Ernesto Valverde
2024/05/24 - 16:59
Valverde: ''Iñakik bi urtez jokatu du 2 zentimetroko kristala oinazpian sartuta zuela''
"Iñaki Williamsek partiden errekorra hautsi du jarraian, eta Kopa bat irabazi du bi zentimetroko kristala oinazpian sartuta zuela. Harrigarria da, baina hala da", adierazi du Ernesto Valverde entrenatzaileak, jokalariaren baimenarekin, prentsaurrekoan.
2024/05/19 - 22:56
Athleticek Sevilla menderatu du (2-0), Raul Garciak eta Muniainek gola sartuta, eta bosgarren amaituko du Liga
Raul Garciak eta Iker Muniainek egin dituzte, 17. eta 19. minutuetan, talde zuri-gorriari garaipena eman dioten golak, San Mamesen Athleticeko futbolari bezala jokatu duten azken partidan. Aingeru Olabarrietak debuta egin du lehen taldearekin, eta Oscar de Marcosek berritzea iragarri du.
2024/05/18 - 20:23
Valverde: ''Urtez urte berritzea gustatzen zait, gehienbat ez dudalako arazo izan nahi klubarentzat''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Lezaman, klub zuri-gorriarekin kontratua 2025eko ekainaren 30era arte luzatu eta biharamunean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/05/17 - 23:09
Valverde: ''Ilusio berria da beste urtebetez jarraitzea, ea klub hau are handiagoa egitea lortzen dugun''
Ernesto Valverde entrenatzaileak 2025eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Athleticekin. Teknikariak adierazpen hauek egin ditu kontratu berria sinatu ostean.
2024/05/17 - 22:26
Valverdek 2025era arte jarraituko du Athleticen
Athleticek eta Ernesto Valverdek akordioa adostu dute, eta Txingurrik beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorrian.
2024/05/16 - 11:21
Valverde: ''Bigarren zatian bizitasuna falta izan zaigu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Celtaren aurkako porrota baloratu du partida ostean. Haren ustez, bizitasuna falta izan zaie bigarren zatian, eta ez dira gai izan Celtari eusteko.
2024/05/12 - 02:23
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)
Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
2024/05/10 - 21:13
Valverde: ''Behingoagatik, Osasunari San Mamesen irabazi nahi diogu''
Ernesto Valverdek aitortu du Osasuna ez dagoela bere momenturik onenean eta presiorik gabe iritsiko dela, baina, aldi berean, gogora ekarri du aurreko denboraldian bi partida jokatu zituztela gorritxoen aurka San Mamesen -Ligan eta Kopan- eta bietan berdinketa izan zela emaitza.
2024/05/07 - 00:01
Guruzetari apendizitis ebakuntza egin diote eta litekeena da denboraldia bukatutzat eman behar izatea
Osasunaren aurkako derbiari begira, Valverdek ezin izango ditu Paredes eta Yeray zelairatu, entrenatzaileak berak bezala Getafen txartel gorria ikusi zutelako.
2024/04/30 - 01:07
Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea
Bi jokalariak "bilakaeraren zain" daude, eta "astearte honetan ez dira taldekideekin batera entrenatuko".
2024/04/28 - 02:13
Athletic Txapeldunen Ligatik urrundu da, Atleticoren etxean galduta (3-1)
Rodrigo de Paul, Correa eta Samu Lino izan dira etxeko taldearen golegileak, eta Nico Williamsek egin du bisitarien gola. Atletico 6 puntura du orain Athleticek, jokatzeko 15 geratzen direnean.
2024/04/11 - 22:27
Athleticek Errege Kopako txapeldun titulua eskaini die zaleei
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.
2024/04/11 - 22:08
Valverde: ''Munduko klubik liluragarriena gara, eta tituluak ospatzen, onenak''
Iker Muniain Athleticeko kapitainak eta Ernesto Valverde taldeko entrenatzaileak hitza hartu dute Bilboko udaletxean, jokalariei zein zaleei kopako garaipena eskertzeko.
2024/04/10 - 22:57
Athletic entrenamenduetara itzuli da hiru eguneko ospakizunen ostean
Errege Kopako titulua eskuratu ondoren, Athletic entrenamenduetara itzuli da Vila-realen aurkako neurketa prestatzeko. Hiru eguneko ospakizunen ondoren, Bilboko taldeak Lezamako instalazioetan entrenatu du Gabarraren ibilbidearen bezperan. Yerayk ez du entrenatu.
2024/04/07 - 17:19
Athleticek eta Mallorcak jokatu duten Errege Kopako finalaren laburpena
Athleticek bere historiako 25. Errege Kopa irabazi du, Sevillan jokatutako finalean Mallorca penaltietan mendean hartuta.
2024/04/07 - 03:57
Valverde: ''Oso garrantzitsua zen burutik kentzea hau inertziagatik lortuko genuela; borrokatu behar zen''
Athletici 25. Kopa eman dion finalaren ostean, Athleticeko entrenatzaileak esan du bigarren zatia "gurea" izan dela, eta Agirrezabalak penalti jaurtiketetan egindako geldiketa nabarmendu du.
2024/04/07 - 03:23
Athleticeko jokalariak, Errege Koparekin
Iker Muniainek Felipe VI.a Borboikoaren eskuetatik jaso du garaikurra, eta zelaira jaitsi da gero, garaipena taldekideekin ospatzeko.
2024/04/05 - 22:59
Ernesto Valverde: ''Denboraldi hasieratik gabiltza final hau jokatzen dugula amesten''
Athleticeko entrenatzaileak larunbatean talde zuri-gorriak Mallorcaren aurka Sevillan jokatuko duen Kopako finala izan du hizpide prentsaurrekoan. "Niretzat, jakina, partida garrantzitsua da", onartu du.
2024/04/03 - 17:35
Valverdek urrea balio du Athleticentzat
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea da bideo honen protagonista, Athleticentzat duen garrantzia azpimarratuta. Javier Clementek eta Cuco Zigandak bere lana goraipatu dute.
2024/04/01 - 01:51
Ernesto Valverde, finalari buruz: ''Ilusioa dago, baina zelaian gertatuko dena da garrantzitsuena''
Ernesto Valverde Athleticek larunbatean Sevillan Mallorcaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finalaru buruz aritu da, Real Madrilekin ligan galdu duen partidaren osteko prentsaurrekoan. (Jatorrizkoa,gaztelaniaz).