eta garaipena eskuratu du, azkenean.
2023/07/29 - 18:49
Evenepoelek Pello Bilbao menderatu du, helmugako pankartapean, eta hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra Bahrain-Victoriouseko gernikarra baina azkarragoa izan da, azken metroetan; hala, Marino Lejarretarekin berdindu du, Klasikoaren palmaresean. Pello Bilbaok lasterketa bikaina egin du.
2023/07/12 - 22:15
'World Tour' mailako sei talde lehiatuko dira 2023ko Getxoko Zirkuituan
Getxoko lasterketaren 78. edizioa uztailaren 30ean jokatuko da. Guztira, 18 talde ariko dira lehian eta sei goi-mailakoak izango dira.
2023/07/12 - 20:56
Nicolas Alustiza, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari berria
Zumarragako (Gipuzkoa) ziklistak 20 urte ditu, eta bi urterako kontratua sinatu du Euskaltelekin. Azken denboraldietan Laboral Kutxan ibili da.
2023/06/30 - 17:12
Miguel Madariaga: ''Hau ez da ahaztuko Euskadin, Tourra gauza handia da''
Miguel Madariagak 25 urtez zuzendu zuen Euskadi Fundazioa. Euskal txirrindularitzaren aro oparoa bizi izan zuen, eta Euskaltel-Euskadi taldeak zaleengandik jasotako babesa izugarria izan zen, batez ere Tourrean. Madariagak EITB Mediarekin hitz egin du Tourrari buruz.
2023/06/21 - 21:10
Laboral Kutxa taldeko Unai Zubeldia Euskaltel Euskadin arituko da, 2024an eta 2025ean
Ibarrako txirrindulariak (19 urte) Euskaltel Euskadirekin egingo du debuta profesionaletan, 2022an eta denboraldi honetan Euskadi Fundazioaren talde amateurrean ibili ondoren.
2023/06/13 - 21:04
Iker Mintegi profesional mailan hasiko da 2024an, Euskaltel Euskadin
Bi urterako kontratua izango du. Azken hiru denboraldietan, txirrindulari altsasuarra, 20 urtekoa bera, Laboral Kutxa taldean aritu da, alegia, Euskadi Fundazioaren filialean. Mintegik, 2023an, etapa bat irabazi du Nafarroako Itzulian, eta Euskaldun Txapelketan bigarren dabil.
2023/05/18 - 20:20
Lorena Wibes herbeheretarrak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa
Wiebesek, Europako txapeldunak, Elisa Balsamo (Trek-Segafredo) Italiako txapelduna eta Chloe Dygert estatubatuarra gainditu ditu helmugan.
2023/05/07 - 19:17
Volleringek irabazi du azken etapa eta Van Vleutenek Emakumezkoen Vuelta
Van Vleutenek bere lidergoa defendatu du, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzeko, Volleringen aurretik, eta Realini italiarra sartu da hirugarren.
2023/05/06 - 20:03
Realinik irabazi du Laredon eta Van Vleuten lidergora igo da
Horrela, Van Vleutenek Volleringek zuen sailkapen nagusiko lidergoa eskuratu du, orain bere herrikidearengandik 1:11ra, eta Riejanne Markus holandarrak behin-behineko podiuma itxi du.
2023/05/05 - 19:37
Demi Volleringek indarra erakutsi du mendian eta lider jarri da
Vollering da sailkapen nagusiko liderra Van Vleutenen aurretik, bost segundora. Hirugarrena Markus da, 12ra.
2023/05/04 - 20:17
Marianne Vosek garaipena errepikatu du Guadalajaran
La Rodan hirugarren etapa irabazi ondoren, eta bere taldearekin hasierako erlojupekoan gailendu ondoren, Vosek bere bakarkako bigarren garaipen partziala lortu du.
2023/05/03 - 20:22
Vosek lidertza sendotu du, hirugarren etapa irabazita
Marianne Vosek bereganatu du garaipena Emakumezkoen Espainiako Vueltan, esprintean Kool eta Dygert mendean hartuta. Ondorioz, herbeheretarrak handitu egin du sailkapen nagusiko bigarrena den Dygertekiko aldea 13 segundora.
2023/04/08 - 22:03
Mikel Bizkarra: ''Taldea borrokalari egon da; pozik egoteko moduko Itzulia egin dugu''
Mikel Bizkarra izan da Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari onena aurtengo itzulian. Lasterketaren inguruko balorazio positiboa egin du. Aurtengo edizioan egon den maila kontuan izanda, taldeak "pozik egoteko moduko Itzulia" egin duela baieztatu du.
2023/04/08 - 19:39
Jonas Vingegaardek erakustaldia eman du azken etapan eta 2023ko Itzulia irabazi du
Jumbo Vismako txirrindulari danimarkarrak eraso erabakigarria jo du etapa bukatzeko 30 kilometro inguru falta zirenean garaipena bereganatzeko. Mikel Landak bigarren bukatu du, eta Jon Izagirre podiumean sartu da azken unean.
2023/04/08 - 12:31
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar – Eibar (137,8 km)
2023ko Itzuliaren azken etapa biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri ditu 137,8 kilometroko ibilbidean, 1. mailako hiru tartean.
2023/04/07 - 23:03
Higuitak erakustaldia eman du Zornotzan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Sergio Higuitak (Bora Hansgrohe) irabazi du esprintean Itzulia Basque Countryko bosgarren etapa, hainbat txirrindulariko talde batean nagusitu ondoren, eta Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak jarraitzen du lider.
2023/04/07 - 20:39
Mikel Bizkarrak Eibarren hasi eta bukatuko den Itzuliko azken etaparen ezaugarriak azaldu dizkigu
Larunbatean, apirilak 8, 2023ko Itzuliko azken etapa lehiatuko da, Eibarren hasi eta bukatuko dena. Indartsuenak nabarmendu eta aurrera egingo duten etapa izango dela adierazi du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.