Erreginaren Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Logroño - Athletic Club, martxoaren 18an, 19:00etan

FC Bartzelona eta Sevillaren arteko beste fialerdia egun bat lehenago jokatuko da, hilaren 17an, asteartean.
Athletic - Tacón. Argazkia: EFE
Athletic - Tacón. Argazkia: EFE

2020ko Erreginaren Kopako finalerdietako parekatzeak ezagututa data besterik ez zen falta jakitea.

Athletic Club Logroñoren aurka neurtuko da Las Gaunasen martxoaren 18an, asteazkenen, arratsaldeko 19:00etan eta FC Bartzelonaren eta Sevillaren arteko beste finalerdia aurreko egunean izango da eta ordu berean.

Finala Malagan izango da, maiatzaren 31an La Rosaleda zelaian.

Publizitatea
X
Publizitatea
X