Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa
2022/09/24 - 14:00
Van Vleuten, munduko txapeldun errepideko proban
Herbeheretarrak ezustekoa eman, eta min hartuta egon arren urrezko domina bereganatu du Wollongongeko (Australia) Munduko Txapelketan. Ane Santesteban 30. izan da.
2022/09/21 - 14:11
Suitzak bereganatu du urrea txandakako erlojupeko mistoan, Italiaren eta Australiaren aurretik
Espainiako selekzioak hamargarren postuan bukatu du, Lourdes Oyarbide, Idoia Eraso eta Oier Lazkano euskal ordezkariak tartean zirela.
2022/09/21 - 14:03
Annemiek van Vleutenen erorikoa Munduko Txapelketako txandakako erlojupeko mistoan
Txirrindularitzako Munduko Txapelketan (Wollongong, Australia) txandakako erlojupeko mistoa jokatuta da. Herbehereetako emakumezkoen selekzioa lanean hasi eta berehala, Annemiek van Vleuten erori egin da, eta lasterketa utzi behar izan du
2022/09/12 - 21:06
Euskal ordezkaritza zabala Munduko Txirrindularitza Txapelketetan
Urko Berradek, Gotzon Martinek, Oier Lazkanok, Ane Santestebanek, Idoia Erasok, Lourdes Oyarbidek hartuko dute parte Wollongongen (Australia) egingo den munduko txapelketan.
2021/09/27 - 17:29
Julian Alaphilippe, munduko txapelduna eta showmana
Festa girotzen abila eta bizikleta gainean maisua. Bigarren urtez jarraian ortzadar maillota jantzi zuen, txirrindulari gutxiren esku dagoen balentria. Van Aerten eta Van der Poelen itzalean heldu zen Flandriara eta podiumaren goialdera igo zen Alaphilippe.
2021/09/26 - 21:14
Julian Alaphilippe, ortzadar maillotaren jabea
Julian Alaphilippek irabazi du Errepideko Munduko Txapelketa. Dylan van Baarlek eta Michael Valgrenek osatu dute podiuma. Honako hau da txapelketako laburpena.
2021/09/26 - 18:36
Alaphilippek erakustaldia eman du Errepideko Munduko Txapelketan
Frantziako txirrindulariak hiru eraso indartsu egin ditu lasterketan zehar. 15 kilometroren faltan egindakoak hankaz gora jarri du faboritoen tropeletxoa eta bakar-bakarrik helmugaratu da Alaphilippe.
2021/09/25 - 21:32
Elisa Balsamorentzat urrezko domina iraupeneko proban
Marianne Vos eta Katarzyna Niewiadoma bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren. Ane Santesteban, 39. postuan, euskal ziklista onena izan da.
2021/09/25 - 21:30
Balsamo italiarra, munduko txapelduna Flandrian
Elisa Balsamok esprintean erdietsi du urrezko domina; Herbeheretako Marianne Vos zilarra izan da eta Poloniako Kasia Niewiadoma, hirugarrena eta brontzea.
2021/09/23 - 14:05
Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Afrikan egingo da lehendabizikoz
Kigali, Ruandako hiriburua, izango da 2025ko Munduko Txapelketaren egoitza.
2021/09/20 - 15:42
21. postuan amaitu du Mikel Azparrenek 23 urtez azpikoen erlojupekoan
Urrea Danimarkako Johan Price-Pejtersenek lortu du. Arratsaldean emakumezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da, Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) parte-hartzaileen artean dela.
2021/09/19 - 18:58
Filippo Ganna, erlojupeko munduko txapelduna
Podiuma Wout van Aertek eta Remco Evenepoelek osatu dute, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
2021/09/18 - 18:10
Flandriako Munduko Txapelketako egitaraua
Lehen lasterketa igandean jokatuko da eta azkena, irailaren 26an.
2021/09/15 - 19:20
Zazpi euskal ordezkari egongo dira Txirrindularitzako Munduko Txapelketan
Alex Aranburu, Imanol Erviti, Gorka Izagirre, Ane Santesteban, Eider Merino, Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi izango dira Espainiako selekzioarekin parte hartuko duten txirrindulariak.
2020/09/27 - 21:45
Horrelakoa izan da Alaphilippen garaipena
Julian Alaphilippek irabazi du 2020ko Errepideko Munduko Txapelketa. Horrelakoa izan da frantziarraren garaipena Imolako zirkuituan.
2020/09/27 - 18:20
Julian Alaphilippe, errepideko munduko txapeldun berria
Frantziarrak irabazi du Imolan amaiera zuen 2020ko Errepideko Munduko Txapelketa. Bigarren eta hirugarren postuan Wout Van Aert eta Marc Hirschi sailkatu dira, hurrenez hurren.
2020/09/26 - 21:34
Anna van der Breggenek irabazi du ere errepideko Munduko Txapelketa
Anna van der Breggen herbeheretarrak irabazi du errepideko Munduko Txapelketa. Podiuma Annemiek van Vleutenek eta Elisa Longo Borghinik osatu dute.
2020/09/26 - 19:07
Van der Breggenek errepideko eta erlojupeko Munduko Txapelketak irabazi ditu
Txirrindulari herbeheretarrak Munduko Txapelketako proba biak irabazi ditu. Bestalde, Ane Santesteban euskalduna 33. postuan sailkatu da.
2020/09/25 - 22:43
Pello Bilbao: ''Ez da nire egun onena izan, zati batzuk oso luzeak egin zaizkit''
2020ko Munduko Txapelketako erlojupekoan 26. izan da Pello Bilbao. Euskal txirrindulariak adierazpen hauek egin ditu proba amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/09/25 - 22:30
Filippo Gannarentzat urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupeko proban
Txirrindulari italiarra da 2020ko erlojupeko munduko txapelduna. Imolako Munduko Txapelketan nagusi izan da Ganna. Wout van Aert izan da bigarren eta Stefan Kung, hirugarren.