Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2020/02/26 - 09:44
Athletic vs Tacon, Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela, San Mamesen
Bi taldeen arteko azken eta norgehiagoka bakarra abuztuan jokatu zen, Ramon de Carranza Trofeoan, eta zuri-gorriek 0-1 irabazi zuten.
2020/02/25 - 18:53
Ainhoa Tirapu: ''Ondo iristen gara partida honetara, baina zaleen laguntza behar dugu''
Athleticeko atezaina den Ainhoa Tirapuk, talde zuri-gorriak CD Taconen aurka asteazkenean San Mamesen jokatuko duen Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidari buruz hitz egin du.
2020/02/20 - 15:29
Athletic-Tacon kanporaketa, otsailaren 26an, 19:00etan, San Mamesen
Katedralak denboraldi honetan hartuko duen emakumezkoen bigarren partida izango da, urtarrilaren 5ean Bartzelonaren aurkako partida bertan jokatu ostean.
2020/02/14 - 13:23
Athletic-Tacon, final-laurdenetan
Kanporaketa partida bakarrean erabakiko da eta otsailaren 25ean edo 26an jokatuko da.
2020/02/12 - 10:00
Athletic final-laurdenetan izango da, Granadillari luzapenean irabazita (3-0)
Arauzko denbora hutsean amaitu ostean, zuri-gorrien golak denbora gehigarrian iritsi dira. Garazi (penaltiz), Lucia eta Vanesa izan dira golegileak.
2020/02/12 - 01:11
Reala-Madril CFF partida, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Txuri-urdinek Madril CFFren bisita izango dute asteazkenean final-zortzirenetan, 18:00etatik aurrera.
2019/09/17 - 00:41
'Sua - Irabazi arte', Realak irabazitako Kopako finalari buruzko dokumentala
Realak joan zen denboraldian irabazi zuen Erreginaren Kopako finalari buruzko nondik norakoak kontatzen dituen dokumentala estreinatuko da irailaren 27an, Donostiako Zinemaldiaren baitan.
2019/05/16 - 17:00
Jokalariek herriaren babesa jaso dute
Realak Erreginaren Kopako titulua eskuratu zuten asteburuan eta gaur Gipuzkoatik erakutsi dute garaikurra zaleen gozamenerako.
2019/05/14 - 22:43
Ramajok taldekideak bisitatu ditu, senda-agiria jaso ostean
Bestalde, Realak jakitera eman duenez, Erreginaren Kopako txapeldunak Gipuzkoan zehar ibiliko dira ostegunean, omenaldia jaso dezaten.
2019/05/13 - 17:26
Asteburu ahaztezina Realarentzat
Realak Erreginaren Kopa irabazi zuen larunbatean, eta handia egin zuen. Hala ere, igandean, harreran bizitakoa ere ahaztezina izan zen taldearentzat.
2019/05/13 - 00:44
Sandra Ramajo ondoezik jarri da Anoetan
Realeko kapitaina ospitalera eraman behar izan dute, baina arriskutik kanpo dago.
2019/05/12 - 21:44
Zaleek txapeldunak omendu dituzte Anoetan
Realeko jokalariek omenaldia jaso dute txuri-urdinen eta Real Madirlen arteko partida Anoetako futbol-zelaian hasi baino lehen.
2019/05/12 - 16:56
Donostiak harrera handia egin die Kopa txapeldunei
Erreginaren Kopako txapeldunei harrera handia egin diete milaka zalek, Donostiako udaletxean. Realak Erreginaren Kopa irabazi zuen larunbatean.
2019/05/12 - 16:15
Kamiseta txuri-urdinak, Donostiako kaleetan nonahi ikusgai
Gau luzearen ostean, biharamonari poliki poliki ekin diote realzaleek.
2019/05/12 - 16:15
Jaiak eztanda egin du Donostiako Trinitate plazan, Realaren garaipenaren ondorioz
Denak pozik Realeko neskak lortutako garaipenarekin; batzuk, sinetsi ezinik.
2019/05/12 - 14:41
'Gure neskekin harro-harro gaude'
Realak Erreginaren Kopa irabazi eta biharamunean, donostiarrak poz-pozik azaldu dira taldeak lortutakoarekin.
2019/05/12 - 14:23
Harrera beroa egin diete Realeko txapeldunei Loiuko aireportuan
Erreginaren Kopa irabazi du Realeko taldeak, lehen aldiz. Taldeko neskei harrera egiteko, hainbat lagun bildu dira aireportuan.
2019/05/12 - 14:09
Letizia erreginak kopa eman die Realeko txapeldunei
Reala lehen aldiz gailendu da larunbat honetan Granadako zelaian izandako Erregina Koparen finalean.
2019/05/12 - 13:55
Realeko jokalariak: 'Izugarria izan da, historia egin dugu'
Jokalari txiru-urdinak pozez gainezka agertu dira, aurreikuspen guztiak hautsi eta Atletico Madrili Erregina Kopako finala irabazi ostean Historiako lehen titulua irabazi dute.
2019/05/12 - 01:44
Jokalariak eta entrenatzailea, Erreginaren Koparekin
Realak Erreginaren Kopa iorabazi du finalean Atletico Madril 1 eta 2 mendean hartuta.