Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2025/03/15 - 21:37
Bera Berak eta Beti Onakek Erregina Kopako final historikoa jokatuko dute igandean
Gipuzkoako taldeak Porriño kanporatu du lehen finalerdian (24-26) eta Nafarroakoak etxeko taldea, Granollers, bigarrenean (19-20).
2025/02/14 - 10:14
Emma: ''Ondo aritu gara 90 minutuetan, luzapenean agian indar pixka bat falta izan zaigu''
Realak 3-1eko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Sarriegik markagailua parekatu du, Weirrek aurretik jarri ostean etxekoak, eta partida luzapenera heldu da, baina Tolletiren eta Caicedoren golek txapelketatik kanpo utzi dute Gipuzkoako taldea.
2025/02/14 - 01:16
Real Madril-Reala Erreginaren Kopako partidaren laburpena eta golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Real Madrilen aurka Erregina Kopako final-laurdenetako partida. Ikusi hemen partidaren laburpena eta golak.
2025/02/14 - 00:43
Realak luzapenean galdu du Real Madrilen aurka (3-1), eta Erregina Kopatik kanpo geratu da
Sarriegik Weirren gola berdindu ostean, partida luzapenera heldu da, baina txuri-urdinak ez dira gai izan Madrilgo taldearen erritmoa berdintzeko, eta Tolletiren eta Caicedoren golek lehiaketatik kanpo utzi dituzte.
2025/02/13 - 09:31
Kopako final-laurdenetako Real Madril vs Reala partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Txuri-urdinek Erregina kopako finalerdietarako txartela lortu nahi dute; horretarako, garaipena bereganatu beharko dute Madrilgo taldearen kontra. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.
2025/02/11 - 13:33
Sarasolaren eta Egigurenen ustez Reala gai da Kopan Real Madrili irabazteko
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du Erregina Kopako final-laurdenetako kanporaketa, otsailaren 13an, Madrilen. Izarne Sarasola eta Intza Egiguren talde txuri-urdineko jokalariek EITB Mediarekin hitz egin dute neurketari buruz. norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/01/17 - 16:37
Realak Real Madril izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Kanporaketak, partida bakarrera, otsailaren 11, 12 eta 13an jokatuko dira.
2025/01/14 - 16:23
Maider Castillo, Realaren emakumezkoen eliteko futbolaren arduradun berria
Castillo, eibartarra bera, Levanten aritu da lanean, entrenatzaile, koordinatzaile eta Zuzendaritzaren kide gisa. Fitxaketarekin Realaren helburua da "proiektuari iraunkortasuna ematea, eta denboran zehar garatzen jarraitzea"; Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera ariko da.
2025/01/10 - 15:55
Oyarzabal: ''Titulu bat helburutzat jartzea ez dakit ona den ala ez, baina lortzeko ilusioa badaukagu''
Mikel Oyarzabalek EITB Mediarekin hitz egin du Realaren gaurkotasunari buruz. Taldea nola ikusten duen, bera zer moduz dagoen eta denboraldi amaierara arteko helburuak zeintzuk diren ere azaldu digu.
2024/12/22 - 20:39
Ezustekoa Caceresen: Athletic Kopatik kanpo (2-1)
Athletic Erreginaren Kopatik at geratu da final-zortzirenetan Cacereñoren aurka 2-1 galduta. Lezcanok aurretik jarri ditu etxekoak partida hasi eta berehala, baina Amezagak markagailua parekatu du penaltiz. Okumak sartu du gol erabakigarria luzapenean.
2024/12/22 - 18:17
Reala Kopako final-laurdenetara sailkatu da (0-1)
Txuri-urdinek Coruñako Deportivo gainditu dute 0-1, Ramirezek egindako golari esker.
2024/11/27 - 18:41
Kopako Deportivo-Reala eta Cacereño-Athletic partidak abenduaren 22an jokatuko dira
Txuri-urdinek Coruñan jokatuko dute abenduaren 22an, igandean, 12:00etan; egun berean, zuri-gorrien neurketa Caceresen izango da, 13:00etan.
2024/11/07 - 14:12
Osasunak ezin izan du irabazi Levante Badalonaren aurka (0-3), eta Erregina Kopatik kanpo gelditu da
Kataluniako taldeak Taxoaren hartu du mendean Nafarroako taldea, asteazkenean, hirugarren kanporaketan eta, horrenbestez, Josu Dominguezenak ez dira izango final zortzirenetako zozketan.
2024/11/07 - 13:34
Osasuna-Levante Badalona partidaren laburpena eta golak
Osasuna 2024-25 denboraldiko Erregina Kopatik kanpo gelditu da, Levante Badalonaren kontra Taxoaren 0-3 galdu baitu. Neurketaren laburpena, hemen.
2024/11/06 - 12:53
Kopako DUX Logroño vs Eibar (1-0) partidaren laburpena eta gola
Eibarrek agur esan dio 2024-2025 Erregina Kopari, DUX Logroñoren kontra 1-0eko emaitzarekin galduta. Bideo honetan duzu ikusgai norgehiagokaren laburpena eta gola.
2024/11/05 - 22:56
Eibarrek DUX Logroñoren aurka galdu du, 1-0, hirugarren kanporaketan, eta Erregina Kopatik at gelditu da
Neurketa erabaki duen gola Martina del Treccok sartu du, penaltiz, 60. minutuan. Lehen zatian, jokalari horrek berak ezin izan du beste penalti bat sareetara bidali.
2024/10/17 - 15:29
Osasuna vs Levante Badalona eta DUX Logroño vs Eibar, Kopako hirugarren kanporaketako partidak
Gorritxoek F Ligako Kataluniako taldearen kontra jokatuko dute etxean; armaginek, aldiz, Lehen RFEF Mailako Errioxako taldeari egingo diote bisita. Neurketak azaroaren 5, 6 eta 7an jokatuko dira.
2024/10/16 - 18:28
Eibarrek eta Osasunak gaur jakingo dute zein aurkari izango dituzten Erregina Kopako 3. kanporaketan
Zozketa Las Rozasen (Madril) izango da, 13:00etatik aurrera.
2024/10/03 - 20:54
Alaves Kopatik at geratu da, Logroñoren aurka 2-4 galduta
Arabako taldeak porrot egin du txapelketako bigarren txandako kanporaketan. Garailea luzapenean erabaki da. Errioxako taldeak 2-4ko emaitzarekin bereganatu du garaipena.
2024/10/03 - 01:03
Osasunak nagusitasunez menderatu du Zaragoza (0-5), eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketarako sailkatu da
Maria Hercek eta Salinasek, lehen zatian, eta Guallarrek, Yiyik eta Josunek, bigarrenean, Josu Dominguezek entrenatzen duen taldearen golak egin dituzte; gorritxoek garaipen oso argia eskuratu dute.