Ernesto Valverde
2025/05/24 - 16:42
Valverde: ''Txapeldunen Ligarako sailkatzeak ez du eraginik izan Athleticen jarraitzeko nire erabakian''
Erneste Valverdek iragarri du igandean, San Mamesen, Bartzelonaren aurka "De Marcosek eta beste hamar lagunek" jokatuko dutela; izan ere, Guardiako jokalariaren azken partida izango da Athleticekin.
2025/05/23 - 17:57
Ernesto Valverde: ''Txapeldunen Liga sekulako ilusioa da''
Ernesto Valverdek beste denboraldi batez luzatu du Athleticekin zuen kontratua, 2026ra arte, hain zuzen ere, eta ilusio berezia agertu du bere taldearekin Txapeldunen Liga lehiatzeko.
2025/05/23 - 16:55
Valverdek 2026ra arte berritu du Athleticen
Entrenatzaile gasteiztarrak beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorria zuzentzen. Denboraldi horretan, Txapeldunen Liga jokatuko du Bilboko taldeak.
2025/05/14 - 22:09
Ernesto Valverde: ''Hiru puntu behar ditugu; Getafen pentsatu behar dugu, partida latza izango da''
Athleticen entrenatzailearen iritziz, talde zuri-gorriak ostegunean izango duen aurkaria, alegia, Getafe, "oso lehiakorra" da. Bilboko taldeak Coliseumen garaipena eskuratuko balu, sailkatuta legoke, birtualki gutxienez, 2025-26 denboraldiko Txapeldunen Ligarako.
2025/05/09 - 02:03
Valverde: ''Partidan mantentzea da kontua, eta hor egon gara gaizki''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Manchester Uniteden aurka Old Trafforden Europa Ligako finalerdietako itzulikoan jasotako porrotaren balorazioa egin du (4-1). Minutu askotan egindako joko ona azpimarratu du, baina "10 minutu oso txarrek" kondenatu dituztela.
2025/05/09 - 01:01
Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
2025/05/07 - 21:36
Yerayren eta Valverderen iritziz, Athleticek finalerdia irauli ahal du Old Trafforden
Yeray erdiko atzelariak eta Ernesto Valverde entrenatzaileak Athleticek Manchester Uniteden aurka ostegunean jokatuko duen partida izan dute hizpide, asteazkenean; talde zuri-gorriak Europa Ligako finalerako txartela bereganatu nahi du.
2025/05/03 - 20:58
Valverde: ''Derbian asko dago jokoan, bai beraientzat, bai guretzat''
Athleticeko entrenatzaileak esan du ez dela derbi "deskafeinatua" izango, zuri-gorriek laugarren postua defendatuko dutelako, eta Realak, "Europan sartzeko aukera".
2025/04/30 - 16:14
Nico Williamsek eta Valverdek United goraipatu eta Athleticek kanporaketa ona egitea espero dute
Ernesto Valverdek eta Nico Williamsek, Athleticen entrenatzaile eta jokalaria hurrenez hurren, Europa Ligako finalerdietako Manchester Uniteden kontrako joaneko partidari buruz hitz egin dute. Neurketa San Mamesen jokatuko da, maiatzaren 1ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/22 - 22:06
Las Palmasen aurkako partida ''oso garrantzitsua'' dela nabarmendu du Valverdek
Ernesto Valverdek prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua" da Athleticentzat asteazken honetan Las Palmasen aurka San Mamesen jokatuko duten partida, "atzetik datozen bi taldeak", Vila-real eta Betis, "oso indartsu datozelako" eta sailkapeneko laugarren postuari eutsi nahi diolako.
2025/04/19 - 22:57
Nico Williams baja da Real Madrilen aurkako partidarako, pubalgia baten ondorioz
Williams anaietako gazteena lesioaren "bilakaeraren zain" geratu dela adierazi du klubak. Bere ordez, Valverdek Yuri sartu du deialdian.
2025/04/19 - 20:33
Valverde: ''Ordutegiekin kexatzen garela esaten digute, baina ulertezina da''
Athleticeko entrenatzaileak sei egunetan hiru partida jokatzea ulertezina dela adierazi du. Izan ere, osteguneko Europa Ligako duelua jokatu ondoren, igande honetan Real Madrilen aurka jokatu beharko dute Santiago Bernabeun, eta asteazkenean Las Palmasen aurka.
2025/04/18 - 02:19
Ernesto Valverde: ''Badakigu zer diren finalak gure zaleentzat, eta zein zaila den iristea''
Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak final laurdenetan Rangers FC kanporatuta, finalerdietan aurkaria izango den Manchester United izan du aztergai: "Old Trafford, ondo dago, han jokatu behar da", nabarmendu du.
2025/04/17 - 02:06
Dozenaka athleticzale izan dira Lezaman, talde zuri-gorriari babesa emateko, Rangersi begira
Final zortzirenetako kanporaketan ere gertatu zenez (orduan, Athleticek, San Mamesen, Erroma kanporatu zuen), Bizkaiko taldearen zaleak azken entrenamenduan izan dira, Valverderen gizonek Rangersen aurka jokatu aurretik. Jokalariek babesa eskertu dute.
2025/04/16 - 16:05
Sannadik eta Valverdek partida zaila aurreikusten dute Rangersen aurka, baina garaipenean sinesten dute
Maroan Sannadi eta Ernesto Valverde Athleticeko jokalari eta entrenatzaileak hurrenez hurren, prentsaurrekoan hitz egin dute aprilaren 17ko Rangersen aurkako Europa Ligako final-laurdenetako itzuliko partidari buruz.
2025/04/05 - 20:51
Valverde: ''Ahaleginak egingo ditugu Vila-realek bere bertsiorik onena izan ez dezan''
Zuri-gorrien entrenatzaileak bere taldeak astebetean jokatu behar dituen hiru partiden garrantzia azpimarratu du, eta ez dela Glasgown pentsatzen ari, Vila-realgo partidak Ligako laugarren postua lortzeko lehian garrantzi handia baitu.
2025/03/29 - 14:39
Valverde: ''Sanceten inguruko zaratak ez gaitu deszentratuko''
Valverdek prentsaurrekoa eman du Athleticen eta Osasunaren arteko 29. jardunaldiko partida aztertzeko. Oihan Sanceten inguruan sortutako zarataz galdetuta, Athleticeko entrenatzaileak esan du "beste jokalari batzuen inguruan ere zarata dagoela, eta besteekin bezala, ez dagoela arazorik".
2025/03/15 - 15:26
Valverde: ''Egia da Europako partiden ostean irabaztea kostatzen zaigula, baina behin bakarrik galdu dugu''
Athleticek Sevillaren aurka jokatuko du igandean, Sanchez Pizjuan estadioan (16:15), eta Ernesto Valverde entrenatzaileak agerraldia egin du neurketa horren atarian.
2025/03/08 - 14:34
Valverde: ''Mallorcaren aurkako partida Erroman pentsatuz planteatzen badut, galdu egingo dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak esan du igandean Mallorcari aurre egiteko hamaikakorik lehiakorrena jarriko duela zelaian, osteguneko Erromaren kontrako Europa Ligako itzuliko neurketan pentsatu gabe.
2025/02/28 - 19:32
Valverde: ''Partida perfektua egin behar dugu, zentzu guztietan''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.