Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa
2020/09/25 - 20:08
Ganna, erlojupeko munduko txapeldun berria
Filippo Ganna italiarrak irabazi du Munduko Txapelketako erlojupekoa. Rohan Dennis iazko txapelduna bosgarren izan da. Pello Bilbao 26. izan da, garailearengandik 2'33"ra.
2020/09/24 - 21:28
Pello Bilbao: ''Lehen hamarren artean bukatzea helburu handia litzateke''
Pello Bilbao euskal txirrindulariak Espainiako selekzioarekin parte hartuko du Imolako 2020ko Munduko Txapelketan. Zer helburu duen azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/09/24 - 11:15
Abian, Imolako Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
Alaphilippe, Kwiatkowski eta Hirschi dira faboritoak garaipena eskuratzeko. Pello Bilbao, Mikel Landa, Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide euskal txirrindulariek ere parte hartuko dute.
2020/09/16 - 23:56
Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide, Munduko Txapelketara
Santesteban gipuzkoarrak iraupen lasterketan parte hartuko du. Oyarbide arabarrak, aldiz, erlojupekoa egingo du. Biak hautatuak izan dira Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketara joateko.
2020/09/14 - 15:20
10 euskal txirrindulari Espainiako aurre-hautaketan
Guztira 17 gizon daude deituta eta horietatik 8 izango dira txirrindularitzako Munduko txapelketan izango direnak.
2020/09/02 - 18:25
2020ko Munduko Txapelketak Imolan egingo dira, soilik elite mailako lasterketekin
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak Mundialak Italiako hirian egitearen erabakia hatu du. Hasiera baten Aigle-Martignyn (Suitza) egitekoak ziren, baina bertan behera geratu ziren pandemiarengatik.
2020/08/13 - 13:29
Munduko Txirrindularitza Txapelketak bertan behera utzi dituzte, koronabirusagatik
Lehia Suitzan egiteko aurreikusita zegoen, irailaren 20tik eta 27ra. UCI beste egoitza baten bila ari da, lehiaketa segurtasun osoarekin egiteko.
2020/05/27 - 15:02
Suitza prest dago Munduko Txapelketa antolatzeko
Denboraldiko egutegi berrian Munduko Txapelketa irailaren 23tik 27ra jokatuko da eta berretsi egin dute Suitzak hartuko dituela lasterketa guztiak.
2019/10/01 - 15:19
Nor da Mads Pedersen?
23 urte ditu, Danimarkan jaioa eta Trek-Segafredo taldekoa. Igandean ezustean lortu zuen urrea Munduko Txapelketan eta ondorioz ortzadar elastikoa janztea Alejandro Valverde ordezkatuz.
2019/09/28 - 21:46
Annemiek Van Vleutenek irabazi du errepideko lasterketa
Holandarra iazko irabazleari, Anna Van der Breggen herrikideari eta Amanda Spratt australiarrari gailendu zaie.
2019/09/25 - 20:01
Dennisek irabazi du urrea erlojupekoan eta Castroviejo hogeita laugarren izan da
Australiarrarekin batera Remco Evenepoel belgikarra eta Filippo Ganna italiarra igo dira podiumera.
2019/09/25 - 13:06
Castroviejo Munduko Txapelketako erlojupekoan lehiatuko da gaur
Rohan Dennis, Primoz Roglic eta Victor Campanaerts hautagia nagusienak dira Yorkshiren dominak lortzeko.
2019/09/24 - 22:10
Eroriko izugarriak 23 urtez azpiko gizonezkoen erlojupekoan
Yorkshiren (Erresuma Batua) egiten ari den Munduko Txapelketako gizonezkoen 23 urtez azpiko erlojupeko proban, ibilbidea oso bustita eta urez gainezka egon da. Txirrindulari asko erori egin dira.
2019/09/23 - 13:48
Holandak urrea lortu du erlojuaren kontrako talde mistoetako erreleboetan
Holandak denborarik onena egin du; Alemaniak eta Ingalaterrak lagundu diote podiumean. Jonathan Castroviejo eta Lourdes Oyarbide Espainiarekin aritu dira eta hamargarren egin dute.
2019/09/19 - 14:40
Yorkshireko parte-hartzaileen zerrenda
Iraupeneko lasterketa irailaren 29an jokatuko da, igandean, eta bertan Alejandro Valverdek ortzadar elastikoa defendatuko du.
2019/09/19 - 13:40
Yorkshireko Munduko Txapelketako proben egutegia
Izagirre anaiak, Erviti eta Castroviejo Espainiako selekzioarekin arituko dira; getxoztarrak eta Oyarbidek erlojupeko mistoa jokatuko dute igandean bertan.
2019/09/17 - 20:08
Izagirre anaiak, Erviti eta Castroviejo, Valverde taldeburu izango duen Espainiarekin
Yorkshireko Munduko Txapelketan parte hartuko duten bederatzi txirrindulariak jakinarazi ditu Espainiako selekzioak. Lourdes Oyarbidek maila mixtoko erlojupekoan parte hartuko du.
2019/09/17 - 18:43
Egan Bernalek uko egin dio Munduko Txapelketari eta Betancurrek ordezkatuko du
Kolonbiako selekzioak ez du Tourreko irabazlearekin kontatuko Yorkshireko txirrindularitzako Munduko Txapelketan. Bernalen ustez, ez dago sasoi onean, eta ibilbidea ez datorkio ondo.
2019/09/11 - 17:36
8 euskal txirrindulari, Pascual Momparlerren aurre-deialdian
Yorkshireko Munduko Txapelketarako 16 izen eman ditu Espainiako hautatzaileak. Astearterako bederatzi gizon aukeratu beharko ditu.
2018/10/01 - 16:48
Alejandro Valverdek ametsa bete du
Euskal Herriko Itzulian lortu zuen bere lehen garaipena profesional moduan eta ordutik 122 erdietsi ditu. Ume-umetatik irabazteko sena erakutsi zuen eta bere ametsa munduko txapeldun izatea zen.