Dario Gomez
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2020/11/22 - 21:47
Jokin Altuna larri ibili da finalera sailkatzeko
Jokin Altuna finalera sailkatu da Dario Gomezi 22-15 irabazi eta gero. Alabaina, Amezketakoak gorriak ikusi ditu sailkapena eskuratzeko.
2020/11/11 - 22:26
Irribarria - Dario, Lehen eta Bigarren Mailako txapeldunak aurrez aurre
Iker Irribarria da egungo Buruz Buruko txapelduna eta ostiralean aurkari izango du Dario Gomez Bigarren Mailako txapelduna. Ostiralean final-laurdenetako neurketa jokatuko dute.
2020/11/07 - 01:25
Dariok final-laurdenetarako txartela lortu du, Zubizarretari irabazita
Dario Gomezek aurrera egin du Buruz Buruko Txapelketan, Iraitz Zubizarretari 22-7 irabazita. Iker Irribarria izango du aurkari final-laurdenetan.
2020/11/06 - 13:38
Dariok eta Iraitz Zubizarretak abiatuko dute gaur Buruz Burukoa
Biak debutariak dira Buruz Buruko txapelketan eta Ataunen neurtuko dituzte indarrak.
2020/10/17 - 17:12
Dario Gomezek txapelketa jokatzeko txartela lortu du Pello Etxeberriari irabazita
Aspeko errioxarra 22 eta 15 gailendu zaio nafarrari eta astearteko Buruz Buruko txapelketaren aurkezpenean izango da.
2019/05/25 - 22:22
Dario, Promozio Mailako Buruz Buruko txapelduna
Dario Gomez da 2019ko Promozio Mailako Buruz Buruko Txapelketako irabazlea, finalean Aitor Elordi menderatuta (22-12).
2015/06/14 - 21:55
Dariok Gomezek egurra hartu du debuteko partidan
22-10 galdu du errioxarrak Rezustarekin batera, Altuna III eta Barriolaren aurka. Ikusmin haundia zegoen Aspeko aurrelari berriaren jokoa ikusteko baina gaur dena oker atera zaio Dariori.
2015/06/11 - 17:01
Dario Gomez, Ezkaraiko harrobiko bitxi berria
Asteburuan bi pilotari gaztek, debuta egingo dute profesionaletan. Larunbatean, Asier Agirrek Asegarceren eskutik eta igandean, Dario Gomezek Aspek aukera emanda.