Erik Jaka
2022/02/18 - 15:35
Elezkano eta Zabaleta faborito dira, ligaxkako azken jardunaldia abiatuko duen partidan
Jaka eta Mariezkurrena izango dituzte aurrean, Azkoitian jokatuko den partidan. Aspeko bikoteak finalerdietara zuzenean salikatzeko itxaropena du; Baikokoak, berriz, oso zail du aurrera egitea, garaipena lortu arren.
2022/02/16 - 17:35
Irribarria-Rezusta, Peña-Albisu, Elezkano-Zabaleta eta Jaka-Mariezkurrena, prest azken jardunaldirako
Ostiralean, otsailaren 18an, Azkoitian jokatuko dute Elezkano II.ak eta Zabaletak, Jakaren eta Mariezkurrena II.aren kontra Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida. Larunbatean, Labriten, nor baino nor ariko dira Irribarria-Rezusta eta Peña II.a-Albisu bikoteak.
2022/02/12 - 23:09
Ezkurdiak eta Tolosak garaipena lortu eta bizi-bizirik diraute txapelketan (22-12)
Tolosak eta Ezkurdiak garaipen argia lortu dute Jaka eta Mariezkurrenaren aurka, eta, hartara, Aspeko bikoteak txapelketako laugarren puntua bildu eta play-offetara sailkatzeko aukerekin jarraitzen du.
2022/02/10 - 17:24
Dena prest, Labriteko eta Tafallako partida garrantzitsuetarako
Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteek Labriten jokatuko dute Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida. Bestalde, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Tafallan. Materiala aukeratu dute jada.
2022/02/06 - 21:18
Irribarria-Rezusta, jaun eta jabe Eibarko Astelenan (22-10)
Liderrek txapelketako 8. garaipena lortu dute Jaka eta Mariezkurrena 22 eta 10 mendean hartuta.
2022/02/02 - 18:17
Puntu garrantzitsuak jokoan, helburu ezberdinak dituzten bikoteen artean
Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak elkarren aurka ariko dira otsailaren 4an (ostirala), Gernikan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Hilaren 6an, igandean, Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak ariko dira nor baino nor, Eibarren.
2022/01/30 - 21:58
Garaipen erosoa bereganatu dute Altunak eta Martijak Atanon (22-7)
Jokin Altunak eta Julen Martijak ez dute zailtasun handirik igaro Donostiako Atano III.a pilotalekuan Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenari irabazteko. Hala, Aspeko bikoteak zazpigarren garaipena bereganatu du.
2022/01/22 - 15:02
Urrezko puntua lortu dute Jakak eta Mariezkurrenak (22-12)
Urrutikoetxea eta Aranguren hartu dituzten mendean, Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko lehen partidan.
2022/01/19 - 17:44
Partida garrantzitsua Jaka-Mariezkurrena II.a eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteentzat
Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak nor baino nor ariko dira ostiralean, urtarrilaren 21ean Azpeitian, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Jada materiala aukeratu dute Izarraitz frontoian. Puntu bakarreko aldea dago sailkapenean bi bikoteen artean.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/17 - 00:19
Laugarren puntua Peña eta Albisurentzat (22-13)
Bikote urdina jaun eta jabe izan da Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidan. Jakak eta Mariezkurrenak erraztasun guztiak eman dizkiete neurketa kaskarra jokatuta.
2022/01/13 - 17:19
Peña II.a-Albisu eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak prest dira igandeko partidarako
Jaka-Mariezkurrena II.a eta Peña II.a-Albisu bikoteak nor baino nor ariko dira urtarrilaren 16an Ogeta frontoian Binakako Txapelketako 9. jardunaldian. Neurketa horretarako materiala aukeratu dute jada.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/06 - 21:15
Lasok eta Imazek bosgarren puntua lortu dute (22-21)
Jaka eta Mariezkurrena hartu dituzte mendean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partida ikusgarrian.
2021/12/31 - 14:28
Elezkanok eta Zabaletak lidergoa sendotu dute, 22 eta 11 irabazita
Jaka eta Aretxabaleta, Mariezkurrenaren ordezkoa, mendean hartu dituzte Tolosako Beotibarren jokatutako partidan. Elezkanok eta Zabaletak partida bakarra galduta amaitu dute lehen itzulia.
2021/12/25 - 21:40
Pilota partida ikusgarriak Eguberri egunean
Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, Labriten, eta Imazek eta Lasok, Astelenean, oso garaipen garrantzitsuak erdietsi dituzte neurketa ikusgarrietan.
2021/12/21 - 00:35
Irribarriak eta Rezustak laugarren garaipena lortu dute Jaka eta Mariezkurrena II.a mendean hartuta
Irribarriak eta Rezustak irabazi egin dute Jaka-Mariezkurrena II.a bikotearen aurka (22-16) astelehen honetan jokatu duten Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida. Sailkapenaren gorenean berdinduta daude Elzekano II.a-Zabaleta bikotearekin.
2021/12/16 - 17:18
Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, prest asteleheneko partidarako
Astelehenean, abenduaren 20an, Jaka-Mariezkurrena II.a eta Irribarria-Rezusta bikoteak elkarren aurka lehiatuko dira Tolosan Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partidan. Materiala aukeratu dute Beotibar pilotalekuan.
2021/12/12 - 20:31
Jakak eta Mariezkurrenak hasierako 0-9koa irauli behar izan dute irabazteko
Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu dute P. Etxeberria-Martija bikoteari 22-14 irabazita. Hasiera oso kaxkarra izan dute Jakak eta Mariezkurrenak.
2021/12/10 - 18:02
Peio Etxeberriak Altuna ordezkatuko du Jaka eta Mariezkurrenaren aurkako partidan
Altunak min hartu du ezker eskuan eta ezin izango du igandean jokatu behar zuen Binakako Txapelketako partida jokatu.