Erik Jaka
2021/11/26 - 16:17
Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena, lehen garaipenaren bila
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia gaur hasiko da, Galdakaon. Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena bikoteek porrota jasan zuten aurreko asteburuan. Orain, garaipena nahi dute. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/24 - 18:34
Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, lehen garaipenaren bila Binakako Txapelketan
Lehen jardunaldian porrota jaso zuten Jaka-Mariezkurrena II.a eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteek. Bigarren jardunaldian lortu nahi dute lehen garaipena. Ostiralean Galdakaon jokatuko dute eta pilotak aukeratu dituzte jada.
2021/11/22 - 11:29
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.
2021/11/20 - 14:42
Peña - Albisu bikoteak garaipenarekin hasi du
Peñak eta Albisus 15-22 gainditu zuten Jaka - Mariezkurrena II.a bikotea Berriozarren jokatutako Binakako Txapelketaren lehen jardunaldian.
2021/11/19 - 18:35
Jaka-Mariezkurrena II eta Peña II-Albisu, Binakako Txapelketako estreinaldian
Asteartean aurkeztu zen binakako txapelketa ostiral honetan hasiko da Berriozarren. Bi bikoteek txapelketako lehen puntua jokatuko dute. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/17 - 17:40
Peña-Albisu eta Jaka-Mariezkurrena bikoteek materiala aukeratu dute lehen jardunaldiko partidarako
Baikoko bi bikote indartsuenak aurrez-aurre ikusi ahalko ditugu ostiralean Berriozarren, Binakako Txapelketako lehen jardunaldio partidan. Pozik azaldu dira aukeratu dituzten pilotekin. Partida zuzenean eskaino dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2021/10/24 - 22:23
Ezkurdiak Jaka garaitu du, eta ligaxkako hiru partidak irabazita igaroko da finalerdietara (22-20)
Joseba Ezkurdia Lau t'erdiko ligaxkako hiru partidetan nagusitu da, eta Atuna edo Bengoetxea izango du aurrez aurre finalerdian. Jakak, berriz, hiru partidak galduta esan dio agur txapelketari.
2021/10/19 - 01:30
Lasok mendean hartu du Jaka eta finalerdietarako txartela izango du jokoan Urrutikoetxearen aurka
Unai Lasok garaipena lortu du Erik Jakaren aurka (8-22) Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partidan. Jaka aurrera egiteko aukera gabe geratu da. Lasoren eta Urrutikoetxearen arteko lehia irabazten duenak lortuko du finalerdietarako sailkapena.
2021/10/18 - 17:02
Erik Jakak eta Unai Lasok neurtuko dituzte indarrak Beotibarren
Lau t' erdikoaren final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur. 22:30ean emango da partida EITBn.
2021/10/14 - 17:12
Erik Jakak eta Unai Lasok asteleheneko partidarako materiala aukeratu dute
Final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia itxiko duen partida jokatuko dute bi pilotariek Tolosan, eta helburu berarekin: ligaxkako lehen garaipena lortzea.
2021/10/13 - 16:38
Ikuskizun bikaina final-laurdenetako lehen jardunaldian
Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia amaitu da, eta zaleek ikuskizun bikainaz gozatu ahal izan dute. Ezkurdiak, Urrutikoetxeak, Altunak eta Etxeberriak garaipenak lortu dituzte.
2021/10/13 - 13:59
Altuna, Peio Etxeberria, Ezkurdia eta Urrutikoetxearen garaipenak ligaxkako lehen jardunaldian
A multzoko liderra da Peio Etxeberria, Bengoetxea VI.a mendean hartu ostean, eta Altuna garaile atera da Elordiren aurkako partidan. B multzoan, Ezkurdia da lehen postuan, Lasori irabazi ostean, eta Urrutikoetxeak garaipena lortu du Jakaren aurka.
2021/10/12 - 22:28
Urrutikoetxeak lehen puntua lortu du Jakaren kontra (21-18)
Mikel Urrutikoetxea 21 eta 5 jarri da aurretik, garaipena hatz puntekin ukitzeko moduan, baina Erik Jakak tantoak bata bestearen atzetik egiten hasi da, 13 lortu ditu erreskadan eta 21 eta 18ra gerturatu da. Halere, azken sakean kale egin du.
2021/10/12 - 21:37
Urrutikoetxea - Jaka, laburpena
Mikel Urrutikoetxea 21-5 irabazten jarri da partida bikaina egin eta gero, baina Erik Jakak 13 tanto jarraian egin ditu. Azkenean 22-18 amaitu da neurketa.
2021/10/06 - 19:45
Urrutikoetxea eta Jaka, lehen aldiz elkarren kontra kaiolan
Mikel Urrutikoetxea eta Erik Jaka elkarren aurka izango dira urriaren 12an, Tolosan, Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldian. Lehenbiziko aldia izango da elkarren aurka arituko direna distantzia horretan.
2021/10/04 - 21:19
Peio Etxeberriak osatuko du Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Pilotari nafarrak Danel Elezkanoren aurka Tolosan jokatu duen final-zortzirenetako azken kanporaketa gainditu du (22-20).
2021/09/28 - 17:28
12 pilotari, kaiolako txapelketan
Bilbon aurkeztu egin da 2021eko 4 t'erdiko txapelketa. Aurten zaleak izango dira berriro harmailetan eta ligaxka jokatuko da final-laurdenetan.
2021/09/07 - 19:14
San Mateo Torneoak bost jaialdi izango ditu eta finala irailaren 26an jokatuko da
Bi urteren ostean, San Mateo Torneoa bueltan da. Guztira, bost jaialdi izango ditu. Final handia irailaren 26an izango da.
2021/08/29 - 23:32
Altunak eta Arangurenek galdu eta play-offa jokatu beharko dute
Altunak eta Arangurenek 17 eta 22 galdu dute Jaka eta Tolosaren aurka, Leitzan, eta datorren asteburuan finalerdiak osatuko dituzten play-offa jokatu beharko dute. Altunaren eta Arangurenen porrotak, Olaizola eta Zabaleta zuzenean sailkatu ditu bigarren postuan.
2021/08/21 - 14:40
Jaka eta Tolosa txapelketatik kanpo geratu dira (22-19)
Victor eta Mariezkurrenaren aurka galdu dute Caixabank Masters txapelketako seigarren jardunaldian.