Erik Jaka
2022/05/15 - 22:49
Ezkurdiak erraz menderatu du Jaka eta Buruz Buruko finala jokatuko du
Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du maiatzaren 29an Iruñean, eta beste nafar bat, Unai Laso, izango du aurkari. 2014az geroztik, bi nafar izango dira txapelketako finalean lehen aldiz.
2022/05/15 - 21:07
Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria Buruz Buruko finalean, Jaka 22 eta 2 jipoitu ostean
Arbizuko pilotaria jaun eta jabe izan da Astelena pilotalekuan jokatutako bigarren finalerdian. Nafarren arteko finala izango da, Iruñean, maiatzaren 29an.
2022/05/11 - 18:25
Ezkurdia eta Jaka, nor baino nor gehiago igandean Eibarren
Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak igandean buruz buruko finalerdian erabiliko duten materiala aukeratu dute Eibarko Astelenan.
2022/05/09 - 18:30
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso, Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Altunak eta Lasok apirilaren 14an jokatuko dute Bizkaia frontoian, baldin eta Lasok bihar jokatzeko moduan dagoela erabakitzen badu. igandean ezkurdiak eta Jakak jardungo dute elkarren aurka, Eibarko Astelenan.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/08 - 23:28
Jaka Buruz Buruko finalerdietarako sailkatu da Artolari irabazita (22-21)
Partida gogorra izan da hasieratik, txapelketanorain arte jokatutako gogorrena. Pilotakada askoko tantoak jokatu dituzte gehienetan. Jokoan Artolak agindu du, baina Jaka ondo defendatu da airez eta azkenean garaile atera da.
2022/05/08 - 14:53
Partida erabakigarria, Jaka eta Artolarentzat
Baikoko bi pilotariak final-laurdenetako ligaxkako azken partidan neurtuko dituzte indarrak gaur, 17:15etan. Irabazleak Ezkurdiaren aurka jokatuko du finalerdietan. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eusek.
2022/05/05 - 19:23
Jaka eta Artola, finelrdietarako sailkapenaren bila
Igandean, maiatzaren 8an, Jakak eta Artolak finalerdietarako txartela izango dute jokoan, Bilboko Bizkaia Frontoian, finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko partidan. Pozik geratu dira aukeratu duten materialarekin.
2022/04/30 - 22:43
Unai Laso finalerdietan izango da
Unai Laso nafarrak 5ean utzi du Erik Jaka eta jardunaldi baten faltan multzoko lehen postuan amaituko du ligaxka.
2022/04/24 - 22:50
Altunak markagailua irauli behar izan du Dariori irabazteko (22-19)
Amezketakoa 13-19ko markagailuari buelta emateko gai izan da, eta final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lider jarri da.
2022/04/23 - 13:30
Jakak bere lehen puntua lortu du, Rezusta mendean hartuta (22-14)
Rezusta 0 eta 5 aurreratu da baina ondoren Jakak 16 tanto jarraian egin ditu. Bergarako atzelaria 20 eta 14 hurbiltzea lortu du, baina garaipena Baikoko pilotariak eraman du.
2022/04/22 - 14:07
Jakak eta Rezustak emango diote hasiera final-laurdenetako ligaxkari
Lehian dauden zortzi pilotariek hiruna partida dituzte aurretik finalerdietan sartu ahal izateko. Jakak eta Rezustak gauean emango diote hasieta lehiari, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/04/19 - 20:19
Jaka eta Rezusta, final-laurdenei hasiera ona emateko helburuarekin
Erik Jakak eta Beñat Rezustak Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida jokatuko dute ostiralean Bergaran, eta bertan aukeratu dute materiala.
2022/04/18 - 21:54
Erik Jaka final-laurdenetako ligaxkan izango da (22-15)
Baikoko pilotariak Iker Irribarria gainditu egin du Eibarreko Astelena pilotalekuan.
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/13 - 18:30
Ezkurdia-Agirrek eta Irribarria-Jakak badute final-zortzirenetako materiala
Buruz buruko final-zortzirenetako material aukeraketetan ibili dira pilotariak. Igandean Zarautzen, Joseba Ezkurdiak eta Asier Agirrek neurtuko dituzte indarrak. Astelehenean, berriz, Eibarko Astelenan Iker Irribarriak eta Erik Jakak jokatuko dute elkarren aurka.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2022/04/04 - 02:41
2022ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2022/03/20 - 20:11
2022ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean geratzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala.