EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gol festa San Mamesen (7-1)

Athleticek gozatu egin du etxean Valladoliden aurka jokatutako norgehiagoka, Mikel Jauregizarrek, Nico Williamsek (2), Maroan Sannadik, Oihan Sancetek, Gorka Guruzetak eta Iñaki Williamsek egindako golekin.
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Athletic aise gailendu zaio Valladolidi San Mamesen, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan. Bilboko taldea jaun eta jabe izan da, eta garaipen horri esker laugarren jarraitzen du Ligako sailkapenean, datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko aukera ematen duten postuetan.

Zuri-gorriak erasora atera dira hasiera-hasieratik, neurketa lehenbailehen erabakitzeko helburuarekin. Valladoliden ate inguruan zenbait jokaldi arriskutsu egin ostean, Mikel Jauregizarrek aurretik jarri ditu lehoiak 10. minutuan egindako golarekin. Pasea Nico Williamsek eman dio (1-0).

18. minutuan, Jauregizarrek berak bigarrena egiteko aukera izan du, baina Hein atezainak erantzun bikaina eman dio.

33. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Mamadou Syllak egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.

Ondorengo jokaldian, Nico Williamsek jokaldi ikusgarria egin du area barruan, parean atera zaizkion aurkari guztiak gaindituta, Athleticen bigarrena egiteko (2-0).

Zortzi minutu geroago, Maroan Sannadik bere lehen gola egin du talde zuri-gorriarekin, ezkerretik egindako jokaldi batean. Sancetek Yuriri pasatu dio, eta zarauztarrak erdiratutako baloia Valladoliden ate barruan sartu du Maroanek (3-0).

Atsedenaldiaren aurretik, beste gol bat egiteko denbora ere izan dute lehoiek. Oihan Sancetek gol ederra sartu du, Mikel Jauregizarrek emandako pasea aprobetxatuta (4-0).

Bigarren zatian, Valladolidek neurketako bere gol bakarra egin du, kontraerasoan. Etxekoak ez dira oso fin ibili defentsan, eta Mamadou Syllak Unai Simonen atean sartu du baloia (4-1).

56. minutuan, Alvaro Rubioren taldea 10 jokalarirekin geratu da, epaileak bigarren txartel horia atera diolako Jurici. 10 minutu geroago, Nico Williamsek bere bigarren gola (hori ere, bikaina) eta bilbotarren bosgarrena egin du, jaurtiketa eder baten bidez (5-1).

Seigarren gola, berriz, Gorka Guruzetak egin du, 59. minutuan (6-1).

Eta zazpigarren eta azken gola Iñaki Williamsek sartu du, Hein atezainari driblina eginda (7-1).

Txaloak De Marcosi

Williams anai zaharrenak oso gertu izan du zortzigarrena ere egitea, baina markagailua ez da gehiago mugitu. Une hunkigarri bat ere izan du norgehiagokak, Valverdek Oscar de Marcos aldatu duenean. San Mameseko publikoak txalo zaparrada beroa eskaini dio aste honetan bertan denboraldi honen amaieran erretiroa hartuko duela iragarri duen jokalariari.

Azkenean, Athleticek 7-1 menderatu du Valladolid. Ernesto Valverderen taldeak sendo jarraitzen du sailkapeneko laugarren tokian.

Fitxa teknikoa:

7 - Athletic: Unai Simon; De Marcos (Lekue, 75. min), Vivian, Paredes, Yuri; Jauregizar (Galarreta, 63. min), Vesga; Iñaki Williams, Sancet (Canales, 68. min), Nico Williams (Berenguer, 68. min); eta Sannadi (Guruzeta, 63. min).

1 - Valladolid: Karl Hein; Luis Pérez, Joseph Aidoo, Javi Sánchez (Comert, 64. min), David Torres, Candela (Machis, 46. min); Mario Martín (Grillitsch, 61. min), Juric, Chuki (Raúl Moro, 46. min); Marcos Andre (Nikitscher, 68. min) eta Sylla.

Golak: 1-0, 10. min: Jauregizar. 2-0, 34. min: Nico Williams. 3-0, 43. min: Sannadi. 4-0, 45+2. min: Sancet. 4-1, 47. min: Sylla. 5-1, 66. min: Nico Williams. 6-1, 69. min: Guruzeta. 7-1, 87. min: Iñaki Williams.

Epailea: Cesar Soto Grado (Errioxako Batzordekoa). Juric Valladolideko jokalaria kaleratu du 55. minutuan, bigarren txartel hori aterata (48. min eta 55. min). Horrez gain, txartel horia atera die Vivian (79. min) eta Galarreta (84. min) Athleticeko jokalariei, eta Mario Martin (44. min) Valladolideko jokalariari.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X