Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2019/05/12 - 01:30
Gonzalo Arconada: 'Jokalariek eurengan sinetsi dute eta hori garrantzitsua izan da'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Realeko entrenatzailea pozez gainezka agertu da bere taldeak Erreginaren Kopa irabazi ostean. Reala Atletico Madrili gailendu zaio finalean 1-2.
2019/05/12 - 01:11
Mariasun Quiñones finaleko jokalari onena izendatu dute
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Realeko atezaina Erreginaren Kopako finaleko jokalari onena izendatu dute. Realak bere historiako lehen titulua irabazi du.
2019/05/12 - 01:04
Ospakizuna zelaian bertan
Jokalariek eta zaleek Los Carmeneseko futbol-zelaian bat egin zuten Kopako titulua ospatzeko.
2019/05/12 - 00:47
Granada, entzun, Reala txapeldun!
Reala 2019ko Erreginaren Kopako txapelduna da. Zaleak Donostiako Trinitate Plazan ospatu dute.
2019/05/12 - 00:02
Txapeldunak!
Realak bere historiako lehen titulua irabazi du Atletico Madrilen kontra Granadan jokatutako final handian, 1-2 mendean hartuta.
2019/05/11 - 17:44
Reala vs. Atletico, Erreginaren Koparen finala
Donostiarrek Atletico Madrilekin neurtuko dituzte indarrak Granadan, eta helburua historiako lehen titulua irabaztea da.
2019/05/11 - 17:02
Giro bikaina, Realeko eta Atletico Madrileko zaleen artean
Bi taldeetako zaleak elkarrekin eta arazo barik disfrutatzen ari dira finalaren atariko giroaz.
2019/05/11 - 16:24
Hau da Realak eta Atletico Madrilek irabazi nahi duten Kopa
Realak historiako bere lehen titulua irabazi nahi du. Donostiarrek aurkari zaila dute finalean, Atletico Madril, azken hiru ligak irabazi dituen taldea.
2019/05/11 - 14:40
Reala, aurreneko tituluaren bila
Donostiarrak lehen aldiz jokatuko dute Erreginaren Kopako final handia. Aurrean, azken hiru urteetan Liga txapelketa irabazi duen Atletico Madril talde inartsua izango dute.
2019/05/11 - 00:10
Nerea Eizagirre: 'Kopa altxatzea denboraldia perfektu bukatzea litzateke'
Nerea Eizagirre Realeko jokalariaren adierazpenak Erreginaren Kopako finala jokatzearen bezperan.
2019/05/10 - 23:51
Gonzalo Arconada: 'Gure aukeretan sinisten dugu'
Gonzalo Arconada Realeko entrenatzailearen aburuz, bere taldeak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen Erreginaren Kopako finala irabazteko aukerak izango ditu. Jatorrizkoa, gaztelaniaz.
2019/05/10 - 15:16
Nahikari Garcia: 'Koparekin 'feeling' berezia daukagu aurten'
Realeko jokalaria gogoz da Atletico Madrilen aurka jokatu behar dute final handiaren atarian.
2019/05/09 - 22:51
Larrañaga: 'Beti faboritoak ez du irabazten'
Realeko emakumezkoen taldeak, gizonezkoenak, 1987an irabazi zuen kopa titulua berritzeko aukera du. Orduan ere Atletico Madril zen aurkaria, eta orduan ere madrildarrak ziren faboritoak.
2019/05/09 - 15:59
Zaleak, beti protagonista
Larunbatean Kopako beste titulu bat irabazteko aukera izango dute txuri-urdinek. Betikoez zale gipuzkoarrek ez dute huts egingo eta jokalariek euren babesa izango dute.
2019/05/08 - 22:40
Sandra Ramajo: 'Finalean ez gara 11 izango, 12 izango gara'
Realeko jokalari guztientzat izango da berezia larunbateko Kopako finala, baina bereziki Sandra Ramajo kapitainarentzat. Granadakoa izango da bere azken partida txuri-urdin gisa.
2019/05/08 - 16:32
Zubieta, jendez gainezka
Larunbateko finala dela eta Realeko jokalariek zaleen babesa izan dute gaur Zubietan. Maddi Torre eta Iraia Iparragirre jokalariek ilusio handia dute.
2019/05/08 - 12:16
Real-Atletico finala pantaila erraldoian izango da ikusgai
Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera hainbat ekitaldi prestatu ditu klub final handiaz gozatzeko Trinitate plazan.
2019/05/07 - 20:40
Agirretxek animoak bidali dizkio Realari, Kopako finalerako
Imanol Agirretxe Realeko jokalari ohiak, talde txuri-urdina animatu nahi izan du, maiatzaren 11n Atletico Madrilen aurka jokatuko duen Erreginaren Kopako finalerako.
2019/05/07 - 17:28
Gonzalo Arconadak bultzada handia eman dio taldeari
Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Erreginaren Kopako finala, maiatzaren 11n, eta final handiari begira, ETBrekin hitz egin du Gonzalo Arconada talde txuri-urdineko entrenatzaileak.
2019/05/06 - 17:47
Garbiñe Etxeberriak badaki zer den Kopa irabaztea
Realak maiatzaren 11n jokatuko du Erreginaren Kopako finala, Atletico Madrilen aurka. Garbiñe Etxeberria kirol-zuzendariak ETBrekin hitz egin du, bi aldiz Kopako txapelduna izandakoa baita.